Tanta talde ibiltaria: izen-ematea
Orereta Ikastolako langile eta familiek izan dute, Kilometroak-en aurtengo antolatzaile izanik, beren Tanta zozketa-txartelak saltzeko esklusibotasuna urtarrilaren amaierara arte. Orain, Gipuzkoako gainontzeko Ikastolak ere hasiko dira lan horretan eta guri, Orereta ikastolakideoi, Tanta talde ibiltaria martxan jartzea dagokigu; abenduan banatutako zozketa-txartelez gain, boleto gehigarriak saltzen hasteko ordua, hain justu.
Sagardotegi-garaia aprobetxatuz ekingo diogu lanari, aurreko urteetako Kilometroak antolatzaileek abagune aproposa dela esan baitigute.
- Lekua: Astigarraga
- Egunak: martxoko larunbatak (hilaren 11n, 18an eta 25ean)
- Ordua: 18:00-19:30
Tanta zozketa-txartelak saltzen aritzeko aukera baldin baduzu, bete beheko inprimakia. Anima zaitez!