ETAPA MAILAKOAK
HTI: bateratze-saioa
Azken bi ikasturteetan jaso dugun HTI ikastaroari amaiera emateko, datorren asteazkenean, martxoak 12, BI orduko bateratze-saioa izango dugu ikastolan bertan (14:30-16:30 bitarte). Saio honen helburu nagusia bi ikasturte hauetan jorratutakoak azpimarratu eta aurrera begirako ildoen gainean lanketa egitea izango da.
Saio honetara irakasle-talde osoa dago deituta, nahiz eta Ikastolen Elkartean egindako saioetan parte hartu ez izan. Bestetik, egun horretan irakasle bakoitzak bere ordenagailua eraman beharko du eta iaz osatzen hasi ginen taula osatzeko mintegi bakoitzak bere programazioak eskura izan beharko ditu.
Zalantzarik izanez gero, hurbildu lasai nigana.
Maitane (Hizpro taldea)
Berrikuntza: ohar garrantzitsua 3. ebaluazioko taldekatzeez
Datorren martxoaren 10eko tutoretzan 3. ebaluazioari dagozkion taldekatzeak berritu behar ditugu. Hemen dituzue taldeko rolak + funtzioak. Ohi bezala, komenigarri deritzogu lanketa egiteari.
Eskerrik asko!
Droga-mendekotasun tailerra
Martxoaren 17-21eko astean droga-mendekotasun tailerra eskainiko diet DBH 4. mailako ikasle guztiei. Alde batetik gogoratu nahi dizuet, urtero bezala, denok ateak irekita dituzuela bertaratu nahi izango bazenute.
Horrez gain, behar bat dut: ikasleen aniztasuna dela-eta, gela gehienetan gaztelaniazko zuzeneko-itzulpena beharko dut (4An izan ezik, gainontzeko guztietan) eta horretarako, zuen laguntza beharko nuke. Calendarren plangintza ikusgai duzue. Bertan gela bakoitzarekin izango dudan 2. saioan beharko nituzke itzulpen-lan horiek. Ea animatzen zareten, asko eskertuko nizueke! Niri jakinarazi, mesedez.
Mila esker.
Nerea Laurenz
Calendarrari lotutakoak
IKASLEEKIN
- Berreskurapenak: Astelehenetik ostegunera bitarte, 2. ebaluazioko berreskurapenak egingo dira.
- Hedatze: Astelehenean, martxoaren 10ean, Hedatze akademikoa izango dugu eta asteartean Hedatze komunitarioa (Euskaraz bizi).
- Eskola kontseiluko bilera: Asteazkenean, 3. mailako bina ordezkarik hartuko dute parte
bileran. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai. - Elikaeskola: Ostiralean, 2. mailako ikasleek saioa jasoko dute. Xehetasunak Calendarren
dituzue ikusgai. - Ibilbideetako irteerak: Ostiralean zientzietako ikasleak Araztegira joango dira eta letretakoak Oiasso museora. Antolaketa prest dagoenean Calendarren izango duzue ikusgai.
- Euslider proiektua: Ostiralean, 3. mailako ikasleek proiektuaren inguruko lanketa egingo dute.
IRAKASLEAK
- CAG koordinazioa: Astelehenean CAG geletako irakasleak liburutegian bilduko gara. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.
- HTI: Asteartean bateratze saioa izango dugu liburutegian.
IKASTOLA MAILAKOAK
Langile ataria: eguneratzeak informazio praktikoa atalean
Langile atariko informazio praktikoa saileko bi atal eguneratu dira:
- Ongizatea eta garapena atalera Ikastolako organigrama eta harreman hierarkiko eta funtzionalen taula gehitu da.
- Bestelakoak atalera, Hezkuntza Sailaren finantziazioa azpiatalera, azalpen bideo orokor eta eguneratua gehitu da. Izan ere, Ikastolen Elkartetik lehendik eskura genuen informazioa baino gehiago iritsi da modu erraz eta ulergarrian, eta guztiaren gaineko azalpenak ematen dituen bideoa gehitu da langile atariko esandako lekura.
Blaitu Kluba: erreportajea EnpresareanTBn
Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkarteak EnpresareanTB kanala du, besteak beste entitate eta enpresek euskara sustatzeko egiten dituzten ekintza eta egitasmoen praktika onak ezagutzera emateko. Blaitu Klubari egin berri diote tartetxoa beren saioan. Hemen duzue ikusgai Blaitu Klubaren EnpresarenTBko erreportajea.
Zinema familian Añabitarten
Añabitarte baserria eta haren ingurua kultur ekintzekin ere lotzeko ahaleginez, datorren martxoaren 14an, 18:30ean, Robotia filma euskaraz ikusteko aukera izango da Baserrian. LHko haur eta familiei zuzendutako proposamena da. Filma ikusi bitartean, Baserrian bertan Lapurdiko Pizzak eskatu eta jateko aukera izango da.
Edukiera arrazoiengatik, ezinbestekoa da aurrez izena ematea (langile atarian duzue horretarako aukera). Lekua betetzean (50 pertsona) itxiko da izen-ematea.
BESTELAKOAK
Errigora: udaberriko kanpaina 2025
Errigoraren udaberriko “Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura” kanpaina martxan izango da martxoaren 10etik 26ra.
Eguneroko kontsumo ohituretan eragiteko jaio zen kanpaina honetan Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak, arbendolak eta ardoa eska daitezke. Auzolanari esker, norbere herrian euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan. Olioa bidoietan banatzen da; ardoa sei botilako kutxetan; pasta, lekaleak eta kontserbak hamabi ontziko sortetan; eta arroza hamabi edo sei poltsako sortetan. Izan ere, proposamena urte osorako beste eskatzea da.
Eskaerak www.errigora.eus webgunetik egin daitezke (langile ataritik ere egiteko aukera izango duzue astelehenetik, martxoaren 10etik, aurrera). Eskaera horrela eginez gero, Ikastolan bertan jaso ahal izango duzue eskatutakoa.
Anima zaitezte kanpainan parte hartzera eta zuen ekarpena egitera!
Herri Urrats 2025ek badu abestia
Atzo aurkeztu zuten 2025eko Herri Urrats jaiaren abestia. Dupla x Pisoo x Pantxoa ta Peio-rena da Elgarrekin kanta. Hemen duzue entzungai/ikusgai.
Saharako errefuxiatuak: janari-bilketagatiko eskertza
Urtarrilean Saharako errefuxiatu kanpamentuetarako janari eta baliabide bilketa egin genuen Ikastolan. Kanpaina antolatzen duen elkartetik esker-mezua jaso dugu eta parte-hartzaileen artean zabaltzeko eskatu digute. Beraz, mila esker kanpainan parte hartu zenuten langile denei! Aurtengoan Durangotik irtengo dira kamioiak Saharara orain, martxoan.
Oarso 2025 urtekarirako lanak aurkezteko epea zabalik
Ohi gisan, Oarso urtekaria uztailean emango da argitara, Madalenak hasi baino lehentxeago. Udalak eta Oarso aldizkariaren erredakzio batzordeak bertan parte hartzeko deia zabaldu dute. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 4an amaitzen da. Xehetasunak eta oinarriak: herribizia.errenteria.eus