HIZKUNTZAK

Tanta zozketa-txartela: billete saritua Ikastolan saldu da!

Pasa den larunbatean, ekainaren 24an, egin zen Tanta txartelen zozketa. 50.258 zenbakia izan da zenbaki saritua; eta 93.408 ordezkoa. Lehena gurean, Orereta Ikastolan, saldu da, eta ordezkoa, berriz, Orioko Ikastolan.

Ikastolako lankide batek saldu du zenbaki saritua eta sariduna horren jakitun da. Orain, hilabeteko epea du 60.000 euroak jasotzeko. Kilometroak 23ren antolatzaile izanik, aurten ahalegin berezia egin dugu Tanta zozketa-txartelak saltzen eta hara: etxean geratu da saria ere! Tanta zozketa-txartelek utzitako irabaziak Kilometroak 23ren zakura ere etorriko dira eta gainontzeko etekinen gisan, Añabitarte Baserria eta bere inguruak eraberritzeko, herrian eta herriko eragileekin euskara eta euskal kultura sustatzeko proiektu bat ontzeko, eta Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako zenbait Ikastolekin abian dugun Zubiak Eraikiz egitasmoa sendotzeko erabiliko dira.

Zorionak 60.000 euroen irabazleari eta eskerrik asko txartelak salduz eta zozketan parte hartuz Euskal Herri osoko Ikastolon jaiak eta mugimendua, guztiona den eta izan nahi duen hezkuntza eredu herritarra, babestu eta lagundu duzuen denei!

erriola Kilometroak Tanta