Euskararen errioa
Tantaz tanta osatzen da errioa, marearen aurrera-atzerako balantzan, itsasorako ibilbidean.
Modu berean eratu nahi dugu Euskararen Errioa, euroz euro, atzetik aurrera eginez, kilometro bat osatu arte.
Zure denbora, jakintza, ilusioa eta sormena (etxeko bideoen edizioan, komunikazioan, gidoilaritzan, harremanetan…) ekintza honetara bideratu nahi izanez gero, eman izena beheko inprimakia betez! Kiloeuro bat osa dezagun euroMetroka!