HIZKUNTZAK
  • Eskolaz kanpoko ekintzak 2026-27

    Eskaintza, kontratazio-baldintzak, egutegia eta prezioa

2026-27 ikasturteko eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza, kontratazio-baldintzak eta prezioak dituzu jarraian. Irakurri informazioa arretaz, mesedez, datorren ikasturterako eskaera berriak egin aurretik. Kontuan izan:

  • Kontratazioak Inikaz egin behar dira (ikusi bideo tutoriala) (Frantseseko eta Ingeleseko matrikula izan ezik, hori zuzenean Lacunzan egin behar dira). Kontratatutakoa zer den ikusteko aukera egongo da Inikan, baita aldaketak egitekoa ere Ikastolako kudeatzaileak eskaera onartu bitartean.
  • Maiatzaren 22a da eskolaz kanpoko ekintzak kontratatzeko azken eguna.
  • HH4tik LH6ra arteko haurrei zuzendutako ekintzak dira eskolaz kanpokoak.
  • Eskolaz kanpoko ekintzak urritik maiatzera eskaintzen dira.
  • 2026-27 ikasturtearen hasieran, irailean, jardueren aurkezpena egin eta funtzionamendua azaltzeko bilera egiten da. Aurrerago jakinaraziko dira bilkura horren eguna, ordua eta lekua.
  • Udako oporren aurretik, 2026-27 ikasturterako kontratatutako eskolaz kanpoko ekintzen behin-behineko laburpena ikusgai izango duzue Inikan zuen azken onespena emateko.
  • Jakin badakigu ikasturte berriaren hasierarako, edota ikasturtean zehar, orain kontratatutakoaren gainean aldaketak egon daitezkeela, beharrak alda daitezkeelako. Horiek hala dagokien unean kudeatuko dira.

Eskolaz kanpokoak 2026-27: xehetasunak

  • HH Tailerra (HH4-HH5)

    Tximeleta elkartea arduratzen da HH Tailerreko saioez. Diziplina anitzeko jarduera da. Ikasturtean nahierara egiten diren hiru jarduera konbinatzen ditu, taldearen edota ikastetxearen ezaugarrien eta beharren arabera. Jardueren artean ondorengoak daude: musika eta mugimendua, gimnasia dibertigarria, sormen-tailerra, zirku-tailerra, yoga txiki, emozioekin jolasean, herri kirolak…


    Norentzako

    HH4 eta HH5eko ikasleak

    Ekintzaren egutegia eta ordutegia:
    HH4: asteazken eta ostiraletan, 13:30-14:30
    HH5: asteazken eta ostiraletan, 12:30-13:30
    Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maiatzean amaitzen dira.
    Eskola-ordutegia:
    HH4 eta HH5 – Lino: 09:00-12:30 / 14:45-16:15

    Prezioa

    48,50 €/hil.


    Kontratazio-baldintzak

    1. Alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak hiruhilekoka kudeatuko dira. Behin hiruhilekoa hasita ez dira aipatu eskaerak onartuko, salbuespenak salbuespen. Alta-eskaerak hala dagokion hiruhilekoa hasi aurretik egin behar dira; baja- eta aldaketa-eskaerak, aldiz, hala dagokion hiruhilekoa amaitu aurretik. Itzultzerik ez da egiten.
    2. Kontratazio-epetik kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    3. Añabitarte Guraso Elkarteak egiten du kobrantza. HH Tailerra ekintza egiten duten haurren familiak Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izango dira ekintzak dirauen artean (hala dagokion ikasturteko urritik maiatzera). Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izateak ez du inolako kostu eta bestelako eraginik familientzat.

    Oharrak

    1. Tximeleta elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    2. 10-16 haurreko taldeak izaten dira. 
    3. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

    Informazio gehiagorako…

  • MusikART tailerra (HH4-HH5)

    Landarbaso abesbatza arduratzen da MusikART musika-tailerreko saioez. Musikaz gozatu, eta hura ulertu, ikasi eta maitatzeko eskolaz kanpoko ekintza da MusikART.
    Haurren garapen kognitiboan ezinbestekoa den musikarekin jolastuz eta mugituz, ondo pasatzea da helburu nagusia.

