HIZKUNTZAK
  • Kontratazioa 2021-22

    Zerbitzu osagarriak eta Eskola Kirola/Psikomotrizitatea-Jolasak

Ohar garrantzitsua: Datorren irailean zerbitzuak eta eskolaz kanpokoak oraindik ere COVID-19ak baldintzatuta egongo direla aurreikusten dugu eta horren araberakoa da, beraz, hemen egiten den eskaintza. Kontratazioa egin ostean aldaketak (murrizketak edo malgutzeak) egon daitezke. Hala balitz, emango genuke horien berri.

2021-22 ikasturterako zerbitzu osagarriak (jangela, garraioa eta zaintza-txokoa) eta Eskola Kirola (LH3-LH6) / Psikomotrizitatea eta Jolasak (LH1-LH2) kontratatzeko gunea duzu hau. COVID-19aren eraginez, gainontzeko eskolaz kanpokoen kontratazioa ez dugu martxan jarriko, momentuz.

Kontratazioa egiteko epea maiatzaren 14ra artekoa izango da. Kontratazioa burutu duzuela ziurtatu ahal izango duzue, baita kontratatu duzuena zer den jakin ere, momentuan bertan emailez. Horrez gain, Ikastolatik jakinarazpena jasoko duzue azken kontratazioaren berri emanez, udako oporren aurretik.

Jakin badakigu (eta gauden egoeran are gehiago) ikasturte berriaren hasierarako, edota ikasturtean zehar, orain kontratatutakoaren gainean aldaketak egon daitezkeela, beharrak alda daitezkeelako. Horiek hala dagokien unean kudeatuko ditugu.


Xehetasunak

  • Garraioa

    Norentzako

    LHko eta DBHko ikasleak

    Eskola-ordutegia:
    LH: 09:00-12:30 / 14:30-16:30
    DBH: 08:00-13:45, egunero (COVID-19aren eraginez)

    Prezioa

    • Egunean 1-2 bidaia: 52 €/hil. (10 hilabetez: iraila-ekaina)
    • Egunean 3-4 bidaia: 68,6 €/hil. (10 hilabetez: iraila-ekaina)

    Oharrak

    1. Asteko egunen batean hiru bidaia edo gehiago egingo baditu haurrak, “egunean 3-4 bidaia” aukera hautatu behar da, eserlekua erreserbatu egin behar baita.
    2. Ohiko geltokiez gain, ikasturtean zeharreko bidaia edo egun jakinetarako aldaketak eskatzeko aukera badago.
    3. Ikasturtean zeharreko egun bakanetarako autobus-zerbitzua kontratatzeko aukera badago (2 €/bidaia).
    4. Nahitaezkoa da ikasleek ikasturte hasieran egokitu zaizkien autobus eta geltoki berak erabiltzea beti. Aldaketa GUZTIAK zerbitzu arduradunarekin kudeatuko dira.
    5. Ikastola familien eskaerak kontuan hartzen saiatuko den arren, ezin du eskaera guztiak ase ahal izatea bermatu.
    6. Uztailean emango da 2021-22 ikasturteko antolaketaren berri.
    7. Ikus hemen Ikastolako garraio-zerbitzuaren xehetasun gehiago eta araudia.

    Informazio gehiagorako…

  • Jangela

    Norentzako

    Ikastolako ikasle guztiak

    Eskola-ordutegia:
    HH2 – Esmalteria: 09:15-12:15 / 14:45-16:30 (COVID-19aren eraginez)
    HH3 – Esmalteria: 08:45-12:00 / 14:45-16:30 (COVID-19aren eraginez)
    HH4 eta HH5 – Lino: 09:00-12:30 / 14:45-16:15
    LH: 09:00-12:30 / 14:30-16:30
    DBH: 08:00-13:45, egunero (COVID-19aren eraginez)

    Prezioa

    6 €/otordua (10 hilabetez: iraila-ekaina)


    Oharrak

    1. Erabiltzen den egunen arabera egiten da kobraketa, hurrengo hilaren lehen egunean. Egun jakin eta bakanetarako bajak onartzen dira, aurrez abisatuta (ikus hemen baldintzak).
    2. Dieta bereziak behar izanez gero, kontratazioa orain egin eta medikuaren agiria zerbitzuak@oreretaikastola.eus helbide elektronikora bidali behar da datorren ikasturtearen hasieran.
    3. Ikasturtean zeharreko egun solteetarako jangela-zerbitzua kontratatzeko aukera badago (7,5 €/otordua).
    4. Ikus hemen Ikastolako jangela-zerbitzuaren gaineko xehetasun gehiago eta araudia.

