HIZKUNTZAK

Guraso Batzordea HH: 7. buletina (2022.05.09)

HHko Guraso Batzordearen 2021-2022 ikasturteko zazpigarren bileran ondorengo gaiak landu dira:

AURREKO BILERAREN AKTAREN ONARPENA
Arazorik gabe onartu da.

BATZORDE EZBERDINETAKO INFORMAZIOA:

– Artezkaritza:

● Endakologoaren erantzuna baxua izan da familien aldetik; irakasleen aldetik, berriz, kopuru handiak erantzun du.
Atera diren ondorioekin “Bihar” izeneko prozesua  jarriko da martxan. Bertan, 11 puntutan banatu dira lantzeko gaiak, eta horietatik Inklusibitateari eta Publiko herrikoiarekin hasiko da lanketa bat egiten ikastola.
● Asebetetze inkestari buruz esan da eman behar den datu konkretuekin ez ote den anonimotasuna galtzen.
1etik-10era puntuaketa gehiegizkoa izan daitekeela ere komentatu da.
● Familien inguruko parte-hartzeari buruzko lehenengo saioa egin da. Adibidez, informazioari buruzko lanketa egin da, zein informazioa ematen den, nola iristen den e.a.
Hurrengo saioa maiatzaren 12an, 17:30ean, Linon izango da, eta bertan egitekoa parte hartzearen egitura osatzea izango da.
Guraso batzordeko bileran, gurasoen parte hartzearen inguruan proposamen bat egin da: ez ote litzateke lagungarria izango etortzen diren guraso berrien emailak edo mugikor zenbakiak jasotzea,
eta beraien arteko komunikazio talde bat sortzea.

-Hezkuntza batzordea:

Martxoaren 23an egindako bileran argazkien gaia kanpo aholkulari enpresa batek eramango duela informatu da. RGPD lege berriak asko zorrozten du argazkien erabilera eta hauen kudeaketa.
Aurten azken ziklokoei emango zaizkie kurtsoko argazkiak.

Guraso batzordeko bileran ideia bat proposatu da: argazkiak zeinek nahi dituen eta zeinek ez gelako zerrenda bat egitea. Modu honetan irakasleak argazkiak ateratzeko orduan jakingo luke nola filtratu.
Batez ere beraien seme-alaben argazkiak nahi dituztenen gurasoen artean argazkiak egiterakoan umeak zenbatetan ateratzen direneko kopurua orekatuagoa izatea eskatu da ere. Helburua, asko ateratzen
diren eta ia ezer ateratzen direnen oreka bilatzea litzateke. Honen inguruan, beste ikastola batean ume bakoitzak zenbat argazkietan atera behar denaren baremazioa bat egiten dutela esan da.

GALDE-ESKEAK

Aspalditik datorren eskaera bati heldu zaio berriz: 8 famili inguru daude HH3ko haurrek siesta egiteko aukera egon dadin eskatzen dutenak.

Ideia bezela kortinak edo hamakak jartzeko aukera ikusten da.

Aurreko guraso bileran egondako eskaerari helduz, komuneko papera alturan jartzearen inguruan hitz egin da. Eskaera egin zuen gurasoa kontuan hartuta ere, eta honi eman zaion erantzunetik at, beste
hausnarketa bat ere egin da. Dirudienez ume dexentek ez omen dute Ikastolan kaka egiten, beste arrazoiengatik (lotsa, etxetik kanpo egotea, ea.) egiten ez dutenak kenduta, hausnatzeko moduko gaia dela pentsatu da. Dirudienez jolas egiteko beste toki bat bezela hartzen dute, eta toki lasaia ez izateagatik kaka egiteko zailtasuna sortu dezake.
Komunaren erabilera kurtso hasieran beste modu batean planteatzeko aukerari buruz hitz egin da.

AZALPENAK: Dirudienez guraso batzordeetako batean, akta hartzerakoan akats bat egon zen. Covid neurriengatik, hainbat haurren Esmalteriako sarrera-ordua aldatu behar izan dute gurasoek; horrek 15 minutuko Zaintza zerbitzua kontratatzera ekarri du. Halabeharrez hartu beharreko erabakia izan denez, familia horiek Zuzendaritzan ez ordaintzeko eskaera egin zuten. Honen inguruan gaizki ulertuak sortu dira. Batzordeak sentitzen du sortutako egoera.

Hurrengo kurtsoari begira sarrera ordutegia lenokora itzultzea espero da.

HURRENGO GURASO BATZORDE BILERA EKAINAREN 13an izango da.