    Edukiak:

    • Entzunaldiak, musika mota desberdinak (helburu pedagogikodunak)
    • Jolas musikalak
    • Psikomotrizitatea, musikaren bidez
    • Abestiak (mugimenduekin)
    • Instrumentazio txikiarekin musika

    Norentzako

    HH4 eta HH5eko ikasleak

    Ekintzaren egutegia eta ordutegia:
    HH4: astelehenetan, 13:30-14:30
    HH5: astelehenetan, 12:30-13:30
    Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maiatzean amaitzen dira.
    Eskola-ordutegia:
    HH4 eta HH5 – Lino: 09:00-12:30 / 14:45-16:15

    Prezioa

    24 €/hil.


    Kontratazio-baldintzak

    1. Alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak hiruhilekoka kudeatuko dira. Behin hiruhilekoa hasita ez dira aipatu eskaerak onartuko, salbuespenak salbuespen. Alta-eskaerak hala dagokion hiruhilekoa hasi aurretik egin behar dira; baja- eta aldaketa-eskaerak, aldiz, hala dagokion hiruhilekoa amaitu aurretik. Itzultzerik ez da egiten.
    2. Kontratazio-epetik kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    3. Añabitarte Guraso Elkarteak egiten du kobrantza. MusikART tailerra ekintza egiten duten haurren familiak Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izango dira ekintzak dirauen artean (hala dagokion ikasturteko urritik maiatzera). Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izateak ez du inolako kostu eta bestelako eraginik familientzat.

    Oharrak

    1. Landarbaso abesbatzako hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    2. Taldea osatzeko kopuru minimoa: 4 ikasle. 
    3. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

    Informazio gehiagorako…

  • Jolas Hezi (LH1-LH2)

    Jolas ezberdinen bitartez, haurren garapen motor, kognitibo, afektibo eta sozialaren oinarriak eraikitzeko programa da Psikomotrizitatea eta jolasak. LH 3. mailatik aurrera eskaintzen den Eskola Kirola ekintzaren aurkezpena da, nolabait esateko.


    Norentzako

    LH1 eta LH2ko ikasleak

    Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
    Astelehenetan, 14:00-15:00 EDO 16:30-17:30
    Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maiatzean amaitzen dira.
    Eskola-ordutegia:
    LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

    Prezioa

    30 €/urtean, pago bakarrean egingo da.

    0€/ 2025-26 kurtsoan, kuota, komedore edo material beka jaso dutenek


    Kontratazio-baldintzak

    1. Alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak hiruhilekoka kudeatuko dira. Behin hiruhilekoa hasita ez dira aipatu eskaerak onartuko, salbuespenak salbuespen. Alta-eskaerak hala dagokion hiruhilekoa hasi aurretik egin behar dira; baja- eta aldaketa-eskaerak, aldiz, hala dagokion hiruhilekoa amaitu aurretik. Itzultzerik ez da egiten.
    2. Kontratazio-epetik kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    3. Añabitarte Guraso Elkarteak egiten du kobrantza. Psikomotrizitatea eta jolasak ekintza egiten duten haurren familiak Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izango dira ekintzak dirauen artean (hala dagokion ikasturteko urritik maiatzera). Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izateak ez du inolako kostu eta bestelako eraginik familientzat.

    Oharrak

    1. Arratsaldeko saioaren ondoren autobus-zerbitzua egoten da herrira (Errioxa plazara) jaisteko.
    2. Ikastolako bertako hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    3. Jolas Hezi ekintzan matrikula guztiak onartzen dira. Eguerdiko eta arratsaldeko txandek ikasle-kopuru maximoa dutenez, jardueran matrikulatzeak ez du bermatzen hautaketa (eguerdia edo arratsaldea) behin betikoa izango denik.
    4. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.
    5. Ikus hemen Jolas Hezi ekintzaren xehetasun gehiago eta araudia.

