Ikasle berriak: zerbitzu eta eskolaz kanpokoen kontratazioa 2023-24
2023-24 ikasturterako zerbitzu osagarriak (jangela, garraioa eta zaintza-txokoa) eta eskolaz kanpoko ekintzak kontratatzeko gunea duzu hau.
- Ekainaren 2a da kontratazioak burutzeko azken eguna.
- Zerbitzu osagarriak Ikastolako ikasle guztientzako dira. Eskolaz kanpokoak, berriz, HH4tik LH6ra artekontzako. Zerbitzu osagarriak ikasturte osoan eskaintzen dira; eskolaz kanpokoak, aldiz, urritik maiatzera.
- Beherago dituzue eskaera egin ahal izateko lagungarri izango zaizkizuen xehetasunak: ordutegiak, prezioak…
- Kontratazioa burutu duzuela ziurtatu ahal izango duzue, baita kontratatu duzuena zer den jakin ere, eskaera egiten duzuen momentuan bertan emailez. Horrez gain, udako oporren aurretik, Ikastolatik jakinarazpena jasoko duzue azken kontratazioaren berri emanez.
- Jakin badakigu ikasturte berriaren hasierarako, edota ikasturtean zehar, orain kontratatutakoaren gainean aldaketak egon daitezkeela, beharrak alda daitezkeelako. Horiek hala dagokien unean kudeatuko ditugu.
2023-24 ikasturtea: zerbitzuak eta eskolaz kanpokoak
Eskaera-epea: maiatzak 8 – ekainak 2
Zer kontratatu nahi duzue?
Xehetasunak
Zerbitzu osagarriak
-
Garraioa
Norentzako
LHko eta DBHko ikasleak
Eskola-ordutegia:
LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30
DBH: 08:00-14:00
Prezioa
- Egunean 1-2 bidaia: 55 €/hil.
- Egunean 3-4 bidaia: 73 €/hil.
(10 hilabetez: iraila-ekaina)
Oharrak
- Asteko egunen batean hiru bidaia edo gehiago egingo baditu haurrak, “egunean 3-4 bidaia” aukera hautatu behar da, eserlekua erreserbatu egin behar baita.
- Ohiko geltokiez gain, ikasturtean zeharreko bidaia eta egun jakinetarako aldaketak eskatzeko aukera badago.
- Ikasturtean zeharreko egun bakanetarako autobus-zerbitzua kontratatzeko aukera badago (2,5€/bidaia). Oso noizbehinkako ustekabeko egoeretan eskaintzen da zerbitzua.
- Nahitaezkoa da ikasleek ikasturte hasieran egokitu zaizkien autobus eta geltoki berak erabiltzea beti. Aldaketa GUZTIAK zerbitzu arduradunarekin kudeatuko dira.
- Ikastola familien eskaerak kontuan hartzen saiatuko den arren, ezin du eskaera guztiak ase ahal izatea bermatu.
- Uztailean emango da 2023-24 ikasturtearen antolaketaren berri.
- Ikus hemen Ikastolako garraio-zerbitzuaren xehetasun gehiago eta araudia.
Informazio gehiagorako…
- zerbitzuak@oreretaikastola.eus
- 943 52 03 97 (luzapena: 224)
-
Jangela
Norentzako
Ikastolako ikasle guztiak
Eskola-ordutegia:
HH2 eta HH3 – Esmalteria: 09:00-12:15 / 14:45-16:30
HH4 eta HH5 – Lino: 09:00-12:30 / 14:45-16:15
LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30
DBH: 08:00-14:00
Prezioa
6,40 €/otordua (10 hilabetez: iraila-ekaina)
Oharrak
- Erabiltzen den egunen arabera egiten da kobraketa, hurrengo hilaren lehen egunean. Egun jakin eta bakanetarako bajak onartzen dira, aurrez abisatuta (ikus hemen baldintzak).
- Dieta bereziak behar izanez gero, kontratazioa orain egin eta medikuaren agiria zerbitzuak@oreretaikastola.eus helbide elektronikora bidali behar da datorren ikasturtearen hasieran.
- Ikasturtean zeharreko egun solteetarako jangela-zerbitzua kontratatzeko aukera badago (8 €/otordua).
- Ikus hemen Ikastolako jangela-zerbitzuaren gaineko xehetasun gehiago eta araudia.
