Batasunaren bidean lantaldea: izen-ematea
Datorren martxoaren 24an, ostiralean, gure herria eta Donostia elkartuko dituen giza katea egitera goaz, euskara batua sortu zutenei omenaldia egiteko. 7000 ikasle inguru elkartuko ditugula aurreikusten dugu eta jadanik antolaketarako boluntario ugari badago ere, oraindik badaude zenbait lan organizatzeko. Horretarako zure laguntza behar dugu!
Besteak beste, plaza ezberdinak prestatzeko (materialen garraioa eta kokapena) eta garraio publikoko geltoki nagusietan laguntzeko pertsonak behar ditugu.
- Eguna: martxoak 24, ostirala.
- Ordutegia: 9:30-14:00.
Lan hauetan edo suerta daitekeen beste batzuetan laguntzeko prest bazaude, eman ezazu izena ondorengo galdetegian.
Eskerrik asko!