    Informazio gehiagorako…

  • Bertsolaritza (LH1-LH3)

    Xenpelar Bertso Eskola arduratuko da bertsolaritza-saioez. Ahozkotasuna eta entzumena izango dira ardatz, adin tarteari dagokion funtzionamendua lehenetsiz. Aisialdira bideratutako eskolak izango dira: kantagintzan eta doinuak ikastean jarriko da arreta, oinarrizko kultur ezagupena izango da oinarria. Bertso sorta tradizionalekin egingo da lan: Pasaiako plazatik, Astoa ikusi nuen, Pirritx eta Porrotx… ondorengo urteetan bertso eskolan ere baliagarria izango zaien ezagutza zabala lor dezaten ikasleek.


    Norentzako

    LH1etik LH3ra arteko ikasleak

    Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
    Astearteetan, 14:00-15:00
    Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maiatzean amaitzen dira.
    Eskola-ordutegia:
    LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

    Prezioa

    20 €/hil.


    Kontratazio-baldintzak

    1. Alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak hiruhilekoka kudeatuko dira. Behin hiruhilekoa hasita ez dira aipatu eskaerak onartuko, salbuespenak salbuespen. Alta-eskaerak hala dagokion hiruhilekoa hasi aurretik egin behar dira; baja- eta aldaketa-eskaerak, aldiz, hala dagokion hiruhilekoa amaitu aurretik. Itzultzerik ez da egiten.
    2. Kontratazio-epetik kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    3. Añabitarte Guraso Elkarteak egiten du kobrantza. Bertsolaritza ekintza egiten duten haurren familiak Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izango dira ekintzak dirauen artean (hala dagokion ikasturteko urritik maiatzera). Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izateak ez du inolako kostu eta bestelako eraginik familientzat.

    Oharrak

    1. Xenpelar Bertso Eskolako hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    2. Taldea osatzeko kopuru minimoa: 12 ikasle. 
    3. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

    Informazio gehiagorako…

  • Robotika eta teknologia jarduerak (LH1-LH6)

    GaurkoTek arduratzen da Robotika eta teknologia jarduerak ekintzako saioez. Espazio kontrolatu eta seguruan eta STEAM filosofiatik abiatuta, diziplina anitzeko lana egiten da, pentsamendu kritikoa eta sormena sustatuz. Proiektuen bidez ikasten dute haurrek, ondo pasatzen eta aurrera egiten laguntzen zaien bitartean. Talde txikiak izaten dira; eta lanean, nagusiki, binaka aritzen dira.

    Behar den material guztiaz GaurkoTek arduratzen da. Ikasleak USB bat (proiektuak gordetzen joateko), entzuteko kaskoak, eta koadernoa eta boligrafoa (errepikatzen diren prozesuak edota ohar txikiak apuntatzeko) ekartzea komeni da.


    Norentzako

    LH1etik LH6ra arteko ikasleak

    Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
    Irailaren 21ean hasiko dira eta ekainaren 14ean amaituko dute.
    LH1: astearteetan, 14:00-15:00
    LH2: ostegunetan, 14:00-15:00
    LH3: ostegunetan, 13:00-14:00
    LH4: asteazkenetan, 14:00-15:00
    LH5: astearteetan, 13:00-14:00
    LH6: asteazkenetan, 13:00-14:00
    Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maiatzean amaitzen dira.
    Eskola-ordutegia:
    LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

    Prezioa

    47 €/hil.


    Kontratazio-baldintzak

    1. Alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak hiruhilekoka kudeatuko dira. Behin hiruhilekoa hasita ez dira aipatu eskaerak onartuko, salbuespenak salbuespen. Alta-eskaerak hala dagokion hiruhilekoa hasi aurretik egin behar dira; baja- eta aldaketa-eskaerak, aldiz, hala dagokion hiruhilekoa amaitu aurretik. Itzultzerik ez da egiten.
    2. Kontratazio-epetik kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    3. Añabitarte Guraso Elkarteak egiten du kobrantza. Robotika eta teknologia jarduerak ekintza egiten duten haurren familiak Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izango dira ekintzak dirauen artean (hala dagokion ikasturteko urritik maiatzera). Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izateak ez du inolako kostu eta bestelako eraginik familientzat.

    Oharrak

    1. Gaurkotek-eko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    2. Gehienez ere, taldeak 10-14 haurrekoak izaten dira.
    3. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

    Informazio gehiagorako…

  • Antzerkia (LH1-LH6)

    Oiartzungo Antzerkizaleak elkartea arduratzen da antzerki-saioez. Antzerkia emanaldi bat baina askoz gehiago da: jolasaren bitartez ahotsa, gorputza eta adierazpena lantzen dira. Aske sentitzea eta gozatzea dira helburu nagusiak.


