HIZKUNTZAK

DBH Asteko oharrak (24.04.26)


ETAPA MAILAKOAK


BERRIKUNTZA DBH: ohar garrantzitsua

Asteartean egin genuen saioan ez zigun denborarik eman “Diziplina arteko proiektuak” erabat doitzeko eta ixteko. Lan hori amaitzeko maiatzaren 8ko eguerdia izango dugu (Calendarren ikusgai).

Bestalde, Berrikuntza arduradunok jakin behar dugu orain arte egindako lanak zenbateraino dauden aurreratuta. Horretarako, eskertuko genizueke datorren astean zehar bertan duzuen koadroa betetzea, semaforoaren teknika erabiliz: berdez lana itxitzat jotzen baduzue; laranjaz lanean ari bazarete eta gorriz berritzeko badaukazue.

Momentuz, hori da guztia. Mila esker denoi eta animo!

DBHko Berrikuntza taldea.

2. mailako ikasleen lanen erakusketa

Datorren astean DBH 2 Plastika eta Teknologia mintegiko irakasleek ikus-entzunezko gela txikian antolatu dugun erakusketa ikustera animatu nahi zaituztegu. Era ordenatuan izateko, erakusketa ikusi nahi duten ikasleek hurrengo ordutegia eta hurrenkera  jarraitu beharko  dute:

  • DBH1eko ikasleak asteleheneko jolasgaraian.
  • DBH2ko ikasleak osteguneko jolasgaraian.
  • DBH3ko ikasleak ostiraleko jolasgaraian.
  • DBH4ko ikasleak astearteko jolasgaraian.

Dudarik baduzue, mintegi hauetako irakasleei helarazi iezaiezue. Tutoreren batek bere gelakoekin erakusketa ikusi nahi izanez gero, bere ardurapean geldituko dira ikus-entzunezko gela txikiaren atea itxita uztea eta barruan dauden eraikuntzen zaintza.

Plastika eta Teknologia mintegikideak. 

Liburutegia eta erabilera anitzeko gelaren inguruan

Behin eta berriz adierazi dugu liburutegian eta erabilera anitzeko gelan ikasleek ezin dutela bakarrik egon, ez direlako espazio komun horiek behar bezala zaintzeko gai. Gure ardura da saio amaieran espazio hauek txukun geratu direla egiaztatzea. Lankide batzuek lan handia egin dute espazio hori txukuntzen, beraz, gure presentzian ez bada ez daitezela egon eskatzen dizuegu, mesedez.

Asistentziaren kontrola

Gogoan izan ikasleen asistentzia hutsegiteak apuntatu behar ditugula. Zenbait ikasleren kasuan kontrol zorrotza egin behar dugu, beraz, frexkatu dezagun ohitura hau! Mila esker.

Calendarrari lotutakoak

Hurrengo asteetan ekintza ugari izango ditugu, eta, edukietako azterketekin ere ariko garenez, Calendarrari adi erreparatzea eskatu nahi dizuegu. Hemen hurrengo bi asteetako ekintzak:

  • Planeta dantzan:  astelehenean 1D gelako ikasleek programaren lanketarekin jarraituko dute. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.
  • Kirol egokitua: astelehen eta asteartean 4. mailako ikasleek Gorputz Hezkuntzako saio bereziak izango dituzte.
  • Antzerkia ingelesez: ostegunean 2. mailako ikasleek antzerki ikuskizuna izango dute. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.
  • ESCAPE ROOM-a ingelesez: ostegunean 4. mailako ikasleak jolasean izango ditugu liburutegian. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.
  • OFE4: Maiatzaren 8an eta 15ean ekintza berezi bat egingo dute, eta 12:00etan aterako dira. Maiatzaren 8an 4B eta 4D, eta maiatzaren 15ean 4A, 4C eta 4E. Laugarren saioan laugarren mailan saioa daukazuen irakasleek kontuan izan, mesedez.
  • Ebaluazio diagnostikoa: Maiatzaren 7an eta 8an (4A-4E)
  • Gizarteko irteera DBH4: Maiatzaren 7an (4C-4D) eta 9an (4A-4B-4E)
  • Frantseseko txangoa DBH4: Bordelera joango dira maiatzaren 10ean

IKASTOLA MAILAKOAK


Oiartzoko Patronatua eta Oreretako Artezkaritza Kontseilua: apirileko bileraren deskarguak

Apirilaren 17an eta 24an egin ziren Oiartzoko Patronatuaren eta Oreretako Artezkaritza Kontseiluaren hil honetako bilerak, hurrenez hurren. Langile atarian dituzue laburpenak, gainaldean ezkerraldean dagoen ikono-zerrendako “organoetako aktak” botoian.

Oiartzo – aurrematrikulazioa 24-25: emaitzak eta lehen balorazioa

2024-25 ikasturtean batxilergo-ikasketak egiteko aurrematrikulazio-epea apirilaren 19an amaitu zen. Oiartzok 106 eskaera jaso ditu.

  • 103 eskaera (%97) Haurtzaro eta Orereta Ikastoletan DBH 4. maila egiten ari diren ikasleenak dira.
  • Haurtzaro eta Orereta Ikastoletan DBH 4. maila egiten ari diren 112 ikaslek (178 ikasle dira, guztira) adierazi zuten bere garaian batxilergoa egiteko asmoa. 112tik 103k (%92) egin dute Oiartzoren aldeko hautua.
  • “Kanpotik” etortzen direnak bazter utzi gabe, jatorrizko Ikastoletako (Haurtzaro eta Oreretako) ikasleen ihesa gutxitzeko egin behar da lan. Jatorrizko Ikastoletako batxilergoa egiteko asmoa duten ikasle denek Oiartzoren aldeko hautua egingo balute modu “naturalean”, Oiartzo, momentuz, lau lerroko Ikastola izango litzateke.
  • 106 ikaslerekin lau lerro izango lituzke Oiartzok, hortxe dago muga (105 ikaslerekin, hiru). Matrikulazio-epea ekainaren amaieran irekiko da eta aurrematrikula-garaian baino eskaera gutxiago jasotzea aurreikusten da, aurrematrikula egin duten ikasle batzuek Lanbide Heziketan ere izena emateko asmoa bai baitute, horretarako epea irekitzean. Beraz, 2024-25 ikasturtean Oiartzon hiru lerro izatea aurreikusten da (lehengo zein bigarren mailan; egun lehenengo mailan ere hiru lerro baititu).

UKP 2023-24: balorazioa | UKP 2024-25: abiatzea

2023-24 ikasturtearen azken bi hilabeteetan sartzear gara eta Urteko Kudeaketa Planei heltzeko momentua heldu da: aurtengoa baloratzekoa eta hurrengo kurtsokoa abiatzekoa. Zuzendaritza-taldeetako kideak hala dagokien talde, batzorde eta sortaldeekin harremanetan jarriko dira lan horiei ekiteko.