Aurten lehen aldiz, Euskal Herritik haragoko zubiak eraikitzen saiatuko gara DBH1eko ikasleekin: Txekiar Errepublikako Brno hiriko ikasle batzuk izango dira gurean astebetez maiatzean (hilaren 19tik 23ra). Ekimenaren helburu nagusia elkarlanean gure ondareaz dugun ezagutza aztertu, ikertu eta sakontzea da; UNESCO ondarearena, batik bat.
20 bat ikaslek izango dute elkartrukean parte hartzeko aukera. Izan ere, proiektua aurrera eramateko taldeak murritza izan behar du. Izena emateko beheko inprimakia bete behar da. Martxoaren 26a da horretarako azken eguna.