HIZKUNTZAK
  • Kontratazioa 2022-23

    Zerbitzu osagarriak eta eskolaz kanpokoak

2022-23 ikasturterako zerbitzu osagarriak (jangela, garraioa eta zaintza-txokoa) eta eskolaz kanpoko ekintzak kontratatzeko gunea duzu hau.

  • Ekainaren 19a da kontratazioak burutzeko azken eguna.
  • Zerbitzu osagarriak Ikastolako ikasle guztientzako dira. Eskolaz kanpokoak, berriz, HH4tik LH6ra artekontzako. Zerbitzu osagarriak ikasturte osoan eskaintzen dira; eskolaz kanpokoak, aldiz, urritik maiatzera.
  • Beherago dituzue eskaera egin ahal izateko lagungarri izango zaizkizuen xehetasunak: ordutegiak, prezioak…
  • Kontratazioa burutu duzuela ziurtatu ahal izango duzue, baita kontratatu duzuena zer den jakin ere, eskaera egiten duzuen momentuan bertan emailez. Horrez gain, udako oporren aurretik, Ikastolatik jakinarazpena jasoko duzue azken kontratazioaren berri emanez.
  • Jakin badakigu ikasturte berriaren hasierarako, edota ikasturtean zehar, orain kontratatutakoaren gainean aldaketak egon daitezkeela, beharrak alda daitezkeelako. Horiek hala dagokien unean kudeatuko ditugu.

2022-23 ikasturtea: zerbitzuak eta eskolaz kanpokoak

Eskaera-epea: ekainak 8 – 19


Zer kontratatu nahi duzue?


Xehetasunak

Zerbitzu osagarriak

  • Garraioa

    Norentzako

    LHko eta DBHko ikasleak

    Eskola-ordutegia:
    DBH-KO ORDUTEGIA ZATITUA BADA…

    LH: 09:00-12:30 / 14:30-16:30
    DBH: astelehen, astearte eta ostegunetan: 08:00-12:00 / 13:45-15:35. Asteazken eta ostiraletan: 08:00-14:30
    DBH-KO ORDUTEGIA JARRAIA BADA…
    LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30
    DBH: 08:00-14:00 (egunero)

    Prezioa

    • Egunean 1-2 bidaia: 52 €/hil.
    • Egunean 3-4 bidaia: 68,6 €/hil.
      (10 hilabetez: iraila-ekaina)

    Oharrak

    1. Asteko egunen batean hiru bidaia edo gehiago egingo baditu haurrak, “egunean 3-4 bidaia” aukera hautatu behar da, eserlekua erreserbatu egin behar baita.
    2. Ohiko geltokiez gain, ikasturtean zeharreko bidaia edo egun jakinetarako aldaketak eskatzeko aukera badago.
    3. Ikasturtean zeharreko egun bakanetarako autobus-zerbitzua kontratatzeko aukera badago (2 €/bidaia).
    4. Nahitaezkoa da ikasleek ikasturte hasieran egokitu zaizkien autobus eta geltoki berak erabiltzea beti. Aldaketa GUZTIAK zerbitzu arduradunarekin kudeatuko dira.
    5. Ikastola familien eskaerak kontuan hartzen saiatuko den arren, ezin du eskaera guztiak ase ahal izatea bermatu.
    6. Uztailean emango da 2022-23 ikasturteko antolaketaren berri.
    7. Ikus hemen Ikastolako garraio-zerbitzuaren xehetasun gehiago eta araudia.