Informazio gehiagorako…
- zerbitzuak@oreretaikastola.eus
- 943 52 03 97 (luzapena: 224)
-
Zaintza-txokoa
Norentzako
HHko eta LHko ikasleak
Zaintza-ordutegia:
HH2 eta HH3 – Esmalteria: 07:30-09:00
HH4 eta HH5 – Lino: 07:30-09:00
LH – Añabitarte: 07:30-09:00
LH – Lino: 07:30-08:30 (oharra: zaintzan Linon geratzen diren ikasleek autobusa kontratatu behar dute Añabitartera igotzeko)Eskola-ordutegia:
HH2 eta HH3 – Esmalteria: 09:00-12:15 / 14:45-16:30
HH4 eta HH5 – Lino: 09:00-12:30 / 14:45-16:15
LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30
Prezioa
- HH2: 26 €/hil. (9 hilabetez: urria-ekaina)
- Gainontzeko ikasleak: 26 €/hil. (10 hilabetez: iraila-ekaina)
Oharrak
- Bi urteko haurrei egokitzapenaren ondoen eskaintzen zaie Txokoa. Horregatik ordaintzen dute bederatzi hilabetetan.
- Ikasturtea zeharreko egun solteetarako Txokoa kontratatzeko aukera badago (4,5 €/eguna)
- Ikus hemen Ikastolako zaintza-txokoa zerbitzuaren xehetasun gehiago eta araudia.
Informazio gehiagorako…
- zerbitzuak@oreretaikastola.eus
- 943 52 03 97 (luzapena: 224)
Eskolaz kanpokoak
-
HH Tailerra (HH4-HH5)
Tximeleta elkartea arduratzen da HHko Tailerreko saioez. Diziplina anitzeko jarduera da. Ikasturtean nahierara egiten diren hiru jarduera konbinatzen ditu, taldearen edota ikastetxearen ezaugarrien eta beharren arabera. Jardueren artean ondorengoak daude: musika eta mugimendua, gimnasia dibertigarria, sormen-tailerra, zirku-tailerra, yoga txiki, emozioekin jolasean, herri kirolak…
Norentzako
HH4 eta HH5eko ikasleak
Ekintzaren egutegia eta ordutegia:
HH4: asteazken eta ostiraletan, 13:30-14:30
HH5: astearte eta ostegunetan, 12:30-13:30
Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.Eskola-ordutegia:
HH4 eta HH5 – Lino: 09:00-12:30 / 14:45-16:15
Prezioa
42,50 €/hil.
Oharrak
- Tximeleta elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
- 10-18 haurreko taldeak izaten dira.
- Epez kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
- Baja-eskaerak hilabeteka kudeatzen dira.
- Ikastolak egiten du kobraketa.
- Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.
Informazio gehiagorako…
-
Psikomotrizitatea eta jolasak (LH1-LH2)
Jolas ezberdinen bitartez, haurren garapen motor, kognitibo, afektibo eta sozialaren oinarriak eraikitzeko programa da Psikomotrizitatea eta jolasak. LH 3. mailatik aurrera eskaintzen den Eskola Kirola ekintzaren aurkezpena da, nolabait esateko.
Norentzako
LH1 eta LH2ko ikasleak
Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
Astelehenetan, 14:00-15:00 EDO 16:30-17:30
Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.Eskola-ordutegia:
LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30
Prezioa
15,50 €/hil.
Oharrak
- Arratsaldeko saioaren ondoren autobus-zerbitzua egoten da herrira (Errioxa plazara) jaisteko.
- Ikastolako bertako hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
- Psikomotrizitatea eta jolasak ekintzan matrikula guztiak onartzen dira. Eguerdiko eta arratsaldeko txandek ikasle-kopuru maximoa dutenez, jardueran matrikulatzeak ez du bermatzen hautaketa (eguerdia edo arratsaldea) behin betikoa izango denik.
- Epez kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
- Baja-eskaerak hilabeteka kudeatzen dira. Itzulketarik ez da egiten.
- Ikastolak berak egiten du kobraketa.
- Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.
- Ikus hemen Ikastolako Psikomotrizitatea eta jolasak ekintzaren xehetasun gehiago eta araudia.
Informazio gehiagorako…
- eskolakirola@oreretaikastola.eus
- 943 52 03 97 (luzapena: 243)
-
Zirko-tailerra (LH1-LH2)
Xomorro taldea arduratzen da zirko-tailerreko saioez. Zirkoa diziplina ezberdinez osatzen da eta Ikastolako zirko-tailerrean, diziplina horietako hainbat ezagutzera ematen ahalegintzen gara: lurreko edota aireko akrobaziak, malabareen eta bestelako objektuen erabilera, oreka (oreka-oholak, slack-line-a, trikimakoak…)…
Norentzako
LH1 eta LH2ko ikasleak
Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
LH1: ostegunetan, 14:00-15:00
LH2: asteazkenetan, 14:00-15:00
Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.Eskola-ordutegia:
LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30
Prezioa
26 €/hil.
