HIZKUNTZAK
  • Blaitu kluba

    Blaitu Familiak

ZATOZ!


Kaixo eta ongi etorri! Lehenengo eta behin eskerrik asko zure interesagatik.

Badira urteak Ikastolako komunitatea kezkatuta dagoela gure seme-alaben euskararen erabileraren inguruan. Blaitu kluba ere hutsune horri erantzuteko eta haur eta gazteak aktibatzeko sortu zen, baina orain familiekin elkarlana ezinbestekoa dela ondorioztatu dute.

Hori dela eta, Ikastolak familiekin hau aldatzeko helburuarekin talde eragilea sortzea erabaki du: “Blaitu familiak”, euskararen erabileran eragiteko guraso taldea.
Irailean hasiko gara talde honen eraketan, egitekoen lanketan eta helburuak definitzen.

ZATOZ! Denok egin dezakegu gure ekarpena nahiz txikia izan, guztion artean lan eginda helburuak lortzeko aukera gehiago edukiko dugu.

Eman zure datuak jarraian duzun formularioa betez, eta inolako konpromisorik gabe irailean hitz egingo dugu.
Euskaraz bizi nahi dugu eta elkarrekin errazagoa izango da! Zatoz seme-alaben hizkuntza ohiturak naturaltasunez aldatzera. Denon artean lortuko dugu!!


ZATOZ! Blaitu Familiak

BIDEOAK

PAULA KASARES: Familian euskara sendotzeko arrazoiak eta bideak

Eus

Gaz

KIKE AMONARRIZ: Familiak eta hizkuntzaren atxikimendua

Eus

Gaz

DOKUMENTUAK

GURASOEN KEZKAK: AUKERA SORTA