HIZKUNTZAK

Hezkuntza Batzordea: 2. buletina (21.05.27)

Hezkuntza Batzordearen 2020-2021 ikasturteko bigarren bileran ondorengo gaiak landu dira.

2021-22 ikasturteko eskola-egutegia. Bezperan Artezkaritzan ere aurkeztutako 2021-22 ikasturteko egutegiari oniritzia eman zaio (Haur Eskolakoa ixteke dago).

2021-22 ikasturterako DBHko ordutegia. Gaur gaurkoz Ikastolak duen informazioaren arabera, pandemiaren aurreko egoerara itzuli beharko da: astean hiru egunetan (astelehena, asteartea eta osteguna) goiz eta arratsaldeko jarduna izango da DBHn. Zuzendaritza taldeak eta Jarraipen Batzordeak jarduera jarraiaren balorazio positiboa egiten dutela ere azpimarratu zen eta Hezkuntza Sailak hurrengo ikasturtean horrela jarraitzeko aukera utziko balu, horren aldeko apostua egingo lukete.

Ikaslearen Irteera Profilaren lanketak (guraso eta ikasleekin) eman duena. Ikasleen Irteera Profilaz (Pertsona Ereduaz) guraso eta ikasleekin egindako lanketaz balorazio positiboa egin zuen zuzendaritza taldeak. Bestalde, ikasturte hasieran, bi estamentuotan lanketarekin jarraitzeko konpromisoa adierazi zen.