HIZKUNTZAK

DBH Asteko oharrak (23.11.03)


ETAPA MAILAKOAK


Datorren asteko ekimenak: ikus calendar

Datorren astean ekintza edo zita ugari dauzkagu, eta adi egotea eskatu nahi dizuegu. Hona hemen nagusienak:

  • Udal Eskola Kontseilua, asteartean (DBH3): Gela bakoitzetik bi ikasle faltako dira 09:00-11:50 artean. Udalak antolatutako bilera batean parte hartuko dute, Merkatu Zaharren. Ikasgairen batean azterketa edo proba ebaluagarriren bat baldin baduzue kontutan hartu, mesedez. Asistentzia hutsegiterik ez markatu, Ikastolako ekintza batean parte hartzen ariko baitira.
  • Irakurriz gozatu, ostegunean (DBH1, 2, 3, 4)
  • Asun Casasola, ostiralean (DBH3): Datorren azaroaren 10ean, ostirala, Asun Casasolaren bisita izango dugu. Calendarren dituzue talde eta irakasleen antolaketa eta bestelako xehetasunak. Mesedez, garaiz begiratu, eta edozein aldaketa egin nahi izanez gero, jar zaitezte harremanetan Miren ala Iratirekin. Eskerrik asko.
  • Talde argazkia, ostiralean (DBH4): Gelaka argazkiak aterako digutu. Jaione etorriko da 09:10-10:00 bitarte eta txandaka aterako dira ikasleak euren tutore eta kotutoreekin.

Asteazkenetako zigortuen tartea

Asteazkenetako zigortuen erregistrorik ez genuen eta arazo horri irtenbide bat emateko proposamena dakarkigu. Calendarren asteazkenetan astero dokumentu bat jarriko dugu, astean zehar zigortutako ikasleak irakasle arduradunak erregistratu ditzan. Honela, zaintzara doan irakasleak jakin dezake zein ikasle geratuko den. Aldi berean, bertaratu diren edo ez erregistratzeko aukera ere izango dugu.

Badyg prestaskuntza tutoreentzat, asteazkenean

Abenduan DBH 2. eta DBH 4. mailako ikasleei pasako zaien Badyg froga prestatzeko saioa izango dugu datorren asteazkenean, hilak 8.

Tortillen salmentan laguntzeko boluntarioak

DBH4ko ikasleak tortilla pintxoak saltzen hasiko dira. Gabonetako oporrak bitarte ostegunetan izango da, ondoren, ziurrenik, beste egun bat aukeratuko dugu. Astero-astero pintxoak prestatzea eta saltzea lan handia da, eta tutoreak aritzen dira lan horretatik tiraka. 3. saio osoa joaten zaie pintxoak prestatzen, eta jolasordu osoa banatzen eta jasotzen. Tutoreez gain lan horretan laguntzeko prest dauden irakasle boluntarioak bilatzen ditugu (ostegunetako 3. saioa libre dutenak edo jolasorduan laguntzeko prest daudenak), txandak egin eta lan zama arindu ahal izateko. Animatzen zaretenak jarri Nerea Laurenzekin harremanetan, mesedez.

CA gelen inguruko monografikoak

Curriculum Anitzeko gelako ikasleen jarraipena egiteko, eta bertan sartzen garen irakasleen praktika onak partekatzeko jarraipen bilerak egingo ditugu tarteka. Hona hemen lehen bi zitak:

  • 3B: azaroaren 6an (14:45ean)
  • 4B: azaroaren 20an (14:45ean)

Hedatze egunak dira, beraz, saia gaitezen mintegi barruan lanak banatzen edo antolatzen.


IKASTOLA MAILAKOAK


Prestakuntza eta jardunaldiak: eskaintza eguneratua

Langile atarian (prestakuntzen eta jardunaldien atalean) Hik Hasik azaroaren 24an eta 25ean Bilbon eta Donostian antolatu dituen “Hezitzailearen begirada” jardunaldien berri topatuko duzue; gehitu berri dugu.

Kilometroak 23: eskertza aperitifa

Kilometroak Urtea joan zaigu, eta hamaika dira komunitate gisa egin ditugun lanak: izan gara dinamizatzaile, segurtasun arduradun, zozketa txartelen saltzaile, tabernari, sukaldari, saltzaile, haur zaintzaile, garbitzaile, kazetari… Izan gara horiek guztiak, izan gara boluntario. Eta, orain, guztiari amaiera emateko, ospatzea eta gozatzea dagokigu; merezi dugu eta. Horregatik, datorren azaroaren 19an egingo dugun eskertza aperitifera gonbidatzen zaituztegu. Añabitarten elkartu eta elkarrekin egingo dugu topa, festa giroan: photocall-a, pintxoak, musika, eta hamaika anekdota elkarri kontatzeko tartetxoa.

12:00etatik 14:00etara arteko hitzordua izango da eta autobus-zerbitzua egongo da herritik Añabitartera igo eta handik herrira jaisteko. Errioxa biribilgunetik aterako dira autobusak Añabitartera, eta leku berera jaitsiko dira festa bukatzean. 11:00etatik 12:00etara egongo da Añabitartera igotzeko aukera; herrira jaistekoa, berriz, 14:00etatik 15:00etara. Horiexek izango dira autobus-zerbitzuaren ordutegiak.

Eskertza aperitifa ahalik eta aurreikuspen handienarekin antolatu ahal izateko, beharrezkoa da izena ematea. Langile atarian duzue horretarako aukera. Azaroaren 10a da izena emateko azken eguna.

Gau Beltza: eskerrik asko!

Gau Beltza pasa berritan, gure eskerrik beroena eman nahi dizuegu astearteko festa posible egin zenuten denei; modu batera edo bestera jaian parte hartuz, zuen hondar aletxoa jarri zenuten guztiei. Gustu izanez gero, langile atarian duzue bideo eta argazki galeria ederra.


BESTELAKOAK


EAEko Hezkuntza Lege berria: hainbat lotura interesgarri

Oharra: EAEko Hezkuntza Lege berriaren azken faseko mugimenduen testuinguruan egin da beheko bilduma.