Etapa mailakoak
1.- MILA KILO ZORION.
Mila kilo zorion
dizugu eskaintzen,
beste urte berri bat
duzulako hasten.
Baietz asmatu zenbat
dituzun betetzen,
zergatik ez ditugu
txaloka kontatzen?
7 Kristina Gonzalez
14 Maitane Sanchez
Asteko ekintzak: ikus Calendar
- LH: lantaldeak
- LH6: AGH formakuntza
- Bertso idatzien txapelketa
- LH 1: proiektua
Ebaluazio bilerak
Jarraian, ebaluazio bileretan bakoitzak izango dituen funtzioak dituzue. Garrantzitsua izango da hauek behar bezala betetzea.
Horrez gain, tutoreak ebaluazio bilera dinamizatzeko txantiloia duzue eskuragarri. Txantiloi honen kopia karpeta honetan sartu beharko duzue dagokion ebaluazio eta mailan. Hau garaiz egitea komeni da espezialistek beraien ekarpenak egin ditzaten. Gogoratu akta honek ebaluazio bilera baino 24 ordu lehenago prest egon behar duela tutoreek bilera ongi prestatzeko nahiko denbora izan dezaten.
Notek ere, 24 ordu lehenago sartuak egon behar dute Inikan, bezperan, koordinatzaileak izarak banatu/partekatu ditzan irakasle guztiekin.
Gogoratu ere, egiten ditugun egokitzapen horiek JPPetan islatuak egon behar direla, beraz, hauek osatuak eta eguneratuak izan behar ditugu ebaluazio bilerarako.
Behin ebaluazio bilera egin ondoren, tutorea izango da dokumentu hori osatuko duena (sinadurak, besteak beste) eta dokumentu hau eskaneatu eta Inikara igoko duena.
Areto Berria
Bertso idatzien txapelketa dela eta, martxoaren 12an ostirala, goizeko 9:00etatik 13:00ak arte ezin izango da Areto Berria erabili.
Praktikaldia
Naroa Beltranek gurean egin dituen praktikak amaituko ditu.
Mila esker, Naroa!
Korrika
Aurreko asteko bileran esan bezala, aste honetan xehetasun gehiago ematera gatoz.
Hasteko, Korrikaren unitate didaktikoen lanketa jasotzen duen dokumentua partekatuko dugu. Esan bezala, kronograma proposamena da, baina bakoitzak ikusi dezake nola antolatu eta noiz landu. Etorri berrientzako baliabideak ere proposatzen dira.
Jarraian, egun berezietako xehetasunak partekatzen dizkizuegu. Oraindik denbora geratzen denez, gerta daiteke aldaketaren bat egotea. Hala balitz, jakinaraziko genizueke.
Alde batetik, Korrika Nagusia izango dugu martxoaren 25ean eta antolaketa dokumentu honetan jasoa dago. Calendarren ere eskuragarri izango duzue. Asteazkeneko bileran aipatu ziguten 10 minutuz atzeratu dela herrian sartzeko ordua. Beraz, 8:44ean sartuko da.
Bestetik, Korrika Txikia izango dugu martxoaren 26an eta antolaketa dokumentu honetan jasoa dago. Hau ere Calendarren eskuragarri izango duzue. Kontuan hartu, mesedez, aurretik egin beharreko batzuk dituzuela hasieran zehaztuta eta korri egin ezin duen ikasleren bat baldin baduzue, jakinarazi lehenbailehen.
Ikastolan ere EUSKARA GARA!
Euskaraz bizi lantaldea
Udaberriko lehiaketa
Gabonetan gure txikitako argazkiekin egin bezala, udaberriko oporretan antzeko zerbait egingo dugu. Oraingoan gure gustuko abesti bat izango da asmatu beharrekoa. Beraz, hasi garunak astintzen eta belarriak fintzen.
Inika bidez, abestiak noizko idatzi behar dituzuen abisatuko dizuegu. Baita, zein izango den abestiak asmatzeko azken eguna.
Zubiak Eraikiz elkartrukeak
Hiruhileko hasieran aipatu genizuen bezala Zubiak eraikizeko idazlagunei mezuak bidali behar dizkiegu. Aurreko asterako baziren ere, hurrengo astean zehar prestatutako mezuak Kepa edota Ainarari helaraztea eskatzen dizuegu, mezuak oporren aurretik dagokion ikastolara iristsi daitezen.
Asteko kanta
Datorren astean bertso idatzien txapelketa izango denez
Lazkao txiki
https://www.youtube.com/watch?v=ma_nsj6AAys&list=RDma_nsj6AAys&start_radio=1
Txapeldunaren agurra (Amets Arzallus) BEC 2013
Ikastola mailakoa
24. Korrikako lekuko-hartzeak
Aurtengo edizioan, gure ikastolak bi lekuko-hartze izango ditu martxoaren 25ean, herritik pasatzen denean. Horietako bat, Orereta ikastolak erositakoa da eta bestea herriko ikastetxe guztion artean partekatutakoa, ikasle batek eramango duena.
