HIZKUNTZAK

Norberaren konpetentzietan eta funtzioetan oinarritutako hausnarketa egiteko orrialdea duzu hau. Lehenik eta behin, konpetentzien azalpena aurkituko duzu (definizioa eta behatuko ditugun jokabideen zerrenda). Konpetentzien definizioa eta deskribapena beharrezkoa da, guztiok modu berean uler ditzagun. Gainera, zerrendatutako konpetentziak langileen egunerokotasunean identifika-errazak eta zehatzak izan behar dute, eta horretarako jokabideen zerrenda aurkituko duzu.

Konpetentziez gain, zure lanpostu perfilari dagozkion funtzioak ezagutzeko, sartu esteka honetan.

Beraz, konpetentzien hiztegia irakurri eta zure lanpostuari dagozkion funtzioak ezagutu ostean, erantzun ezazu beherago aurkituko duzun galdetegia.

Hauek dira langile guztientzat orokorrak diren konpetentziak:

  • Talde-lana

    Definizioa:

    Taldekideen artean elkarlana bultzatzeko eta harremanak zaintzeko gaitasuna izatea.

    Jokabide behagarriak  (niregan aztertuko ditudan jokabideak):

    ELKARLANERAKO GAITASUNA:

    • Taldekideekin lankidetzan aritzen naiz.
    • Zuzendaritza taldearekin lankidetzan aritzen naiz.
    • Eskatzeko eta eskaintzeko gaitasuna dut.
    • Parte-hartzailea naiz.
    • Lanen eta arduren banaketa gauzatzen dut.
    • Delegatzeko gaitasuna dut.
    • Adostasunetara iristeko gaitasuna dut.
    • Taldean hartutako erabakiak erantzukizunez betetzen ditut.
    • Praktika onak nire lankide eta taldekideen artean partekatzeko gaitasuna dut.

    PERTSONEN ARTEKO HARREMANETARAKO GAITASUNA:

    • Pertsonen arteko harremanak zaintzen ditut.
    • Iritzi ezberdinak entzun eta jasotzen ditut.
    • Nire iritzia ematen dut.
    • Gatazkak kudeatzen ditut.
    • Konfiantzazko giroa sortzen dut.
    • Elkarbizitza sustatzen dut.

  • Gatazken kudeaketa

    Definizioa:

    Egunerokoan, irakasle-hezitzaile lanean, gurasoekin edo langileen artean sortzen diren elkarrizketa deserosoak eta gatazkak arrakastaz bideratzeko gaitasuna izatea.

    Jokabide behagarria:

    IDEIAK ARGI ETA ASERTIBITATEZ ADIERAZTEKO GAITASUNA:

    • Lankide, ikasle eta familiekin harremana izan eta komunikatzeko gaitasuna dut.
    • Adierazi nahi dudan ideia edo informazioa garbi adierazten dut.
    • Mezuak zehaztasunez ematen ditut.
    • Asertibitatez hitz egiten dut.
    • Mezua emateko momentua egokitu edo adosten dut.
    • Jasotzaileak mezua modu egokian ulertu duela ziurtatzen dut.

    ENTZUTEKO GAITASUNA:

    • Besteak entzun eta iritzi edo ikuspuntu ezberdinak jasotzen ditut.
    • Entzute aktiboa gauzatzen dut.

    ADIMEN EMOZIONALA:

    • Norberaren emozioak antzeman eta adierazteko gaitasuna dut.
    • Besteen emozioak antzeman, onartu eta haiekin enpatizatzeko gaitasuna dut.
    • Nik nire burua ezagutzen dut; hau da, nire indarguneak eta ahuleziak ezagutzen ditut.
    • Trebetasun sozialak agertzen ditut; hau da, pertsonarteko harremanetarako abilezia dut.
    • Emozioen kudeaketa egokia egiteko gai naiz.
  • Erakundearekiko konpromisoa

    Definizioa:

    Ikastetxearen hezkuntza jardueretan parte hartzeko jokabide konprometitua agertzea.

    Jokabide behagarriak: 

    IKASTOLAKO OHIKO ESKOLA JARDUERAK:

    • Ikastolaren ohiko lanaldian, gelan eta gelatik at, egiten diren eskola jardueretan parte hartzen dut.
    • Ohiko eskola jarduerak antolatu eta bultzatzen ditut, iniziatibaz.

    IKASTOLA KOMUNITATEAN PARTE HARTZEA:

    • Ikastolaren funtzionamendurako beharrezkoak diren organoetan ardura hartzeko prestutasuna dut, ikastolarekiko konpromisoa erakusten dut.
    • Ikastolako balioekin eta ikasleen pertsona eredua garatzeko egiten diren ekimenak bultzatzen ditut.
    • Gurasoek, irakasleek eta ikasleek osatutako hezkuntza-komunitatea indartzeko ekintzetan konpromisoa erakusten dut.
    • Eskolaz kanpoko jarduera osagarrietan, Artezkaritzan onartuak eta Ikastolako Urteko Kudeaketa Planean jasota agertzen diren ekintzetan lagundu eta parte hartzen dut.

