HIZKUNTZAK

Hemen da 2021-22 ikasturteko matrikulazio-garaia, eta Orereta Ikastolak horri buruzko informazioa ahalik eta modurik zuzenenean eta praktikoenean helarazi nahi dizue.

Matrikulazioa bi modutan egin daiteke

Ikastolan

Urtarrilaren 18tik 29ra arte izango duzue horretarako aukera. Pasa zaitezte Ikastolako bulegoetatik inprimakiak jasotzera. Hemen duzue behar den dokumentazioa:

  • Familia-liburuaren fotokopia
  • Udaleko errolda-agiria (bizikidetza-agiria)
  • Haurraren tutorearen edo tutoreen nortasun agiriaren fotokopia
  • Haurraren argazki bat
  • Aukeratutako bigarren eta hirugarren ikastetxeen zerrenda
  • Kontu korronte zenbakia

Online

Urtarrilaren 18tik 29ra, matrikulazioa “online” egiteko aukera izango duzue ondorengo helbidean: www.hezkuntza.net. Kasu honetan, inprimakia online bete beharko duzue, eta ondoren beharrezkoa den dokumentazioa eskaneatu eta webgunera igo.

Araudia

Ikusi Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren agindua zeinaren bidez ezartzen baitira EAEko Hezkuntza Sailaren mendeko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxeetan 2021-2022 ikasturtean izena emateko eskabideak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epea, bai eta ikastetxe horietan ikasleak onartzeko jarraibideak ere.


Orereta Ikastolako bazkidetza

Haurrak Orereta Ikastolan matrikulatzen dituen familia oro izango da Ikastolako bazkide. Horiek horrela, bazkide egitean, Orereta Ikastola Koop. E.ko kapitalera ekarpena egin behar da: 60€ familiako. Urteko kuota 40,47€koa da.