Gure ahotsak: Jesus Anton Murgiondo
Jesus Anton Murgiondo 1950ean jaio zen, abenduaren 23an. Altzan jaiotakoa da eta bere ama, aita, anai handia eta arreba txikiarekin bizi zen mendian zegoen baserri handi batean. Etxeko zereginak egiten zituen, baratzean, etxea zaintzen, garbitzen… Gehienetan kalean ibiltzen ziren jolasten, lagunekin edota lurrean aurkitzen zuten edozerrekin. Gaztea zela soldaduska egin zuen eta Galiziara eraman zuten. Bere ikasketak FP1 eta FP2 izan ziren, delineatzaile lanetan ibili zen denbora askoan, jubilatu arte, okindegiko labeak egiten eta konpontzen. Ezkondu ondoren, bere emaztearekin Orereta-Errenteriara etorri zen. Alaba bat eduki zuten eta Orereta Ikastolara bidali zuten, euskara ikasteko. Orain bi biloba ditu eta Orereta Ikastolan ikasten dute.
Zintak
# | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|
1 | 2023 | 1:40 min | oreretaikastola.eus/gureahotsak | Aroa Caballero |
2 | 2023 | 1:45 min | oreretaikastola.eus/gureahotsak | Nerea Calvo |
3 | 2023 | 2:02 min | oreretaikastola.eus/gureahotsak | Eider Puy |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago. Hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak.