Kafe-tertulia
Zer egin nahi dugu Kilometroak jaiarekin? Zer lortu, non finkatu erronkak?… Hamaika galdera ditugu pausatzeko, partekatzeko, erantzuteko. Nahiz eta antolaketaren prozesuaren hasieran egon, Kilometroak antolatzea den bidaia honen lehenengo urratsak ikastolako komunitatearekin batera egin nahi ditugu. Horretarako “Kafe-tertulia” deitu dugun topagune batean parte hartu zuen Ikastolako komunitateak martxoaren 26an, Añabitarteko Baserrian. Gurasoek, bazkideek eta langileek hartu zuten parte.