Seaska egutegiak eskuragarri

Urtero bezala, Iparraldeko Ikastolei laguntzeko, aurten ere eskainiko dugu Seaskako egutegia erosteko aukera. 4€ balio ditu eta bi modutara eros daiteke: webgune bidez edo Ikastolako Añabitarteko bulegoan.
Webgune bidez
Webguneko formulario bidez eskatzeko azaroaren 30era (barne) arteko epea dago horretarako. Kasu horretan, egutegia seme-alaben bitartez jasoko duzue eta urtarrilaren hasierako erreziboan gehituko zaizkizue 4€-ak.
Idazkaritzan
Ikastolako Añabitarteko bulegoan erosi nahiago baduzue, momentuan ordaindu eta jasoko duzue egutegia. Kasu horretan, agortzen diren arte egongo dira eskuragarri.