HIZKUNTZAK

Aldarrikapen eguna LHn ere

Euskararen egun oparoa izan da Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. Pregoia entzunez hasi dute eguna; Lur eta Ametsen “Ikastola magikoa” kapitulua ikusi dute; dantzan ibili dira; eskulan originalak egin dituzte; taldeko argazkiak atera dituzte; taldean jolasean aritu dira; etorkizuneko asmoak idatzi dituzte… Primeran pasa dute, baina gaurko egunak duen aldarrikapen kutsua ahaztu gabe: euskaraz bizi nahi dugu!