    Norentzako

    LH1etik LH6ra arteko ikasleak

    Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
    LH1 eta LH2: ostegunetan, 14:00-15:00
    LH3: astearteetan, 14:00-15:00
    LH4: astelehenetan, 14:00-15:00
    LH5: astearteetan, 13:00-14:00
    LH6: astelehenetan, 13:00-14:00
    Urtean bi emanaldi egiten dira (Eguberrietan eta ekainean).
    Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maiatzean amaitzen dira.
    Eskola-ordutegia:
    LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

    Prezioa

    26 €/hil.


    Kontratazio-baldintzak

    1. Alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak hiruhilekoka kudeatuko dira. Behin hiruhilekoa hasita ez dira aipatu eskaerak onartuko, salbuespenak salbuespen. Alta-eskaerak hala dagokion hiruhilekoa hasi aurretik egin behar dira; baja- eta aldaketa-eskaerak, aldiz, hala dagokion hiruhilekoa amaitu aurretik. Itzultzerik ez da egiten.
    2. Baja-eskaerak abenduan egiteko aukera dago. Ordutik aurrera ez da aldaketarik onartuko, ikasturte amaierako emanaldia prestatzen hasten direlako. 
    3. Kontratazio-epetik kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    4. Añabitarte Guraso Elkarteak egiten du kobrantza. Antzerkia ekintza egiten duten haurren familiak Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izango dira ekintzak dirauen artean (hala dagokion ikasturteko urritik maiatzera). Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izateak ez du inolako kostu eta bestelako eraginik familientzat.

    Oharrak

    1. Oiartzungo Antzerkizaleak elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    2. 8-14 haurreko taldeak izango dira.
    3. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

    Informazio gehiagorako…

  • Gimnasia akrobatikoa (LH2-LH6)

    Hiruki Biraka elkartea arduratzen da gimnasia akrobatikoko saioez. Norberak bere gorputza ezagutuz, mugimendu eta figura ezberdinak lantzen dira jarduera honetan.


    Norentzako

    LH2tik LH6ra arteko ikasleak

    Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
    LH2 eta LH3: astearte eta ostegunetan, 14:00-15:00
    LH4: astelehen eta asteazkenetan, 14:00-15:00
    LH5: astearte eta ostegunetan, 13:00-14:00
    LH6: astelehen eta asteazkenetan, 13:00-14:00
    Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maiatzean amaitzen dira.
    Eskola-ordutegia:
    LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

    Prezioa

    Matrikula: 7 € + 45,50 €/hil.


    Kontratazio-baldintzak

    1. Alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak hiruhilekoka kudeatuko dira. Behin hiruhilekoa hasita ez dira aipatu eskaerak onartuko, salbuespenak salbuespen. Alta-eskaerak hala dagokion hiruhilekoa hasi aurretik egin behar dira; baja- eta aldaketa-eskaerak, aldiz, hala dagokion hiruhilekoa amaitu aurretik. Itzultzerik ez da egiten.
    2. Baja-eskaerak abenduan egiteko aukera dago. Ordutik aurrera ez da aldaketarik onartuko, ikasturte amaierako emanaldia prestatzen hasten direlako. 
    3. Kontratazio-epetik kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    4. Añabitarte Guraso Elkarteak egiten du kobrantza. Gimnasia akrobatikoa ekintza egiten duten haurren familiak Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izango dira ekintzak dirauen artean (hala dagokion ikasturteko urritik maiatzera). Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izateak ez du inolako kostu eta bestelako eraginik familientzat.

    Oharrak

    1. Hiruki Biraka elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    2. Gutxienez, 8 haur behar dira taldea osatzeko.
    3. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

    Informazio gehiagorako…

  • Eskola Kirola (LH3-LH6)

    Jolas eta ariketa ezberdinen bitartez, kirol ezberdinak ezagutzen dituzte haurrek. Bertan, talde-lana nahiz esfortzua lantzen dira, eta lehiatzen hasten dira modu dinamiko zein dibertigarrian.