Oharrak
- Xomorro elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
- 10-18 haurreko taldeak izango dira.
- Epez kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
- Baja-eskaerak hilabeteka kudeatzen dira.
- Ikastolak egiten du kobraketa.
- Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.
Informazio gehiagorako…
-
- eskolazkanpokoak@oreretaikastola.eus
- 943 52 03 97 (luzapena: 243)
-
Sormen-tailerra (LH1-LH6)
Tximeleta elkartea arduratzen da sormen-tailerreko saioez. Eskolaz kanpoko ekintza honen helburua haurrek arte-jarduerez gozatzea da, irudimena erabiliz eta beren ideiak askatasunez adieraziz.
Norentzako
LH1etik LH6ra arteko ikasleak
Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
LH1-LH2: astelehen eta asteazkenetan, 14:00-15:00
LH3-LH4: asteazken eta ostiraletan, 14:00-15:00
LH5-LH6: asteazken eta ostiraletan, 13:00-14:00
Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.Eskola-ordutegia:
LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30
Prezioa
42,50 €/hil.
Oharrak
- Tximeleta elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
- 10-18 haurreko taldeak izango dira.
- Epez kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
- Baja-eskaerak hilabeteka kudeatzen dira.
- Ikastolak egiten du kobraketa.
- Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.
Informazio gehiagorako…
-
Robotika eta teknologia jarduerak (LH1-LH6)
GaurkoTek arduratzen da Robotika eta teknologia jarduerak ekintzako saioez. Espazio kontrolatu eta seguruan eta STEAM filosofiatik abiatuta, diziplina anitzeko lana egiten da, pentsamendu kritikoa eta sormena sustatuz. Proiektuen bidez ikasten dute haurrek, ondo pasatzen eta aurrera egiten laguntzen zaien bitartean. Talde txikiak izaten dira; eta lanean, nagusiki, binaka aritzen dira.
Behar den material guztiaz GaurkoTek arduratzen da. Ikasleak USB bat (proiektuak gordetzen joateko), entzuteko kaskoak, eta koadernoa eta boligrafoa (errepikatzen diren prozesuak edota ohar txikiak apuntatzeko) ekartzea komeni da.
Norentzako
LH1etik LH6ra arteko ikasleak
Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
LH1: astearteetan, 14:00-15:00
LH2: ostegunetan, 14:00-15:00
LH3: ostegunetan, 13:00-14:00
LH4: asteazkenetan, 14:00-15:00
LH5: astearteetan, 13:00-14:00
LH6: asteazkenetan, 13:00-14:00
Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.Eskola-ordutegia:
LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30
Prezioa
38 €/hil.
Oharrak
- Gaurkotek-eko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
- Gehienez ere, taldeak 10-14 haurrekoak izaten dira.
- Epez kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
- Baja-eskaerak hilabeteka kudeatzen dira. Itzulketarik ez da egiten.
- Ikastolak egiten du kobraketa.
- Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.
Informazio gehiagorako…
-
Gimnasia akrobatikoa (LH2-LH6)
Hiruki Biraka elkartea arduratzen da gimnasia akrobatikoko saioez. Norberak bere gorputza ezagutuz, mugimendu eta figura ezberdinak lantzen dira jarduera honetan.
Norentzako
LH2tik LH6ra arteko ikasleak
Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
LH2: astearte eta ostegunetan, 14:00-15:00
LH3: astelehen eta asteazkenetan, 14:00-15:00
LH4: astelehen eta asteazkenetan, 13:00-14:00
LH5 eta LH6: astearte eta ostegunetan, 13:00-14:00
Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.Eskola-ordutegia:
LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30
Prezioa
Matrikula: 5 € + 39,75 €/hil.
Oharrak
- Hiruki Biraka elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
- Gutxienez, 8 haur behar dira taldea osatzeko.
- Epez kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
- Baja-eskaerak hilabeteka kudeatzen dira.
- Ikastolak egiten du kobraketa.
- Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.
Informazio gehiagorako…
- eskolazkanpokoak@oreretaikastola.eus
- 943 52 03 97 (luzapena: 243)
-
Eskola Kirola (LH3-LH6)
Jolas eta ariketa ezberdinen bitartez, kirol ezberdinak ezagutzen dituzte haurrek. Bertan, talde-lana nahiz esfortzua lantzen dira, eta lehiatzen hasten dira modu dinamiko zein dibertigarrian.