Gurea den lekuko-hartzeari dagokionez, edizio honetan komunitateko langileoi eramatea egokitzen zaigu. Lekukoa eramateko zozketan parte hartu nahiko bazenute, inprimaki hau bete beharko duzue datorren asteazkenerako. Datorren ostiraleko asteko oharretan jakinaraziko da lekuko-eramalearen izena. Zorte on!
Kilometroak 2026: Tanta zozketa-txartelak
Aurtengo Kilometroak Eguna urriaren 4an egingo da Lazkaon, hango Ikastolak antolatuta eta haren alde.
Ikastolok, Euskal Herriko berezko hezkuntza proiektuaren alde egiten eta hura egikaritzen jarraitu ahal izateko, bultzada ekonomikoa behar izaten jarraitzen dugu. Horregatik, Ikastolen aldeko festen antolatzaileek, urtero egiten duten gisan, Euskal Herriko beste Ikastolongana jo dute Tanta zozketa-txartelak familien zein langileen artean saltzeko laguntza eske.
Urtero egiten den zozketa-txartelen salmenta hori da Kilometroak eta Ikastolen aldeko beste jaien diru-iturri nagusietako bat; arropa-salmentarekin batera.
Horiek horrela, Ikastolen jaiak Ikastola guztion festak direlako, langileok zozketa-txartelak jasoko ditugu hala dagokigun etapako zuzendaritza-kideen edo saileko arduradunaren eskutik. Eta elkartasun- eta laguntza-keinu gisa, beste zozketa-txartelen bat hartzera ere animatu nahi zaituztegu. Tanta txartelaren zozketa ekainaren 19an egingo da notario aurrean eta zenbaki sarituak 60.000 € jasoko ditu.
Kontrakorik esan ezean, apirilaren 1ean kontutik kobratuko zaizkigu langile guztiei Tanta zozketa-txartelak; norbaitek txartel gehigarriak eskatuko balitu, hala dagokion zenbatekoa kobratuko zaio. Tanta zozketa-txartela nahi ez duenak martxoaren 17ra arteko epea du horren berri emateko hala dagokion etapako zuzendaritza-kideei edo saileko arduradunari. Txartel gehigarriak etapetako zuzendaritza-kideei edo saileko arduradunari eskatu behar zaizkie.
Guraso ere badiren langileek ez dute Tanta zozketa-txartelik jasoko langile gisa (seme-alaben bitartez jasoko dute txartela). Oiartzoko guraso eta Oreretako langile direnek Oiartzotik jasoko dute gutun-azala seme-alaben bitartez. Oiartzon eta Oreretan langile direnek Oreretatik jasoko dute.
Errenta aitorpena – 10T: hala eskatu ezean, ez da emango
Azken urteetan, errenta aitorpenaren proposamena egina jasotzen dugu gero eta jende gehiagok eta, beraz, maiz, ez dugu 10T ziurtagirik behar izaten. Hori jakinik (eta jasangarritasunagatik ere bai), iaz bezala, aurten ere agiria ez da emango. Norbaitek beharko balu, edozein dela ere motiboa, bete dezala langile atariko hala dagokion inprimakia eta eskura helaraziko zaio. 10T agiria eskatzeko azken eguna martxoaren 17a da.
Ikasturte amaierako osasun-azterketak
Ikasturtearen amaieran osasun-azterketak egin ohi ditugu eta horien berri ematera gatozkizue.
Aurten ere Fraternidad-Muprespa mutualitatearekin egingo ditugu. Oinarrizko ohiko azterketez gain, ondorengo azterketa osagarriak egiteko aukera ere badago: azterketa ginekologikoa, emakumeek; PSA markatzailea (odol-analisiarekin batera), 50 urtetik gorako gizonezkoek; eta azterketa laringoskopikoa, denek. Azken hiru azterketen kostuaren %50a langile bakoitzak hartzen du bere gain, Ikastola egiten da kargu beste %50az eta oinarrizko ohiko azterketen %100az. Azterketa guztiak borondatezkoak dira.
Bete, mesedez, langile atariko hala dagokion galdetegia azterketak antolatu ahal izateko. Azterketak egin nahi ez badituzu ere, erantzun, arren, aipatu formularioa, horren jakitun izan behar baitugu. Martxoaren 17a da horretarako azken eguna.
Enpresa Batzordea
Kaixo, lankideok:
Jakinarazi nahi dizuegu martxoaren 17rako Greba Orokorra deituta dagoela. Jarraian, deialdiaren testuinguru eta helburu nagusien laburpena helarazten dizuegu.
Testuingurua
Azken urteetan desberdintasun ekonomiko eta sozialak areagotu egin dira: soldaten bilakaera geldirik edo beheranzkoa izan da kasu askotan, bizi-kostua handitu egin da eta zerbitzu publikoek ahultze prozesua jasan dute. Testuinguru horretan kokatzen da gutxieneko soldata hemen erabakitzeko aldarrikapena, aberastasunaren banaketa orekatuagoa eta babes sozial handiagoa sustatzeko helburuarekin.
Deialdiaren arrazoi nagusiak
Patronalak gutxieneko soldataren inguruko negoziazio mahaia osatzeari uko egin diolako egin da mobilizazio deialdia. Era berean, herri ekimen legegile baten inguruko eztabaidari uko egin izana ere aipatzen da testuinguru gisa.