    Norentzako

    LH3tik LH6ra arteko ikasleak

    Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
    LH3: asteazken eta ostiraletan, 14:00-15:00 EDO 16:30-17:30
    LH4: astearte eta ostegunetan, 14:00-15:00 EDO 16:30-17:30
    LH5: asteazken eta ostiraletan, 13:00-14:00 EDO 16:30-17:30
    LH6: astearte eta ostegunetan, 13:00-14:00 EDO 16:30-17:30
    Larunbatetan jardunaldiak egoten dira eta joateko konpromisoa eskatzen da. Ordua eta lekua aldatzen joaten da (astean zehar ematen da horren berri).
    Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maiatzean amaitzen dira.
    Eskola-ordutegia:
    LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

    Prezioa

    60 €/urtean, pago bakarrean egingo da

    0€/ 2025-26 kurtsoan, kuota, komedore edo material beka jaso dutenek


    Kontratazio-baldintzak

    1. Alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak hiruhilekoka kudeatuko dira. Behin hiruhilekoa hasita ez dira aipatu eskaerak onartuko, salbuespenak salbuespen. Alta-eskaerak hala dagokion hiruhilekoa hasi aurretik egin behar dira; baja- eta aldaketa-eskaerak, aldiz, hala dagokion hiruhilekoa amaitu aurretik. Itzultzerik ez da egiten.
    2. Kontratazio-epetik kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    3. Añabitarte Guraso Elkarteak egiten du kobrantza. Eskola Kirola ekintza egiten duten haurren familiak Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izango dira ekintzak dirauen artean (hala dagokion ikasturteko urritik maiatzera). Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izateak ez du inolako kostu eta bestelako eraginik familientzat.

    Oharrak

    1. Larunbat goizetan jardunaldi edo topaketak egoten dira. Eskola Kirolean izena emateak horietan parte hartzeko konpromisoa dakar.
    2. Larunbatetako jardunaldirako elastikoa ematen zaie haurrei.
    3. Astean zeharreko arratsaldeko saioaren ondoren autobus-zerbitzua egoten da herrira (Errioxa plazara) jaisteko.
    4. Ikastolako bertako hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    5. Eskola Kirolean matrikula guztiak onartzen dira. Eguerdiko eta arratsaldeko txandek ikasle-kopuru maximoa dutenez, jardueran matrikulatzeak ez du bermatzen hautaketa (eguerdia edo arratsaldea) behin betikoa izango denik.
    6. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.
    7. Taldeak ez dira mistoak. Ikus hemen erabaki horren nondik norakoak azaltzen dituen txostena.
    8. Ikus hemen Ikastolako Eskola Kirolaren xehetasun gehiago eta araudia.

    Informazio gehiagorako…

  • Xakea (LH3-LH6)

    Luzaro elkartea arduratzen da xake-saioez.


    Norentzako

    LH3tik LH6ra arteko ikasleak

    Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
    LH3-LH4: astelehenetan, 14:00-15:00
    LH5-LH6: astelehenetan, 13:00-14:00
    Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maiatzean amaitzen dira.
    Eskola-ordutegia:
    LH: 09:00-13:00 / 14:30-16:30

    Prezioa

    17 €/hil.


    Kontratazio-baldintzak

    1. Alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak hiruhilekoka kudeatuko dira. Behin hiruhilekoa hasita ez dira aipatu eskaerak onartuko, salbuespenak salbuespen. Alta-eskaerak hala dagokion hiruhilekoa hasi aurretik egin behar dira; baja- eta aldaketa-eskaerak, aldiz, hala dagokion hiruhilekoa amaitu aurretik. Itzultzerik ez da egiten.
    2. Kontratazio-epetik kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    3. Añabitarte Guraso Elkarteak egiten du kobrantza. Xakea ekintza egiten duten haurren familiak Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izango dira ekintzak dirauen artean (hala dagokion ikasturteko urritik maiatzera). Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izateak ez du inolako kostu eta bestelako eraginik familientzat.

    Oharrak

    1. Luzaro elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    2. 8-20 haurreko taldeak izango dira.
    3. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

    Informazio gehiagorako…