Norentzako
LH3tik eta LH6ra arteko ikasleak
Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
LH3: asteazken eta ostiraletan, 14:00-15:00 EDO 16:30-17:30
LH4: astearte eta ostegunetan, 14:00-15:00 EDO 16:30-17:30
LH5: asteazken eta ostiraletan, 13:00-14:00 EDO 16:30-17:30
LH6: astearte eta ostegunetan, 13:00-14:00 EDO 16:30-17:30
Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.Larunbatetan jardunaldiak egoten dira eta joateko konpromisoa eskatzen da. Ordua eta lekua aldatzen joaten da (astean zehar ematen da horren berri).
Eskola-ordutegia:
LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30
Prezioa
15,50 €/hil.
Oharrak
- Larunbat goizetan jardunaldi edo topaketak egoten dira. Eskola Kirolean izena emateak horietan parte hartzeko konpromisoa dakar.
- Larunbatetako jardunaldirako elastikoa ematen zaie haurrei.
- Astean zeharreko arratsaldeko saioaren ondoren autobus-zerbitzua egoten da herrira (Errioxa plazara) jaisteko.
- Ikastolako bertako hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
- Eskola Kirolean matrikula guztiak onartzen dira. Eguerdiko eta arratsaldeko txandek ikasle-kopuru maximoa dutenez, jardueran matrikulatzeak ez du bermatzen hautaketa (eguerdia edo arratsaldea) behin betikoa izango denik.
- Epez kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
- Baja-eskaerak hilabeteka kudeatzen dira. Ez da itzulketarik egiten.
- Ikastola arduratzen da kobraketaz.
- Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.
- Taldeak ez dira mistoak. Ikus hemen erabaki horren nondik norakoak azaltzen dituen txostena.
- Ikus hemen Ikastolako Eskola Kirolaren xehetasun gehiago eta araudia.
Informazio gehiagorako…
- eskolakirola@oreretaikastola.eus
- 943 52 03 97 (luzapena: 243)
-
Xakea (LH3-LH6)
Luzaro elkartea arduratzen da xake-saioez.
Norentzako
LH3tik LH6ra arteko ikasleak
Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
LH3-LH4: astelehenetan, 14:00-15:00
LH5-LH6: astelehenetan, 13:00-14:00
Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.Eskola-ordutegia:
LH: 09:00-13:00 / 14:30-16:30
Prezioa
15 €/hil.
Oharrak
- Luzaro elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
- 8-20 haurreko taldeak izango dira.
- Epez kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
- Baja-eskaerak hilabeteka kudeatzen dira.
- Ikastolak egiten du kobraketa.
- Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.
Informazio gehiagorako…
- eskolazkanpokoak@oreretaikastola.eus
- 943 52 03 97 (luzapena: 243)
-
Gitarra (LH3-LH6)
Jakintza elkartea arduratzen da gitarra-saioez.
Norentzako
LH3tik LH6ra arteko ikasleak
Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
LH3 eta LH4: asteazkenetan, 14:00-15:00
LH5 eta LH6: asteazkenetan, 13:00-14:00
Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.Eskola-ordutegia:
LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30
Prezioa
33 €/hil.
Oharrak
- Jakintza elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
- 6-10 haurreko taldeak izango dira.
- Epez kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
- Baja-eskaerak hilabeteka kudeatzen dira.
- Ikastolak egiten du kobraketa.
- Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.
Informazio gehiagorako…
- eskolazkanpokoak@oreretaikastola.eus
- 943 52 03 97 (luzapena: 243)
-
Antzerkia (LH3-LH6)
Oiartzungo Antzerkizaleak elkartea arduratzen da antzerki-saioez. Antzerkia emanaldi bat baina askoz gehiago da: jolasaren bitartez ahotsa, gorputza eta adierazpena lantzen dira. Aske sentitzea eta gozatzea dira helburu nagusiak.
Norentzako
LH3tik LH6ra arteko ikasleak
Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
LH3: ostegunetan, 14:00-15:00
LH4: asteazkenetan, 14:00-15:00
LH5: ostegunetan, 13:00-14:00
LH6: asteazkenetan, 13:00-14:00
Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.Eskola-ordutegia:
LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30
Prezioa
23 €/hil.
Oharrak
- Oiartzungo Antzerkizaleak elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
- 8-14 haurreko taldeak izango dira.