HIZKUNTZAK

HH Asteko oharrak (23.01.13)

 


Etapa artekoak


Oiartzo: Euskal Olinpiadak, gure ikasleen arteko zubiak sendotzeko

Asteko oharretan atal berria sortzeko saiakera egingo dugu: noizbehinka, etapa arteko edota etapa bateko edo besteko proiektu eta egitasmoen berri emango dizuegu, interesgarria iruditzen baitzaigu, batetik, proiektuez beraiez aritzea eta, bestetik, lankideak zertan dabiltzan ezagutzea.

Lehen aipamena, Oiartzoko Euskal Olinpiaden lehen edizioarentzako. Haurtzaro eta Oreretako DBH 4. mailako ikasleen eta Oiartzoko batxilergoko 1. mailako ikasleen arteko harremanak sendotzeko asmoz egin zen Eguberriko oporrak hartu bezperetan. Langile atarian (albisteen atalean) topatuko dituzue ekimenaren xehetasunak.


Ikastola mailakoak


Matrikulazioa 2023-24: kanpaina hasi aurreko bilera langileekin

Otsailean egin ohi dugun Urteko Ohiko Batzar Nagusiaren eta matrikulazio kanpainaren (otsailaren 13tik 24ra izango da, berririk ezean) aurretik, bilerak egingo ditugu. EAEko Hezkuntza Lege berriaren testuinguruan kokatu behar ditugun berritasunak azaltzeko (matrikulazio-prozedura berria eta onarpen-irizpideak), aurtengo aurreikuspenen eta etorkizunak dakarren trazaren berri emateko, ereduen aferari lotutakoak aurkezteko… izango dira bilerak. Bilkura horietan, 2021-22 ikasturteko kontuen itxieraren berri ere emango da.

Horretaz guztiaz otsaileko klaustroetan hitz egingo da:

  • HH: otsailak 7 (16:45-17:45)
  • LH: otsailak 2 (13:30-14:30)
  • DBH: otsailak 6 (14:30-15:30)
  • Zerbitzuetako eta Eskola Kiroleko langileak: HHko hitzordua (otsailak 7, 16:45-17:45)

Formazioa eta prestakuntza: eskaintza berria

EHUren Udako Ikastaroek antolatutako hezkuntza arloko online prestakuntzaren eta SPRIren eskutik datorren digitalizazio formazioaren berri topatuko duzue langile atarian (prestakuntzaren atalean).

Saharako errefuxiatuen aldeko janari eta baliabide bilketa

Urtero legez, Ikastolak aurten ere parte hartuko du Saharako errefuxiatuentzako janari eta baliabide bilketan.

Bilduko direnak ondorengoak dira: hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, lekaleak eta konpresak. HHn eta LHn, urtarrilaren 16tik 26ra arteko epea egongo da bilketarako; DBHn, urtarrilaren 19tik 26ra bitartekoa.

Familiak bezalaxe, zuek ere gonbidatu nahi zaituztegu ekimenean parte hartzera.


Bestelakoak


Hainbat artikulu interesgarri