HIZKUNTZAK

KIVA eguna ospatu dute LHko ikasleek

Gaur, irailaren 24a, KIVAren eguna ospatu dute LHko ikasleek. Orereta Ikastolan lehenengo mailatik hasten dira ikasleak barneratzen zer den KIVA proiektua, eta bere barruan, jazarpenik onartzen ez denaren ideia. Ikus-entzunezko materiala erabilita eta irakasleek sortutako ekintzen bitartez, txikitatik hasten dira gaia lantzen.

Gaurko argazki bilduma

Ikastolan, irakaslez osatutako, jazarpenaren kontrako KIVA taldea ere badago; ikasle batek edo familia batek egoera desatsegin bat salatzen duenean erantzungo duen taldea da. Hala ere, talde hau ikasleen begien laguntzarekin ariko da; azken batean, ikasleek ikusten baitute gertatzen den guztia.

berdintasuna errespetua jazarpena jazarpenik ez kiva kiva proiektua