HIZKUNTZAK

DBH Asteko oharrak (24.02.09)


ETAPA MAILAKOAK


Arau hausteen erregistroa eta kaleratzeen kontsulta

Langile berriek jakin ditzaten, eta besteok ere frexkatu ditzagun, oinarrizko barne funtzionamendu arau batzuk ekarri ditugu. Bestalde, ikasle batek 5 minutuko zenbat kaleratze pilatu dituen ikusteko jarraibideak zein diren ere adierazi dugu. Hemen dituzue oharrak eta jarraibideak.

Calendarrari lotutakoak

  • DROGOMENPEKOTASUN TAILERRA (DBH4): Datorren astean 4. mailako ikasleek Nerea Laurenzek bideratutako drogomenpekotasunaren inguruko tailerra jasoko dute. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai. Euskaraz ez dakiten edo saioa jarraitzeko nahikoa maila ez daukaten ikasleentzat xuxurlatze sistema jarri nahi dugu martxan. Irakasleren bat lan hori egiteko prest balego esan diezagula, mesedez. Asko eskertuko dugu.
  • ESKI IRTEERA (DBH3): Dakizuen bezala, hurrengo asteartean 3. mailako ikasleak Gourettera doaz eskiatzera. Ondo pasa! Inikan ikusgai dauzkazue saio trukeak eta zaintzak.
  • GARABIDE (DBH4): Datorren ostiraletik aurrera Garabide elkartetik etorriko dira 4. mailako ikasleekin lanketa egitera. Xehetasunak Calendarren jasoak dituzue.
  • JUUL KANPAINA: Hurrengo Irakurriz gozatu eguna otsailaren 19an dugu. Erreparatu orduei, mesedez.

IKASTOLA MAILAKOAK


Solasean

2022-2023 ikasturtean hasitako ibilbideari jarraituz, ikasturte honetan, langileen garapen prozesuan beste aurrerapauso bat eman nahi dugu. Horretarako, aste honetan zehar Solasean-en gaineko ibilbidea aurkeztu, azalpenak eman, sentsibilizatu eta zalantzak argitzeko saioak izan ditugu etapa/sail ezberdinetan. Gainera, saio horietan Jone (OPE Consultores-eko aholkularia) gurekin izan dugu. Prozesu osoaren berrikusketan ere lagundu digute OPE Consultores-eko aholkulariek. Horrez gain, Solasean elkarrizketetan gidari izango diren lankideek prestakuntza saioa ere izan dute.

Beraz, Solasean aurkeztu eta norberaren hausnarketarako eredua ezagututa, hemendik aurrerakoak ondorengoak dira: norberaren hausnarketa egitea eta Solasean elkarrizketa egiteko hitzordua hartzea.

Langile atarian, gainaldeko azpimarretan, Solasean-en atala duzue. Bertan:

  • Norberaren hausnarketa betetzeko esteka topatuko duzue. Langile guztiok hilabeteko epea dugu (martxoaren 8ra arte) hausnarketa egin eta hala dagokion gidariari bidaltzeko.
  • Solasean elkarrizketak egiteko hitzordua hartzeko botoia topatuko duzue. Horretarako, apirilaren 12ra arteko epea dago.

Gogoratu, Solasean elkarrizketarako hitzordua hartu aurretik, norberaren hausnarketa egin behar dela; eta gutxienez hiru egun lehenago hala dagokion gidariari bidali behar zaiola. Epe hori gutxi gorabeherakoa da, baliteke gidariak egun gehiagoko tartea eskatzea. Bestalde, jakizue, gidariek elkarrizketak modu orekatuan egin ditzaten, jasotako eskaeren arabera beteko direla gidari bakoitzaren hitzorduak eta, beraz, hortik aurrerako eskatzaileek beste gidari bat aukeratu beharko dutela.


BESTELAKOAK


Hainbat artikulu interesgarri