HIZKUNTZAK

Guraso Batzordea HH: 3. buletina (2020.12.14)

HHko Guraso Batzordearen 2020-2021 ikasturteko hirugarren bileran ondorengo gaiak landu dira.

2021-22 ikasturteko matrikulazio-kanpaina: gurasoentzako proposamena

Leire Agirrezabala, Ikastolako komunikazio arduraduna, etorri da bilerara datorren ikasturteko matrikulazio-kanpaina aurkeztera eta horretan laguntzeko gurasoentzako proposamen batekin: lekukotasun-bideoak egitea proposatu du, bakoitzak egokienak iruditzen zaizkion Ikastolaren baloreak eta indarguneak azpimarratuz.

Herriko zenbait auzotatik haurrik matrikulatzen ez denez, auzo-elkarteetan edo auzo-elkarteekin zerbait egin daitekeen aztertzen ari da Ikastola. Elkarteetako kide diren gurasoen laguntza eskatu da lan horretarako.

Jarraipen Batzordearen deskargua: Lino Berria

Linoko eraikina orain, ikasturte honetan, berritzeak ez du ahobatezko babesik gurasoen aldetik. Linoko eraikina eraberritzea Ikastolako bideragarritasun batzordea egiten ari den azterketaren baitan ere egon daiteke.

Guraso ordezkariak: ikasturteko ikasgeletako ordezkarien zerrenda

Gela batzuetan oraindik ez dago ordezkaririk. Orain bizpahiru ikasturte erabaki zen hori gertatuz gero zozketaz aukeratuko zirela ordezkari horiek. Aukera hori ez dela egokia uste da. Beraz, kontua bideratzeko, guraso-bileretarako egindako idatziari buelta sakonagoa ematea erabaki da.

COVID-19: egoeraren errepasoa

HH4ko bizikidetza-talde batek bigarren etxealdia egin behar izan du. Guraso batzuek etxealdi garaiko bideoen dinamika hobetzeko aukerarik egon daitekeen aipatu dute. Proposamenen bat ere egin da.

San Tomas 2020

Ikastolako ordezkariek aurten baserritar jantzita ez etortzea erabaki dute eta guraso ordezkari batzuk ez daude ados horrekin. Hurrengo batean, erabakia hartu aurretik gurasoekin kontrastea egitea eskatuko da.

Ikasle izandakoen programa

Guraso Batzordeko guraso batek ikasle izandakoen donazioak jasotzeko aukeraren proposamena egin du. Unibertsitateetan egiten dutenaren antzera, urtean behin eskatzen da eta jasotako dirua zertara bideratu den edo bideratuko den esan daiteke.


Guraso Batzordea HH: 3. buletina (pdf-a)