HIZKUNTZAK

HH Asteko Oharrak (24.02.02)


ETAPA MAILAKOAK


Matrikulazioa

Astelehen eguerdian matrikulazioko kartelen bigarren “pegada” egingo dugu. Guri, ohiko moduan, erdigunea dagokigu. Esmalteriako kartelak irakasle gelan dituzue, eta Linokoak bulegoan daude.

Otsailak 6

Asteartean, Garapeneko sentsibilizazio saioa izango dugu Esmalterian, klaustroen ohiko ordutegian.

Datu babesen inguruko prestakuntza

Korrikari hasiera emateko ekitaldia eta Datu Babesen inguruko formakuntza saioa egun berean elkartu zaizkigunez, bigarrena apirilaren 11ra pasa dugu (16:45-18:15).

Inauteriak

Klaustroan esan bezala, gogoratu datorren astean Inauterietako enstsegu orokorrak egingo ditugula. Astelehenean eta asteazkenean, 10:00etan, Esmalterian.

IKASTOLA MAILAKOAK


Artezkaritza Kontseilua: urtarrileko bileraren deskargua

Asteazkean, urtarrilaren 31n, izan genuen Artezkaritza Kontseiluaren ikasturte honetako hirugarren bilera. Langile atarian duzue laburpena, gainaldean ezkerraldean dagoen ikono-zerrendako “organoetako aktak” botoian.

Prestakuntza eta jardunaldiak: eskaintza eguneratua

Langile atariko prestakuntzen eta jardunaldien atala eguneratu dugu. Berritasunak “Gaztelania Atzerritar Hizkuntza (GAH/ELE)” eta “Gaztelania Bigarren Hizkuntza” (GH2/EL2)” irakasleriarentzako formazio saioak eta “Mindfulness-a eta hartzaroa” prestakuntza dira. Langile atarian dituzue xehetasunak.

Ongietorri bilera familia etorri berriekin

Ikasturte honen hasieran edo irailetik gaur arte Ikastolara iritsi diren jatorri atzerritarreko familiekin elkar ezagutzeko bilera egin zen pasa den urtarrilaren 24an. Famili etorri berriek beraiek zein Ikastolaren ordezkari gisa joandako lankide eta familiek oso balorazio ona egin dute, eta beraz, dinamikari jarraipena emateko asmoa dago.

Bide batez esan, familia etorri berriek asko eskertu dutela Ikastolan jaso duten harrera, arreta-bulegotik hasi eta tutorearengana iritsi arte. Beraz, bejondeizuela eta mila esker hala dagokizuen denei!

Bikain ziurtagiria: ebaluatzaile izan nahi duzu?

Bikain Eusko Jaurlaritzaren euskararen kalitate ziurtagiria da, enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen dituena. Orain urte batzuk izan zuen Ikastolak Bikain ziurtagiria, baina azken urteetan ez du berritu. Eta orain heldu nahi zaio berriro kontuari: Ikastolak Bikain ziurtagiria izateko eskaera egin du.

Bikain ebaluazio baten ostean jasotzen den ziurtagiria da. Erakundez kanpoko ebaluatzaile batzuek egiten dute lan hori. Funtzionatzeko modu horri jarraiki, Bikain ziurtagiria izateko eskaera egiten duten erakundeei, besteak beste, ebaluatzaileak ere eskatzen zaizkie; beste erakunde baten ebaluazioan parte hartuko duten ebaluatzaileak, hain justu. Eta horretarako, prestakuntza-saioetan parte hartzea eskatzen zaie.

Horiek esanda, Bikain ziurtagiriko ebaluatzaile izateko gonbita luzatzen zaie Ikastolako langile guztiei. Langile atarian topatuko dituzue gaiaren gaineko xehetasun gehiago eta ebaluatzaile gisa izena emateko aukera. Egoitz Verdugorengana ere jo dezakezue.


ETAPA ARTEKOAK


Oiartzo | Euskal Olinpiadak, harremanak eta zubiak garaile

Haurtzaro eta Oreretako DBH 4. mailako ikasleen eta Oiartzoko batxilergoko 1. mailako ikasleen arteko harremanak sendotzeko asmoz egin zen Euskal Olinpiaden bigarren edizioa urtarrilaren 12an. Langile atarian (albisteen atalean) topatuko dituzue egunaren kronika eta argazki-galeria.