HIZKUNTZAK

DBH Asteko oharrak (22.11.25)

 


Etapa mailakoak


Errigora: kaxak jasotzeko eguna

Errigorako kaxak eskatu dituenak, DBHkoon kasuan, jakin DBHko Zuzendaritza gelan daudela eskuragarri. Aurrez ordainduta ditugunez, ez duzue eskudirutan egin beharko. Eskaera bideratu duenak, jaso eta kitto. Mila esker Errigorari bultzada emateagatik, aupa zuek!

Ebaluazio bilerak: azaroak 28-29

Gogoan izan Calendarren duzuela hurrenkera eta ordutegia ikusgai.
Bestetik, aurrez tutore/kotutore bakoitzak bilera dinamizatzeko informazioa eskura izan behar duenez, goizeko 10:00etarako notak sartuta izatea eskatzen dizuegula kontuan izan.

*BERRESKURAPENEN ANTOLAKETA: Mintegika antolatu eta osatu beharreko dokumentua duzue honako hau. Behin data eta egun horiek konfirmatzean, familiei notekin batera bidaliko zaizkie azaroaren 30ean. Ordurarte ikasleei ez komunikatu, beraz. Gainera, gelaz gela jarriko dugu antolaketa, beraz, ez datarik aurreratu, mesedez.

Berrikuntza pedagogikoa: arduradunen mezua

Jada amaitu ditugu diziplina arteko proiektuak: bejondeigula! Mila esker guztioi egindako lanarengatik. Gogora ekarri nahi dizuegu eskura dituzuela euskarrian BALORAZIOAK bai ikasleek, baita irakasleok bete ditugunak. Halaber, aholkatu nahi dizuegu interesgarria dela horiei begirada bat ematea; batetik, arloko irakasleontzat, oso tresna interesgarria eta baliagarria baita notak doitzeko eta taldean nola funtzionatu duten ikusteko. Eta bestetik tutoreontzat, izan ere, askok pulamentuz eman dute iritzia eta horri esker, hainbat “rol” identifika ditzakegu (parasitoak, esaterako). Zeuen esku, beraz, baliatzea.

Guraso bileren hitzorduak Inikaz: pildoratxoak

Aurrez aurreko guraso bilerak gauzatzeko tartea nola eskaini azaltzen duen bideoa duzue gaurkoan. Eskaintza hurrengo astean egingo du tutore/kotutore bakoitzak; laguntzarik behar izanez gero, lasai eskatu.

  • Lehen pildoratxo honetan: tarteak nola eskaini ikusiko duzue
  • Bigarren urratsa: zitak berretsi
  • Edo agian, zenbait familiarekin zitak telefonoz edo aurrez adostu badira, horiek nola erregistratu ikusiko duzue hemen (gainera, bilerako akta nola hartu ere ikusiko duzue)

Hurrengo astea DBH 3.mailan

  • Asun Casasola
    Azaroaren 25aren buelta honetan, Asun Casasolaren bisita izango dute DBH 3.mailakoek hurrengo astean. Euskara arloan egin dugun dinamikaren parte izango da, eta antolaketa ikusgai duzue Calendarren.
  • Gurpildun aulkiko saskibaloia
    Abenduaren 1ean gauzatuko dute dinamika hori GHko mintegiak egin duen koordinazio bati esker. 3A gelak ez du bertan parte hartuko dirulaguntzaren mugagatik. Ekintzaren balorazioa egin ostean, ikusiko dugu beste aukerarik ba ote den.

Calendar: Kontuan izan * daramaten izenburuek informazio osagarria dutela “barnean”, beraz, antolaketa eta xehetasunak bertan ikus ditzakezue.

Euskararen eguna: Sortaldearen mezua

Badator Euskararen Eguna! Aurten larunbata izango da, beraz, ikastolan ostiralean, abenduaren 2an, ospatuko dugu.

Hementxe duzue plangintza azaltzen duen dokumentua; edozein zalantza izanez gero, sortaldeko kideren bati galdetu. Beharrezko materiala egunean bertan emango diogu dagokion irakasleari. Calendarren ere eskuragarri izango duzue plangintzaren dokumentua.

Eskerrik asko!

Ane G, Ane S, Enara eta Sara

Abenduak 16, Oiartzo-Haurtzaro-Orereta

Hurrengo asteartean, hilak 29, Oiartzon elkartuko dira egun horren antolatzaileak 11:15etik 13:00 bitarte. 4-5 ikasle faltako direla kontuan izan, beraz. Azken bilera izango dutela aurreikusten da. Xehetasunak klaustroan adieraziko ditugu.

