HIZKUNTZAK
  • Osasun azterketak 2021/2022

    Izena eman zure azterketa egiteko

Ohi bezala, Fraternidad-Muprespa mutualitatearekin egingo ditugu urteko osasun azterketak. Oinarrizko ohiko azterketez gain, ondorengo azterketa osagarriak egiteko aukera ere badago: azterketa ginekologikoa, emakumeek; onkologikoa, 50 urtetik gorako gizonezkoek; eta azterketa laringoskopikoa, denek. Azken hiru azterketen kostuaren %50a langile bakoitzak hartzen du bere gain, Ikastola egiten da kargu beste %50az eta oinarrizko ohiko azterketen %100az. Azterketa guztiak borondatezkoak dira.

Bete, mesedez, ondorengo galdetegia azterketak antolatu ahal izateko. Azterketak egin nahi ez badituzu ere, erantzun, arren, aipatu formularioa, horren jakitun izan behar baitugu. Otsailaren 25a da horretarako azken eguna.