HIZKUNTZAK
  • Udalekuak 2022

    Euskaraz eta mendialdean

Urtero legez, Orereta Ikastolak udalekuak antolatu ditu herriko 2 eta 12 urteko haur ororentzako (ez soilik Ikastolakoentzako), ekainaren 27tik uztailaren 15era.

Euskaraz


Udako oporraldian ere aisialdirako aukera euskalduna eskaintza da Ikastolako udalekuen helburua.

Mendialdean


Ikastolako udalekuak Añabitarten egiten dira, espazio berdez inguratutako eta azpiegitura onez hornitutako gunean.

* 2 urteko haurrak Esmalterian egoten dira.

Eskaintza bakarra (2 urte)


Bi urteko haurrentzako udaleku-eskaintza bakarra da Ikastolarena herrian. Ikasturtean zehar adin horretako haurrekin egoten diren Ikastolako hezitzaileak izaten dira begiraleak.

Udatxiki (HH2)

Eman hegoak (HH3-LH6)

Adina2019an jaiotakoak (2-3 urte)
Egutegia1. astea: ekainak 27-uztailak 1
2. astea: uztailak 4-8
3. astea: uztailak 11-15
Ordutegia08:00-13:00
(sarrera-ordu malgua, 09:00ak arte)
LekuaEsmalteria
Prezioa80 €/astea *
(kontratazioa asteka edo osorik egin daiteke)
Informazio gehiago943 52 03 97
udalekuak@oreretaikastola.eus
* Ordainketaren gaineko oharrak (Udatxiki-HH2)
· Ekaineko erreziboan kobratuko da % 25a. Uztailean, berriz, % 75a. Hasierako %25a ez da itzuliko. Hortik aurrera bajarik egongo balitz, behar bezala justifikatutako kasuetan egingo dira itzulketak.
· Ikastolako ikasle ez diren haurren familiekin emailez jarriko da Ikastola harremanetan ordainketa kudeatzeko.

IZEN EMATEA ITXITA DAGO!

Adina2010-2018 artean jaiotakoak (3-12 urte)
Egutegia1. astea: ekainak 27-uztailak 1
2. astea: uztailak 4-8
3. astea: uztailak 11-15
OrdutegiaZAINTZA: 08:00-09:00
(sartzeko azken ordua: 08:45)
UDALEKUAK: 09:00-13:00 edo 09:30-13:30
(izen-ematea itxi eta autobusaren antolaketaren baitan zehaztuko da ordutegia)
ZAINTZA: 14:00ak arte gehienez
LekuaZAINTZA: Lino
AUTOBUSA: Linoko geltokia
UDALEKUAK: Añabitarte
PrezioaZAINTZA:
10 €/astea (1 ordu zaintza egunean)
15 €/astea (1 ordu terdi egunean)
20 €/astea (2 orduko zaintza egunean)
UDALEKUAK: 75 €/astea
(kontratazioa asteka edo osorik egin daiteke)
(autobus-zerbitzua prezioan sartuta dago)
Informazio gehiago943 44 51 08
zirimola@ehi.ikastola.eus

Zirimolak maiatzaren 6an dituen matrikulazioak hartuko ditu kontutan, eta honen araberako kobraketa egingo dio ikastolari. Data honetatik aurrera ondorengo baja irizpideak aplikatuko dizkio ikastolari:

% 90a itzuliko da ondorengo kasuetan, beti ere agiri baten bidez frogatuta:

  • Gaixotasun edo istripua; medikuaren frogagiria behar da.
  • Behan den txandara joatea eragozten duen ustekabeko edo beharrizan larria. (justifikatua)

Aurreko arrazoiengatik ez bada % 80ko errentetzioa izango du.

Behin udalekuak hasita, ez da dirurik itzuliko.