HIZKUNTZAK

HH Asteko oharrak (23.06.09)


ETAPA MAILAKOAK


Mediku azterketak

Urtero egin ohi dugun bezala, aurten ere, mediku azterketak egiteko aukera izango dugu Donostiako Quirón ospitalean. HHri ekainaren 26a egokitu zaigu. Beraz, hemen sartu eta hobekien datorkizuen orduan  hitzordua hartu zuen izena eta N.A.N zenbakia idatziz.

IKASTOLA MAILAKOAK


Prestakuntza eta jardunaldiak: eskaintza berria

HIK HASI Udako Topaketa Pedagogikoen berri  duzue langile atarian (prestakuntzen eta jardunaldien atalean).

2023-24 ikasturteko behin-behineko eskola-egutegia

2023-24 ikasturteko behin-behineko eskola-egutegia hemen duzue ikusgai. Oraindik ez da behin betikoa (ez du Hezkuntza Sailaren oniritzirik) eta ez diegu familiei horren berri eman. Diskrezioz jokatzea eskatzen dizuegu, beraz. Behin betikoa ixtean, horren berri emango dizuegu eta langile atarian jarriko dugu.

Ikastola Eguna 2023: eskerrik asko!

Ikastola Eguna pasa berritan, larunbateko festan modu batera edo bestera parte hartu eta ospakizuna posible egin zenuten denei eskerrak eman nahi dizkizuegu. “Elkarrekin”, horixe izan zen larunbatekoa laburbiltzeko hitza; jarri nahi diozuena eta nahi adina aurretik edo atzetik.

Langile atarian duzue larunbatekoaren laburbilduma. Datorren urtean, gehiago!

Sorgingarra 2023: festan parte hartzeko gonbita

Ikastolaren izaera eta baloreekin bat egiten duela sinetsita, bigarren Sorgingarra antolatu du Ikastolak. Udaburuko suaren lehen garraren jaia izaten da, azken horren osagarri izateko eta bere izaera paganoa azpimarratu nahiz indartzeko asmoz egiten dena. 19:00etan hasiko da Agirre Lehendakaria plazan eta 20:30ak aldera amaitu herriko enparantzan. Langile atarian topatuko dituzue xehetasunak. Anima zaitezte jaian parte hartzera!


ETAPA ARTEKOAK


HH-LH-DBH | Ikasturte amaierako elkarkidetza saioak

Aste honetan Elkarkidetzako saioak izan dira DBHn. HH3, HH4, HH5 eta LH1ekoen bisita jaso dute DBH 3. eta 4. mailako hainbat ikaslek. Langile atarian (albisteen atalean) topatuko dituzue antolatutako goiz-pasaren nondik norakoak.

Mila esker Euskaraz Bizi taldeko kideei euskaratik eta euskaraz elkarkidetza egun hauek posible egiteagatik. Lan ederra izan da, bejondeizuela!

DBH | EAEko Eduardo Chillida Matematika Olinpiadan, ikasle bat saritua

Amaitu berri da EAEko Eduardo Chillida Matematika Olinpiadaren XIX. edizioa, pasa den astean banatu zituzten sariak. DBH 2. mailako Saioa Aldezabal izan da sarituetako bat; bejondeiola!

Matematika Olinpiadaren helburuak, besteak beste, matematikaren arloa ikasle eta irakasleentzako prestakuntza-jarduera dibertigarri baten bidez ezagutaraztea, eta matematika gure gizarte-ingurunera zabaltzea dira. Matematika maitematika izan bedi!


BESTELAKOAK


EAEko hezkuntza lege-proiektua: EHIren agerraldia Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean

Aste honetan, hezkuntzako eragileak EAEko hezkuntza lege-proiektuari ekarpenak egiten aritu dira Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean. EHIko ordezkariak ere izan dira bertan, hemen irakur ditzakezue esandakoak.

Hainbat artikulu interesgarri