HIZKUNTZAK

[HH3-HH4] Lino Berria: aurkezpen bilera

Familiak
Linoko jolastokia

2024/06/12 5:30 pm

2024/06/12 7:00 pm

Uda honetan ekingo zaio Orereta Ikastolaren Linoko eraikina eraberritzeari. Proiektua bera ezagutu eta zalantza zein galdera praktikoez aritzeko bilera bat egingo da egun seme-alabak HH3n eta HH4n dituzten familiekin, datorren ikasturtean Ikastolaren Linoko eraikinean egongo diren familiekin, hain justu.

Ekainaren 12an egingo da bilera (17:30ean, Linoko jolastokian). Bilera ahalik eta ongien prestatu eta antolatzeko, ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Beheko galdetegia bete behar da horretarako. Saioa euskaraz izango da eta aldibereko itzulpena eskainiko da Telegram bitartez. Saioa gaztelaniaz jarraitu nahi izanez gero, aurikularrak eta Telegram-en app-a deskargatuta ekarri behar dira.