HIZKUNTZAK

Euskaraldiarekin bat egiteko Blaitu Erronka martxan da!

Blaitu Klubak, Orereta Ikastolaren euskara taldeak, Blaitu Erronka bat jarri du martxan Ikastolak berak Euskaraldiari atxikimendua eman eta herritar oro ere horretara gonbidatu eta bultzatzeko. Euskaraldiarekin bat egin nahi duen herritar orok har dezake parte, hauxe da proposamena: euskararekin lotura duten herriko zazpi gunetan (bertsolari, artista, musikari edota hizkuntzalariei eskainitako artelan, plaza eta eraikinetan) jarri diren QR kodeak topatu, horiek eskaneatu eta bertan proposatzen den desafioari ekitea. Hementxe azalpen bideoa.

Txalentx edo erronka honetan parte hartzen dutenek maiatzaren 19a baino lehen bidali beharko dituzte euren lanak blaitukluba@oreretaikastola.eus helbidera. Parte-hartzaile guztien artean Donostiako Mitologik ihes-gelarako bost lagunentzako bonoa zozkatuko da.

Euskaraldirako herria girotzea eta herritarrak proposatutako erronkan nahiz Euskaraldian bertan parte hartzera gonbidatzea da ekimenaren helburua. Hamaika egunez, jantzi ditzagun txapak paparrean eta busti ditzagun aho zein belarriak euskaraz! Elkar mugituz eta bustiz egingo dugu!

euskaraldia