    Informazio gehiagorako…

  • Jangela

    Norentzako

    Ikastolako ikasle guztiak

    Eskola-ordutegia:
    HH2 eta HH3 – Esmalteria: 09:00-12:15 / 14:45-16:30
    HH4 eta HH5 – Lino: 09:00-12:30 / 14:45-16:15

    DBH-KO ORDUTEGIA ZATITUA BADA…
    LH: 09:00-12:30 / 14:30-16:30
    DBH: astelehen, astearte eta ostegunetan: 08:00-12:00 / 13:45-15:35. Asteazken eta ostiraletan: 08:00-14:30
    DBH-KO ORDUTEGIA JARRAIA BADA…
    LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30
    DBH: 08:00-14:00 (egunero)


    Prezioa

    6 €/otordua (10 hilabetez: iraila-ekaina)


    Oharrak

    1. Erabiltzen den egunen arabera egiten da kobraketa, hurrengo hilaren lehen egunean. Egun jakin eta bakanetarako bajak onartzen dira, aurrez abisatuta (ikus hemen baldintzak).
    2. Dieta bereziak behar izanez gero, kontratazioa orain egin eta medikuaren agiria zerbitzuak@oreretaikastola.eus helbide elektronikora bidali behar da datorren ikasturtearen hasieran.
    3. Ikasturtean zeharreko egun solteetarako jangela-zerbitzua kontratatzeko aukera badago (7,5 €/otordua).
    4. Ikus hemen Ikastolako jangela-zerbitzuaren gaineko xehetasun gehiago eta araudia.

    Informazio gehiagorako…

  • Zaintza-txokoa

    Norentzako

    HHko eta LHko ikasleak

    Zaintza-ordutegia:
    HH2 eta HH3 – Esmalteria: 07:30-09:00
    HH4 eta HH5 – Lino: 07:30-09:00
    LH – Añabitarte: 07:30-09:00
    LH – Lino: 07:30-08:30 (oharra: zaintzan Linon geratzen diren ikasleek autobusa kontratatu behar dute Añabitartera igotzeko)
    Eskola-ordutegia:
    HH2 eta HH3 – Esmalteria: 09:00-12:15 / 14:45-16:30
    HH4 eta HH5 – Lino: 09:00-12:30 / 14:45-16:15
    LH:
    DBH-ko ordutegia zatitua bada: 09:00-12:30 / 14:30-16:30
    DBH-ko ordutegia jarraia bada: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

    Prezioa

    • HH2: 24,5 €/hil. (9 hilabetez: urria-ekaina)
    • Gainontzeko ikasleak: 24,5 €/hil. (10 hilabetez: iraila-ekaina)

    Oharrak

    1. Bi urteko haurrei egokitzapenaren ondoren eskaintzen zaie Txokoa. Horregatik ordaintzen dute bederatzi hilabetetan.
    2. Ikasturtean zeharreko egun solteetarako Txokoa kontratatzeko aukera badago (4 €/eguna).
    3. Ikus hemen Ikastolako zaintza-txokoa zerbitzuaren xehetasun gehiago eta araudia.

    Informazio gehiagorako…

Eskolaz kanpokoak

  • HH Tailerra (HH4-HH5)

    Tximeleta elkartea arduratzen da HHko Tailerreko saioez. Diziplina anitzeko jarduera da. Ikasturtean nahierara egiten diren hiru jarduera konbinatzen ditu, taldearen edota ikastetxearen ezaugarrien eta beharren arabera. Jardueren artean ondorengoak daude: musika eta mugimendua, gimnasia dibertigarria, sormen-tailerra, zirku-tailerra, yoga txiki, emozioekin jolasean, herri kirolak…


    Norentzako

    HH4 eta HH5eko ikasleak

    Ekintzaren egutegia eta ordutegia:
    HH4: asteazken eta ostiraletan, 13:30-14:30
    HH5: astearte eta ostegunetan, 13:30-14:30
    Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.
    Eskola-ordutegia:
    HH4 eta HH5 – Lino: 09:00-12:30 / 14:45-16:15

    Prezioa

    98,70 €/hiruhilekoa


    Oharrak

    1. Tximeleta elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    2. 10-18 haurreko taldeak izaten dira. 
    3. Epez kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    4. Baja-eskaerak hiruhilabeteka kudeatzen dira.
    5. Tximeleta elkarteak egiten du kobraketa.
    6. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

    Informazio gehiagorako…

  • Psikomotrizitatea eta jolasak (LH1-LH2)

    Jolas ezberdinen bitartez, haurren garapen motor, kognitibo, afektibo eta sozialaren oinarriak eraikitzeko programa da Psikomotrizitatea eta jolasak. LH3. mailatik aurrera eskaintzen den Eskola Kirola ekintzaren aurkezpena da, nolabait esateko.