    Informazio gehiagorako…

  • Zaintza-txokoa

    Norentzako

    HHko eta LHko ikasleak

    Zaintza-ordutegia:
    HH2 – Esmalteria: 07:30-09:10 (COVID-19aren eraginez).(Arratsaldeko Txokorik ere ez dago COVID-19aren eraginez)
    HH3 – Esmalteria:  07:30-08:40 (COVID-19aren eraginez).(Arratsaldeko Txokorik ere ez dago COVID-19aren eraginez)
    HH4 eta HH5 – Lino: 07:30-08:55 (Arratsaldeko zaintzarik ez dago COVID-19aren eraginez)
    LH – Añabitarte: 07:30-08:55
    Eskola-ordutegia:
    HH2 – Esmalteria: 09:15-12:15 / 14:45-16:30 (COVID-19aren eraginez)
    HH3 – Esmalteria: 08:45-12:00 / 14:45-16:30 (COVID-19aren eraginez)
    HH4 eta HH5 – Lino: 09:00-12:30 / 14:45-16:15
    LH: 09:00-12:30 / 14:30-16:30

    Prezioa

    • HH2: 24,5 €/hil. (9 hilabetez: urria-ekaina)
    • Gainontzeko ikasleak: 24,5 €/hil. (10 hilabetez: iraila-ekaina)

    Oharrak

    1. Bi urteko haurrei egokitzapenaren ondoren eskaintzen zaie Txokoa. Horregatik ordaintzen dute bederatzi hilabetetan.
    2. Ikasturtean zeharreko egun solteetarako Txokoa kontratatzeko aukera badago (4 €/eguna).
    3. Ikus hemen Ikastolako zaintza-txokoa zerbitzuaren xehetasun gehiago eta araudia.

    Informazio gehiagorako…

  • Psikomotrizitatea eta Jolasak (LH1-LH2)

    Norentzako

    LH1 eta LH2ko ikasleak

    Ekintzaren ordutegia:
    Astelehenetan, 13:30-14:30 EDO 16:30-17:30
    Eskola-ordutegia:
    LH: 09:00-12:30 / 14:30-16:30

    Prezioa

    8,20 €/hil. (8 hilabetez: urria-maiatza)


    Aurkezpen-bilera

    Irailaren 22an aurkezpen-bilera egingo da. Data gerturatu ahala emango dizuegu orduaren eta lekuaren berri.


    Oharrak

    1. Psikomotrizitatea eta Jolasak ekintza urrian hasi eta maiatzean amaitzen da.
    2. Arratsaldeko saioaren ondoren autobus-zerbitzua egoten da herrira (Errioxa plazara) jaisteko.
    3. Ikastolako bertako hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    4. Psikomotrizitatea eta Jolasak ekintzan matrikula guztiak onartzen dira. Eguerdiko eta arratsaldeko txandek ikasle-kopuru maximoa dutenez, jardueran matrikulatzeak ez du bermatzen hautaketa (eguerdia edo arratsaldea) behin betikoa izango denik.
    5. Epez kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    6. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.
    7. Ikus hemen Ikastolako Psikomotrizitatea-Jolasak ekintzaren xehetasun gehiago eta araudia.

    Informazio gehiagorako…

  • Eskola Kirola (LH3-LH6)

    Norentzako

    LH3 eta LH6 arteko ikasleak

    Ekintzaren ordutegia:
    LH3: ostiraletan, 13:30-14:30 EDO asteazkenetan, 16:30-17:30
    LH4: asteartetan, 12:30-13:30 EDO ostegunetan, 16:30-17:30
    LH5: asteazkenetan, 12:30-13:30 EDO asteazkenetan, 16:30-17:30
    LH6: ostegunetan, 12:30-13:30 EDO ostegunetan, 16:30-17:30
    * Proposamen hau COVID-19ak eragindako pandemiagatik da. Egoerak onera eginez gero, astean bi saio egitea aurreikusten da. Hauxe izango litzateke planteamendua:
    LH3: asteazken eta ostiraletan, 13:30-14:30 EDO 16:30-17:30
    LH4: astearte eta ostegunetan, 12:30-13:30 EDO 16:30-17:30
    LH5: asteazken eta ostiraletan, 13:30-14:30 EDO 16:30-17:30
    LH6: astearte eta ostegunetan, 12:30-13:30 EDO 16:30-17:30
    Eskola-ordutegia:
    LH: 09:00-12:30 / 14:30-16:30

    Prezioa

    8,20 €/hil. (8 hilabetez: urria-maiatza)

    Prezio hori COVID-19ak eragindako egoerari dagokio, momentuz astean zeharreko saio bakarra egiten baita.


    Aurkezpen-bilera

    Irailaren 22an aurkezpen-bilera egingo da. Data gerturatu ahala emango dizuegu orduaren eta lekuaren berri.


    Oharrak

    1. Eskola Kirola ekintza urrian hasi eta maiatzean amaitzen da.
    2. Larunbat goizetan jardunaldi edo topaketak egoten dira. Eskola Kirolean izena emateak horietan parte hartzeko konpromisoa dakar.
    3. Larunbatetako jardunaldirako elastikoa ematen zaie haurrei.
    4. Arratsaldeko saioaren ondoren autobus-zerbitzua egoten da herrira (Errioxa plazara) jaisteko.
    5. Ikastolako bertako hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    6. Eskola Kirolean matrikula guztiak onartzen dira. Eguerdiko eta arratsaldeko txandek ikasle-kopuru maximoa dutenez, jardueran matrikulatzeak ez du bermatzen hautaketa (eguerdia edo arratsaldea) behin betikoa izango denik.
    7. Epez kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    8. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.
    9. Ikus hemen Ikastolako Eskola Kirolaren xehetasun gehiago eta araudia.

    Informazio gehiagorako…