HIZKUNTZAK

Gogoratu, Orereta Ikastolaren datuen babesa denon ardura dela eta guztiok hartu behar ditugula beharrezko segurtasun neurriak Ikastolan onartutako eta indarrean diharduten politikek hala aitortuta.

Arazoren bat gertatu denaren berri baduzu edo susmotan bazabiltza, mesedez, jarri gurekin harremanetan ahalik eta bizkorren neurriak har ditzagun.


Segurtasun neurriak

Emailekin lanean ari garenean oinarrizko segurtasun neurri batzuk hartu behar ditugu. Finean, zentzuzko neurriak dira, gure eguneroko bizitzan behin eta berriro hartuko genituzkeen neurriak baina teknologia berriak erabiltzen ditugunean erabat erlaxatu eta aldera uzten ditugu.

Utziko al genioke ezezagun bati gure etxera sartzen besterik gabe? Emango al genizkioke telefonoz gure kreditu txartelaren datu guztiak deitzen digun edonori? Ba sarean berdin jokatu behar dugu: zentzuz, prebentzio neurriekin eta egiten ari garenaz jakitun.

  • Begiratu nor den mezua bidali diguna, ez soilik bere izena, email helbidea bera ere bai.

Sarri gure kontaktuen ohiko izenak erabiltzen dituzte gu nahastu eta konfidati joka dezagun, kontuz! Atez ate dabiltzan iruzurgileek ere berdin egiten dute, telefono edo argi indar konpañia baten izenean datozela diote erlaxatu gaitezen.

  • Gainbegiratu mezua ezer klikatu aurretik.

Espero ez genuen mezuren bat bada, bidaltzaile horrek mezu bat bidaltzea arraroa egiten bazaigu, emailaren gaia edo/eta mezua hutsik, beste hizkuntza batean edo guztiz arrotza zaizun gairen baten ingurukoa bada kontuz! Eta besterik gabe, mezuan web lotura bat badago ez klik egin!

  • Kontuz atxikitako fitxategiekin.

Ez zabaldu espero ez zenuten fitxategirik. EXE, PIF, BAT, COM, DLL edo SRC luzapena duten fitxategiak ez bidali eta ez zabaldu. Fitxategi hauetariko asko gainera, zerbitzariek automatikoki blokatuko dituzte.

  • Ez sartu zure datuak eskatzen dizkizun webgune batera zuzenean emaileko lotura batean klik eginez.

Zure datuak berrezartzeko edo eskaintzaren bat lortzeko zure datuak eskatzen dizkizun webgune baterako esteka bat emailez jasotzen baduzu ez sartu bertan klik eginda. Zabaldu nabigatzailea eta zuk zeuk idatzi zuzenean bankuko url helbidea, adibidez. Phishing-a bezalako iruzurretan banketxe, denda ezagun edo instituzioen webgunen kopiak egiten dira zure sarbideak lortzeko.

  • Ez erabili laneko email kontua gauza pertsonaletarako.

Bereizi kontu pertsonala eta profesionala. Bakoitzarenak diren kontu pertsonalak doakoak dira: ni.eus, protonmail, tutanota, gmail, outlook