HIZKUNTZAK
  • Haur Eskola bisitak 2022-23

    Ezagutu Esmalteria!

Apirilaren 25etik maiatzaren 6ra Haur Eskolan matrikulatzeko aukera izango dute bai 2021ean eta 2022an jaiotakoak ere. Matrikulatu baino lehenago gure Esmalteriako Ikastola ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu. Ikastola erakusteaz gain, eskaintzen ditugun zerbitzuak aurkeztuko dizkizugu.

Zure zalantzak argitzeko nahiz premiak entzuteko prest gaude. Gustu handiz hartuko zaitugu. Zatoz, har ezazu hitzordua!

(Proposatutako egun eta orduez gain beste une batean etorri nahiko bazenu, idatzi iezaguzu email bat matrikulazioa@oreretaikastola.eus helbidera).