    Norentzako

    LH1 eta LH2ko ikasleak

    Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
    Astelehenetan, 13:30-14:30 EDO 16:30-17:30
    Oharrak:
    1) Eguerdiko ekintzen ordutegia moldatu egingo da DBHko ordutegia jarraia izango bada, horrek LHko eskola-ordutegia ere aldatzea ekarriko baitu.
    2) Eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.
    Eskola-ordutegia:
    LH:
    DBHko ordutegia zatitua bada: 09:00-12:30 / 14:30-16:30
    DBHko ordutegia jarraia bada: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

    Prezioa

    12,50 €/hil.


    Oharrak

    1. Arratsaldeko saioaren ondoren autobus-zerbitzua egoten da herrira (Errioxa plazara) jaisteko.
    2. Ikastolako bertako hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    3. Psikomotrizitatea eta jolasak ekintzan matrikula guztiak onartzen dira. Eguerdiko eta arratsaldeko txandek ikasle-kopuru maximoa dutenez, jardueran matrikulatzeak ez du bermatzen hautaketa (eguerdia edo arratsaldea) behin betikoa izango denik.
    4. Epez kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    5. Baja-eskaerak hilabeteka kudeatzen dira. Itzulketarik ez da egiten.
    6. Ikastolak berak egiten du kobraketa.
    7. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.
    8. Ikus hemen Ikastolako Psikomotrizitatea eta jolasak ekintzaren xehetasun gehiago eta araudia.

    Informazio gehiagorako…

  • Zirko-tailerra (LH1-LH2)

    Tximeleta elkartea arduratzen da zirko-tailerreko saioez. Zirkoko elementuen bitartez, haurrek beren sormena eta irudimena lantzeko espazio bat sortzea da helburua.


    Norentzako

    LH1 eta LH2ko ikasleak

    Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
    Asteazken eta ostiraletan, 13:30-14:30
    Oharrak:
    1) Eguerdiko ekintzen ordutegia moldatu egingo da DBHko ordutegia jarraia izango bada, horrek LHko eskola-ordutegia ere aldatzea ekarriko baitu.
    2) Eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.
    Eskola-ordutegia:
    LH:
    DBHko ordutegia zatitua bada: 09:00-12:30 / 14:30-16:30
    DBHko ordutegia jarraia bada: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

    Prezioa

    98,70 €/hiruhilekoa


    Oharrak

    1. Tximeleta elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    2. 10-18 haurreko taldeak izango dira.
    3. Epez kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    4. Baja-eskaerak hiruhilabeteka kudeatzen dira.
    5. Tximeleta elkarteak egiten du kobraketa.
    6. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

    Informazio gehiagorako…

  • Sormen-tailerra (LH1-LH6)

    Tximeleta elkartea arduratzen da sormen-tailerreko saioez. Eskolaz kanpoko ekintza honen helburua haurrek arte-jarduerez gozatzea da, irudimena erabiliz eta beren ideiak askatasunez adieraziz.


    Norentzako

    LH1etik LH6ra arteko ikasleak

    Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
    LH1-LH2: astelehen eta asteazkenetan, 13:30-14:30
    LH3-LH4: asteazken eta ostiraletan, 13:30-14:30
    LH5-LH6: asteazken eta ostiraletan, 12:30-13:30
    Oharrak:
    1) Eguerdiko ekintzen ordutegia moldatu egingo da DBHko ordutegia jarraia izango bada, horrek LHko eskola-ordutegia ere aldatzea ekarriko baitu.
    2) Eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.
    Eskola-ordutegia:
    LH:
    DBH-ko ordutegia zatitua bada: 09:00-12:30 / 14:30-16:30
    DBH-ko ordutegia jarraia bada: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

    Prezioa

    98,70 €/hiruhilekoa


    Oharrak

    1. Tximeleta elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    2. 10-18 haurreko taldeak izango dira.
    3. Epez kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    4. Baja-eskaerak hiruhilabeteka kudeatzen dira.
    5. Tximeleta elkarteak egiten du kobraketa.
    6. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

    Informazio gehiagorako…

  • Gimnasia akrobatikoa (LH1-LH6)

    Hiruki Biraka elkartea arduratzen da gimnasia akrobatikoko saioez. Norberak bere gorputza ezagutuz, mugimendu eta figura ezberdinak lantzen dira jarduera honetan.


