HIZKUNTZAK
  • Tanta ibiltaria

    Xehetasunak eta izen-ematea

Orereta Ikastolako langile eta familiek izan dute, Kilometroak-en aurtengo antolatzaile izanik, beren Tanta zozketa-txartelak saltzeko esklusibotasuna urtarrilaren amaierara arte. Ondoren, Gipuzkoako gainontzeko Ikastolak ere hasi dira lan horretan eta guri, Orereta ikastolakideoi, Tanta talde ibiltaria dagokigu; abenduan banatutako zozketa-txartelez gain, boleto gehigarriak saltzeko, hain justu.

Sagardotegi-garaia aprobetxatu nahi dugu, aurreko urteetako Kilometroak antolatzaileek abagune aproposa dela esan baitigute.

Martxoko larunbatetan han izan ginen, eta orain apirileko larunbatetarako deialdia zabaldu nahi dugu.

  • Lekua: Astigarraga
  • Egunak: apirileko larunbatak (hilaren 15ean, 22an eta 29an)
  • Ordua: 18:00-19:30

Tanta zozketa-txartelak saltzen aritzeko aukera baldin baduzu, bete beheko inprimakia. Anima zaitez!