HIZKUNTZAK

Hemen da 2023-24 ikasturteko Haur Eskolarako matrikulazio-garaia (2023ko maiatzaren 2tik 16ra), eta Orereta Ikastolak horri buruzko informazioa ahalik eta modurik zuzenenean eta praktikoenean helarazi nahi dizue.

Matrikula egin ahal izateko beharrezko dokumentazioa

  • Familia-liburuaren fotokopia
  • Udaleko errolda-agiria (bizikidetza-agiria)
  • Haurraren tutorearen edo tutoreen nortasun agiriaren fotokopia
  • Kontu korrontearen zenbakia

Orereta Ikastolako bazkidetza

Haurrak Orereta Ikastolan matrikulatzen dituen familia oro izango da Ikastolako bazkide. Horiek horrela, bazkide egitean, Orereta Ikastola Koop. E.ko kapitalera ekarpena egin behar da: 60€ familiako. Urteko kuota 40,47€koa da.