HIZKUNTZAK
  • Ate irekiak/bisitak eta bakarkako hitzorduak

    Hartu zita eta ezagutu Ikastola

Aurten ohiko Ate irekiak berreskuratuko ditugu, baina baita iaz COVID-19aren eraginez, abian jarri genituen talde txikitako bisitak ere. Ate irekiak urtarrilaren 12an, 18:00etan, euskaraz, eta 13an, gazteleraz, ordu berdinean, izango dira. Bietan parte hartu ahal izateko izen eman beharko da ondorengo inprimakian.

Talde txikitako bisitak egiteko ere aldez aurretik hitzordua hartu beharko da. Proposatutako ordutegietan Ikastolara etortzeko aukerarik ez baldin baduzue, idatzi email bat matrikulazioa@oreretaikastola.eus helbidera. Añabitarteko LH eta DBHko eraikina ezagutzeko ezagutzeko aukera ere badago. Interesa izanez gero, idatzi mezu bat zehaztutako email helbidera.

Zure zalantzak argitzeko nahiz premiak entzuteko prest gaude. Gustu handiz hartuko zaitugu. Zatoz!