    Norentzako

    LH1etik LH6ra arteko ikasleak

    Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
    LH1-LH2: astearte eta ostegunetan, 13:30-14:30
    LH3-LH4: asteazken eta ostiraletan, 13:30-14:30
    LH5: astearte eta ostegunetan, 12:30-13:30
    LH6: asteazken eta ostiraletan, 12:30-13:30
    Oharrak:
    1) Eguerdiko ekintzen ordutegia moldatu egingo da DBHko ordutegia jarraia izango bada, horrek LHko eskola-ordutegia ere aldatzea ekarriko baitu.
    2) Eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.
    Eskola-ordutegia:
    LH:
    DBHko ordutegia zatitua bada: 09:00-12:30 / 14:30-16:30
    DBHko ordutegia jarraia bada: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

    Prezioa

    35 €/hil.


    Oharrak

    1. Hiruki Biraka elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    2. Gutxienez, 8 haur behar dira taldea osatzeko.
    3. Epez kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    4. Baja-eskaerak hilabeteka kudeatzen dira.
    5. Hiruki Biraka elkarteak egiten du kobraketa.
    6. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

    Informazio gehiagorako…

  • Ingelesa (LH1-LH6)

    Orereta-Errenteriako Imagine akademiako irakasleak arduratzen dira ingeleseko klase hauez.


    Norentzako

    LH1etik LH6ra arteko ikasleak

    Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
    LH1-LH2: asteazken eta ostiraletan, 13:30-14:30
    LH3-LH4: astearte eta ostegunetan, 12:30-13:30
    LH5-LH6: astelehen eta asteazkenetan, 12:30-13:30
    Oharrak:
    1) Eguerdiko ekintzen ordutegia moldatu egingo da DBHko ordutegia jarraia izango bada, horrek LHko eskola-ordutegia ere aldatzea ekarriko baitu.
    2) Eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.
    Eskola-ordutegia:
    LH:
    DBHko ordutegia zatitua bada: 09:00-12:30 / 14:30-16:30
    DBHko ordutegia jarraia bada: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

    Prezioa

    • Matrikula eta liburuak: 50 €
    • Ikasturtean zehar: 52 €/hil.

    Oharrak

    1. Imagine akademiako hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    2. Epez kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    3. Baja-eskaerak hilabeteka kudeatzen dira. Itzulketarik ez da egiten.
    4. Imagine akademiak egiten du kobraketa.
    5. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

    Informazio gehiagorako…

  • Robotika eta teknologia jarduerak (LH1-LH6)

    GaurkoTek arduratzen da Robotika eta teknologia jarduerak ekintzako saioez. Espazio kontrolatu eta seguruan eta STEAM filosofiatik abiatuta, diziplina anitzeko lana egiten da, pentsamendu kritikoa eta sormena sustatuz. Proiektuen bidez ikasten dute haurrek, ondo pasatzen eta aurrera egiten laguntzen zaien bitartean. Talde txikiak izaten dira; eta lanean, nagusiki, binaka aritzen dira.

    Behar den material guztiaz GaurkoTek arduratzen da. Ikasleak USB bat (proiektuak gordetzen joateko) besterik ez du ekarri behar. Koadernoa eta boligrafo bat ekartzea ere komeni da, errepikatzen diren prozesuak edota ohar txikiak apuntatzeko.


