HIZKUNTZAK

Kilometroak Eguna (urriak 1): zatoz laguntzera!

Urriaren 1ean izango da 2023an hilabetez hilabete ondu eta gauzatu dugun Kilometroak Urtea biribilduko duen jai handia: Kilometroak Eguna. Eta boluntarioak behar ditugu hitzordua bikaina izateko. Behar zaitugu, behar zaituztegu; esku guztiak izango dira ongi etorriak.

Sartu kilometroak.eus webgunean eta eman izena! Gunez gune daude zeregin guztiak xehatuta, baita zenbat boluntario behar den lan bakoitzerako ere. Zatoz elkarlanean aritzera eta gozatzera! Elkarrekin eta elkarrentzako! Eskerrik asko, aldez aurretik!

boluntarioak erriola Kilometroak