Jolasgaraiak

Tutore orduetan hitz egin denaren arabera, negu giroa nagusi den bitartean, barneko eremu mugatuak uztearen alde agertu da tutore taldea. Beraz, sarrerako ateen bueltan egoten utzi beharko diegu aurrerantzean. Halere, kontuan izan, barnean dauden ikasleek barneko arauak errespetatu beharko dituztela:

  • Telefonoaren erabilerarik ez, eraikin barruan ez
  • Komuneko joan-etorririk ez
  • Garbitasuna

Klaustroa, abenduak 5

Abenduko klaustroari dagokionez, jakizue dagoeneko eskura duzuela gai zerrenda. Bestelako gairen bati buruz aritu nahiko bazenute, aurrez jakinarazi eta txertatuko dugu dokumentuan. Sortaldeetan oharren bat balego, bertan labur-labur azaltzeko aukera izango duzue, asteko oharretan egin beharko duzue bestela. Zuen esku!

Gogoan izan, bestalde, sortaldeen informazioa biltzeko hemen duzuela bidea, bertan erregistratzea eskertuko genuke. Datozen urteetan ere aurten sortutakoa baliagarria izan dadin, eta denon eskura gera dadin.

*Oharra: Klaustroa 14:45ean hasiko da, liburutegian.


Ikastola mailakoak


Ikastolen Lan Hitzarmena: behin behineko soldata igoera

2022ko azaroan Ikastolen Elkarteak aldebakarrez 2022rako lansari igoera berria onartu du. Soldatan %1,5eko igoera aplikatuko zaie kategoria guztiei, bai oinarrizko soldatan, baita antzinatasunean ere. 

Jakin badakigu Ordainketa Eskuordetutik, batetik, azaroko nominan igoera aplikatuko dutela eta bestetik, urtarriletik urrira bitarteko atzerapenak ere azarokoarekin batera ordainduko direla.

Horiek esanda, kontuan izan ondorengoak:

  • Nomina Ikastolatik jasotzen baduzu, batetik, azaroko nomina jasoko duzu, eta bestetik, urtarriletik urrira bitarteko atzerapenak nomina bakarrean edo gehiagoan izan duzun kontratu kopuruaren arabera.
  • Nomina Ikastolatik eta soldataren zati bat Ordainketa Eskuordetutik jasotzen baduzu, azaroko nomina eta urteko atzerapenak guztia batera ordainduko zaizkizu. Ordainketa Eskuordetuak dena batera ordaintzen duenez eta Ikastolak, aldiz, nomina eta atzerapenak bereizi egin behar dituenez, baliteke azaroko nomina negatiboa izatea. Hala bada, ez egin itzulketarik; Ikastola bera arduratuko da hurrengo egunetan hala dagokizuenei kargua egiteaz.

Prestakuntza: elkar-zaintza saioak

Elkar-zaintza saioak egingo ditugu Naroa Susperregirekin etapaka/sailka, azaroaren amaieran hasi eta Eguberriko oporrak artean. Langile atarian topatuko dituzue xehetasunak eta izena emateko prozedura.

EAEko Hezkuntza Legea: langile eta familiekin ezohiko bilera abenduaren 15ean

Hezkuntza Legeaz, haren testuinguruaz eta gakoez luze eta zabal aritzeko ezohiko bilera egingo dugu Ikastolako langile zein familiekin datorren abenduaren 15ean, arratsaldez (zehazteke dago ordua) Linon.

Hastapeneko talde eragile bat sortu da bilera prestatu eta dinamizatzeko. Pasa den astean Orion egin zen eskualdeko bileran izan ziren langileek, iazko ikasturtean Endekalogoaren lanketarako saioetan parte hartu zuten kideek, enpresa batzordeko ordezkariek, guraso batzuek eta Artezkaritza nahiz zuzendaritza-taldeko hainbat kidek osatzen dute hastapeneko talde eragile hori. Izan ere, abenduaren 15eko bileran informazioak bezainbeste leku behar dute proposamenek, ekintzek.

Eragileok aferaren parte gara, bakoitza dagokion esparru eta neurrian. Lehendik egin denari, besteak beste, Ikastolon agerraldia (irakurri xehetasunak langile atarian) batu zaio aste honetan. Halaber, Ikastola bakoitzari gure eskualdean eta inguruan eragitea eta kokatzea ere badagokigu. Motibo horregatik, gorago esan bezala, abenduaren 15eko bileran informazioak bezainbeste leku behar dute proposamenek, ekintzek. Eta denonak izango dira ongi etorriak.

Negulekuak antolatuko ditu lehenengoz Ikastolak

Urte luzez Udalekuak antolatzen pilatutako esperientzia oinarri, aurten lehenengoz Negulekuak antolatuko ditu Ikastolak. HH3-LH3 arteko haurrentzako izango dira (izan Ikastolako ikasleak edo ez) eta abenduaren 26tik urtarrilaren 5era egingo dira.

Negulekuek Ikastolako proiektu hezitzaileari jarraipena ematea dute xede, bide batez, familien premiei ere erantzunez. Langile atarian duzue informazio xeheagoa.

Ikastola prentsan


Bestelakoak