HIZKUNTZAK

"Erriotik herri" erakusketa eta "Errioartea" tailerra, Atlantikaldian!

Irailaren 14tik 17ra, gaurtik igandera, gure herria zipriztinduko duen Atlantikaldia jaialdian Kilometroak 23k eta “Erriola”k tartea izango dute, Orereta Ikastolak antolatutako bi ekintzaren bitartez. “Erriotik herri” arte erakusketan eta “Errioartea” tailerrean, Kilometroak 23ren “Erriola” leloak iradokitako artelanak ikusteko eta sortzeko aukera izango da.

“Erriotik herri” erakusketa

Erriotik ere egin gara herri. Kilometroak 23ren leloa den “Erriola” (errio bazterreko faktoria) inspirazio-iturri hartuta, Orereta Ikastolako LHko ikasle zaharrenek hormigoiarekin egin dituzten lanen erakusketa ikusgai da Xenpelar etxean (Madalen kalea, 24).

Ordutegia:

  • Ostegunean eta ostiralean: 17:00etatik 20:00etara
  • Larunbatean: 11:00etatik 14:00etara / 17:00etatik 20:00etara
  • Igandean: 11:00etatik 14:00etara

“Errioartea” tailerra

Erriola” inspirazio-iturri hartuta, zuzenean eta lekuan bertan plastilinarekin artelanak sortzeko tailerra egingo da ostiralean, irailaren 15ean, 18:00etatik 20:00etara, Herrixkan. 20 minutuko txandak izango dira. Egindako artelanak “Erriotik herri” erakusketan izango dira ikusgai Atlantikaldia amaitzean egileek jaso artean. Haur txikiak dituzten familientzako eta koskorragoak diren umeentzako tailerra.

Atlantikaldian egongo gara, eta egin zaiguzu bisita!

atlantikaldia erriola Kilometroak