    EUSKARA ETA EUSKAL KULTURAREKIKO KONPROMISOA:

    • Euskararen ezagutza hobetzeko jarrera agertzen dut, maila altuko hizkuntza eskakizuna betetzeko asmoz.
    • Nire esparru profesional eta pertsonalean euskaraz bizitzeko konpromisoa azaltzen dut.
    • Euskal kulturaren transmisioan inplikatzen naiz.

Bestetik, lidergo postuetan dauden langileek, konpetentzia orokorrez gain ondorengo hauek ere garatuko dituzte:

(Zuzendari nagusia, zuzendari pedagogikoa, etapako zuzendariak, etapetako koordinatzaile edo albokoak, berrikuntza arduraduna, aholkularia, orientatzailea, komunikazio arduraduna, IKT arduraduna, zerbitzu arduraduna, pertsonen kudeaketa arduraduna, mantenu arduraduna, eskolaz kanpoko arduraduna eta ikuskizunetako arduraduna).
  • Berrikuntza

    Definizioa:

    Ideia berritzaileekiko jakin-mina agertzeko, ezagutza berriak jasotzeko eta aldaketarako prest egoteko gaitasuna izatea.

    Jokabide behagarriak:

    BERRIKUNTZARAKO GAITASUNA:

    • Berrikuntzen aurrean jarrera irekia dut.
    • Ideia eta ezagutza berrietan eguneratua nago.
    • Aldaketen aurrean jarrera aktiboa eta aldekoa agertzen dut.

    IKASTEKO GAITASUNA:

    • Nire formakuntzari denbora eskaintzen diot.
    • Ikasteko prestutasuna agertzen dut.
    • Ikasteko erraztasuna azaltzen dut.

  • Baliabideen kudeaketa egokia

    Definizioa:

    Baliabide ekonomikoen erabilera, eta pertsonen kudeaketa egokia egiteko gaitasuna izatea.

    Jokabide behagarria:

    BALIABIDE EKONOMIKOEN KUDEAKETA:

    • Eguneroko jardunean emaitza ekonomikoak kontutan izaten ditut.
    • Erabakiak hartzerakoan baliabideen errentagarritasuna kontutan izaten dut.

    PERTSONEN KUDEAKETA:

    • Pertsonen kudeaketan irizpide ekonomikoak kontutan izaten ditut.
  • Pertsonen garapena eta harremanak

    Definizioa:

    Pertsonen garapenean laguntzeko eta hauen arteko harremanetan eragiteko gaitasuna izatea.

    Jokabide behagarriak: 

    PERTSONEN GARAPENA:

    • Langilearen beharrak entzun eta ezagutzeko interesa agertzen dut.
    • Langilearen garapenean eta formakuntzan interesa agertzen dut eta laguntzeko prest agertzen naiz.
    • Langilearen ongizatean interesa agertzen dut.
    • Langileak aintzat hartzen ditut.

    PERTSONEN HARREMANAK:

    • Langileen arteko harremanetan interesa agertzen dut.
    • Gatazken kudeaketarako gaitasuna dut.
    • Langileen arteko gatazketan bitartekaritza hartzen dut.
  • Ikuspegi estrategikoa

    Definizioa:

    Ikastolaren helburu estrategikoak ezagutu, aukera eremuak identifikatu eta estrategian eragingo duten ekintzak proposatzeko gaitasuna izatea.

    Jokabide behagarriak:

    ESTRATEGIAN ERAGINA:

    • Ikastolaren helburu estrategikoak eta lehentasunak ezagutzen ditut.
    • Urteko Kudeaketa Plana ezagutu eta aurrera eramaten dut.
    • Urteko Kudeaketa Planaren jarraipena egiten dut.
    • Ikastolaren egoera ezagutzen dut.
    • Hezkuntza ingurunea ezagutzen dut eta aukera nahiz arriskuak identifikatzen ditut.

    ESTRATEGIA ETA BALIOEKIN LOTURA:

    • Ikastolaren misioa, ikuskera eta balioak ezagutu eta barneratuta ditut.
    • Proposatzen ditudan ekintzek plan estrategikoarekin, misioa, ikuskera eta balioekin lotura dute.

    ESTRATEGIA ETA ERANTZUKIZUNA:

    • Erabaki eta izendatutako proiektuak garatzeko lidergoa eta ardura erakusten dut.
    • Hartutako erabakiekiko konpromisoa agertzen dut.
    • Hartutako erabakiak erantzukizunez bete eta komunikatzen ditut.

Honetaz gain, hemen duzu Solasean elkarrizketaren gidoia, norberaren hausnarketa betetzen hasi aurretik, elkarrizketan zehar jarraituko dugun gidoia ere ezagutu dezazun.

  1. Harrera eta sarrera.
  2. Nola zaude? Nola doa ikasturtea? Ba al dakizu zertarako bildu garen gaur hemen?
  3. Norberaren hausnarketaren azalpena.
  4. Kontrastea. Gidariak bere feedback-a eskainiko dio lankideari.
  5. Ardurak hartzearen inguruko elkarrizketa.
  6. Solaskidea eta gidariaren artean, hurrengo ikasturterako garapenerako helburuak eta ekintza plana finkatuko da.
  7. Zertan ari da ondo erakundea? Zertan hobetu beharko luke?
  8. Aplikazioan jaso diren atalak adostuko dira.
  9. Agurra.

NORBERAREN HAUSNARKETA

  • Nire datuak