HIZKUNTZAK

Kilometroak 2023ko leloa sortzen hasteko garaia iritsi da. Hastapen taldea sortu, Ikastolen Elkarteko Kilometrotako koordinatzaileak Orereta Ikastolako komununitateko hainbat partaideri elkarrizketak egin, DBHko ikasleekin lanketa egin eta, martxoaren 26an, gure komunitatearekin Kafe-tertulia bat antolatu ostean, bertan ateratako ideiekin, Kilometroak-ek jorratuko dituen gaiak eta transmitituko dituen baloreak identifikatu ditu Hastapen Taldeak.

Horiek denak kontuan hartuta, Kilometroak jaiak 2023k zabaldu nahi duen mezua ondorengo bideo honetan laburtzen saiatu gara, honetatik leloa sortu behar dugulako, guztion ahotan eta euskarrietan erabiliko duguna.

Bideo hori ikusi ondoren, ausartzen al zara lelo bat proposatzen?

Hala bada, bete ezazu ondorengo inprimakia zure proposamenarekin maiatzaren 16a baino lehen: