HIZKUNTZAK

HH Asteko oharrak (23.01.27)

 


Ikastola mailakoak


Ikastolen Lan Hitzarmena: behin-behineko soldata igoera

2023ko urtarrilean Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Ikastolek, aldebakarrez, 2023rako behin-behineko lansari igoera onartu dute. %2,5eko igoera aplikatuko zaie kategoria guztiei, bai oinarrizko soldatan, baita antzinatasunean ere. Lansari taula eguneratua langile-atarian duzue (goian ezkerrean dauden lasterbideetan, informazio praktikoaren atalean).

Orereta Ikastolak urtarrilean bertan aplikatuko du igoera; ordainketa eskuordetuak, ustez, otsailean. Azken horrek igoera aplikatu artean, Ikastolak hartuko du bere gain diferentzia.

Artezkaritza Kontseilua: urtarrileko bileraren deskargua

Asteazkenean, urtarrilaren 25ean, izan genuen Artezkaritza Kontseiluaren urtarrileko bilera. Hemen duzue laburpena.

Kilometroak 23: urteko programaren aurkezpen publikoa, otsailaren 1ean

Hainbat gogoetaren ostean, Kilometroak Jaia, urriko lehen igandeko hitzordua izatetik haratago, urte osoan zeharreko ekimenez osatutako dinamika izatera pasatzen “ari” da. Kilometroak-eko batzordeetan parte hartzen duten ikastolakide eta herrikideekin ondutako urte osorako proposamena (hezurdura nagusia) otsailaren 2ko, 6ko eta 7ko klaustroetan aurkeztuko da.

Hezurdura nagusi hori publikoki aurkeztuko da otsailaren 1ean, agerraldi bat egingo da. Agerraldi horretan, Ikastolako ordezkariez gain, urtean zeharreko ekimenetan bidaide izango ditugun hainbat eragiletako ordezkariak ere izango dira.

Otsaileko klaustroak: Kilometroak, matrikulazioa eta Urteko Ohiko Batzar Nagusiaz

Urtarrilaren 13ko asteko oharretan adierazi bezala, otsaileko klaustroetan matrikulazioari eta Urteko Ohiko Batzar Nagusiari lotutako gaiez ariko gara. EAEko Hezkuntza Lege berriaren testuinguruan kokatu behar ditugun berritasunak azaltzeko (matrikulazio-prozedura berria eta onarpen-irizpideak), aurtengo aurreikuspenen eta etorkizunak dakarren trazaren berri emateko, ereduen aferari lotutakoak aurkezteko… izango dira bilerak. Bilkura horietan, 2021-22 ikasturteko kontuen itxieraren berri ere emango da. Epeek bat egin dutenez, Kilometroak-en urteko plangintza ere aurkeztuko da.

OTSAILEKO KALUSTROAK

  • HH: otsailak 7 (16:45-17:45)
  • LH: otsailak 2 (13:30-14:30)
  • DBH: otsailak 6 (14:30-15:30)
  • Zerbitzuetako eta Eskola Kiroleko langileak: HHko hitzordua (otsailak 7, 16:45-17:45)