Beka sistema
Orereta Ikastolak betidanik izan du beka sistema. Helburua arazo ekonomikoak dituzten familiei, ataka horretan dauden bitartean kuotak ordaintzeko laguntza ekonomikoa eskaintzea.
Ikastolaren beka sistema hau bateragarria da Hezkuntza sailak dituen beka sistemekin.
-
Batzordea osatzen duten kideak
- Gai hauetan aditua den komunitateko kidea (Maider Gezala)
- Beka kudeatzaile langilea (Jaione Agirreurreta)
- Zuzendari Nagusia (Anartz Muxika)
-
Prozedura
Prozedura hauxe da:
- Jaionerengana bideratzen da beka eskaera egin nahi duen familia
- Jaionek familia jasotzen du, fitxa bete eta beharko ditugun agiriak eskatzen ditu (RGI…) eta kontrasteak egiten ditu (Caritas…)
- Iraganean antzeko egoeratan izan diren erabakiak oinarri proposamena bidaltzen die Jaionek Maiderri
- Maiderrek bere iritzi “teknikoa” azaltzen du, dokumentazio gehigarririk edo eskatu behar den edo ez… eta bere iritzia ere gehitzen du beka proposamenaren inguruan.
- Erabakia kontsentsuz hartzen saiatuko da Batzordea.
- Zuzendari Nagusiarengana joko da zalantzarik badago.
Hemen landuko diren datu eta gaien konfidentzialtasuna bermatuko da.