Maiatzak 6 12 orduz Erriolan
Maiatzaren 6an 12 orduz Erriolan egitasmoa izango dugu. 11:00etan hasi eta 23:00etara arte diziplina diferenteetako emanaldiak izango dira Lehendakari Agirren plazan (Linon) antolatuko ditugun hainbat espaziotan.
Eguna aurrera eramateko boluntario hauen beharra dugu:
- Gastronomia lantaldeak, tabernan eta sukaldean arituko diren boluntarioak behar ditu. Horretarako txandak antolatu dira, beheko formularioan ikusiko duzun moduan.
- Ikuskizun batzordeak, aurkezleak behar ditu. Honetarako ere txandak antolatu dituzte.
- Komunikazio taldeak, sareetan erabiltzeko, ikuskizunen bideoak grabatu eta argazkiak aterako dituzten pertsonak behar ditu.
- Muntaia eta desmuntaia lanak egiteko ere boluntarioak behar ditugu.
Animatu eta eman izena!
Eskerriko asko zure partaidetzagatik!