HIZKUNTZAK

HH Asteko Oharrak (23.05.19)


ETAPA MAILAKOAK


Baso Eskola

Klaustroan esan bezala, datorren asteartean, bigarren ziklokoak Baso Eskolako balorazioa egiteko elkartuko gara (Esmalterian, ohiko orduan).

Ikastola Eguna

Dagoeneko partekatu digute Ikastola Eguneko dantzaren bideoa, beraz, pixkanaka ikasleekin dantza ikasten hasi gaitezke. Entsegu orokorrak egingo ditugu. Baso Eskolarekin talka egiten dutenez bi entsegu egun jarriko ditugu talde guztiek aukera izan dezaten.

  • Maiatzak 30, asteartea, lehenengo entsegua egingo dugu. Goizeko 11:00etan Esmalterian.
  • Ekainak 1, osteguna, bigarren entsegua egingo dugu. Goizeko 10:ooetan Esmalterian.

Bestalde, Ikastola Egunean bertan, 12:00etatik 13:30era HHko ikasleentzat haur jolasak antolatu behar ditugu. Hori aurrera eramateko zer eskaini dezakegun eta bertan egoteko prest nortzuk gauden, lehenbailehen, Aurkeneri adierazi.


IKASTOLA MAILAKOAK


Prestakuntza eta jardunaldiak: eskaintza berria

Angelica Satirorekin haur eta gazteen sormena garatzeko egingo den gogoeta saioaren eta komunikazio eraginkorra lan-inguruneetan tailer praktikoaren berri duzue langile atarian (prestakuntzaren eta jardunaldien atalean).

Ikastola Eguna 2023: lehen xehetasunak

Ekainaren 3an ospatuko dugu Ikastola Eguna. Denok gonbidatuta gaude, apuntatu hitzordua agendan.

BOLUNTARIOAK

Urtero egutegian gorriz azpimarratuta izaten dugun eguna antolatzen ari da Ikastola Eguneko lantaldea, eta egitaraua eta festa aurrera atera ahal izateko, boluntario gisa lanean aritzeko jendea behar da. Bete langile atarian topatuko duzuen inprimakia zertan laguntzeko prest zaudeten adieraziz.

KILOMETROAK-ERRIOLA DANTZA

Atzo jaso zenuten irakasleek ikasleekin lantzeko koreografiaren lehen bideoa Kilometroak-eko koordinazio-taldearen eskutik.

Kilometroak-eko arropak eta osagarriak jantzita, Ikastolako langile guztiak ere gonbidatuta zaudete. Eskertuko da, antolaketa kontuengatik, dantzan parte hartzeko asmorik izanez gero, langile atariko  hala dagokion inprimakia betetzea. Aurrerago emango zaizkie parte-hartzaileei dantzaren gaineko xehetasunak.

BAZKARIA ETA EDALONTZIAK

Iaz bezala, esperientzia atsegina eta ona izan zela baloratuta, bazkaria autogestionatua izango da: norberak ekarriko du jatekoa eta Ikastolak Baserriaren inguruan horretarako aulkiak eta mahaiak jarriko ditu. Edalontziak ere, iaz bezala, norberak ekartzea gomendatzen da. Salgai ere egongo dira 1€ren truke.

Ibilaldia 2023: autobusa Ikastolatik

Aurtengo Ibilaldia maiatzaren 21ean ospatuko da Ondarroan, “Ibilaldixe” lemapean. Ikastolak hara joateko autobusa antolatu du.

Autobusa Niessengo geltokitik (Donostiarako noranzkoan) aterako da goizeko 9:00etan eta 19:00etan abiatuko da Ondarroatik bueltan herrira. 13€ (helduak) eta 8€ (adin txikikoak) kostako da joan-etorria.

Ibilaldira Ikastolak antolatutako autobusean joan nahi izanez gero, deitu Maider Veramendiri (luzapena: 224) tiketak erosteko.


ETAPA ARTEKOAK


DBH | Euskaldunon Egunkariaren itxierari lotuta otsailean sortu eta kaleratutako “Egun oro” berripaperaz, EHIk antolatutako Piztu Jakinmina topaketan

Ikastolen Elkarteak antolatutako Piztu Jakinmina saioetan parte hartu du Ikastolako ordezkaritza batek azken asteetan. Batetik, pedagogia gaietan aditu direnen hitzaldia izan dute; eta bestetik, hainbat Ikastolatako praktika onen esperientziak partekatu eta entzuteko aukera ere bai. Praktika horietako bat izan da, hain zuzen ere, gurean abian jarri duguna: BERRIA-ORERETA IKASTOLAren ekimenez, “Egun oro” proiektua aurkeztu baitugu bertan. Haizea Saez de Eguilaz lankidea eta BERRIAko Ainhoa Oiartzabal eta Ainara Lasak aurkeztu zuten proiektua. Bertako partaidetza eskertu nahi izan digute EHItik, denon artean DBHn egiten ari garen bidea argi geratu baita, ko-laborantzan eta elkarrekin lanketarako gogoa eta sinergia agerian ezarriz denon praktika onean. Egoera erreal eta interesgarrietan ikasleen inplikazioa, kalera/jendartera irtetea eta eragile guztiekin (ikasle-irakasle-gizarte eragile…) batera aritzeak dakartzan onurak azpimarratu nahi izan dira. Bejondeigula, eta aurrera!