    Norentzako

    LH1etik LH6ra arteko ikasleak

    Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
    LH1: astearteetan, 13:30-14:30
    LH2: ostegunetan, 13:30-14:30
    LH3: ostegunetan, 12:30-13:30
    LH4: asteazkenetan, 13:30-14:30
    LH5: astearteetan, 12:30-13:30
    LH6: asteazkenetan, 12:30-13:30
    Oharrak:
    1) Eguerdiko ekintzen ordutegia moldatu egingo da DBHko ordutegia jarraia izango bada, horrek LHko eskola-ordutegia ere aldatzea ekarriko baitu.
    2) eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.
    Eskola-ordutegia:
    LH:
    DBHko ordutegia zatitua bada: 09:00-12:30 / 14:30-16:30
    DBHko ordutegia jarraia bada: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

    Prezioa

    LH1-LH3: 30 €/hil.
    LH4-LH6: 35 €/hil.


    Oharrak

    1. Gaurkotek-eko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    2. 8-12 haurreko taldeak osatzen dira.
    3. Epez kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    4. Baja-eskaerak hilabeteka kudeatzen dira. Itzulketarik ez da egiten.
    5. Ikastolak egiten du kobraketa.
    6. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

    Informazio gehiagorako…

  • Eskola Kirola (LH3-LH6)

    Jolas eta ariketa ezberdinen bitartez, kirol ezberdinak ezagutzen dituzte haurrek. Bertan, talde-lana nahiz esfortzua lantzen dira, eta lehiatzen hasten dira modu dinamiko zein dibertigarrian.


    Norentzako

    LH3tik eta LH6ra arteko ikasleak

    Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
    LH3 eta LH5: asteazken eta ostiraletan, 12:30-13:30 EDO 16:30-17:30
    LH4 eta LH6: astearte eta ostegunetan, 12:30-13:30 EDO 16:30-17:30
    Oharrak:
    1) Eguerdiko ekintzen ordutegia moldatu egingo da DBHko ordutegia jarraia izango bada, horrek LHko eskola-ordutegia ere aldatzea ekarriko baitu.
    2) Eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.
    Larunbatetan jardunaldiak egoten dira eta joateko konpromisoa eskatzen da. Ordua eta lekua aldatu egiten dira (astean zehar ematen da horren berri).
    Eskola-ordutegia:
    LH:
    DBHko ordutegia zatitua bada: 09:00-12:30 / 14:30-16:30
    DBHko ordutegia jarraia bada: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

    Prezioa

    12,50 €/hil.


    Oharrak

    1. Larunbat goizetan jardunaldi edo topaketak egoten dira. Eskola Kirolean izena emateak horietan parte hartzeko konpromisoa dakar.
    2. Larunbatetako jardunaldirako elastikoa ematen zaie haurrei.
    3. Astean zeharreko arratsaldeko saioaren ondoren autobus-zerbitzua egoten da herrira (Errioxa plazara) jaisteko.
    4. Ikastolako bertako hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    5. Eskola Kirolean matrikula guztiak onartzen dira. Eguerdiko eta arratsaldeko txandek ikasle-kopuru maximoa dutenez, jardueran matrikulatzeak ez du bermatzen hautaketa (eguerdia edo arratsaldea) behin betikoa izango denik.
    6. Epez kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    7. Baja-eskaerak hilabeteka kudeatzen dira. Ez da itzulketarik egiten.
    8. Ikastola arduratzen da kobraketaz.
    9. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.
    10. Ikus hemen Ikastolako Eskola Kirolaren xehetasun gehiago eta araudia.

    Informazio gehiagorako…

  • Xakea (LH3-LH6)

    Luzaro elkartea arduratzen da xake-saioez.


    Norentzako

    LH3tik LH6ra arteko ikasleak

    Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
    LH3-LH4: astelehenetan, 13:30-14:30
    LH5-LH6: astelehenetan, 12:30-13:30
    Oharrak:
    1) Eguerdiko ekintzen ordutegia moldatu egingo da DBHko ordutegia jarraia izango bada, horrek LHko eskola-ordutegia ere aldatzea ekarriko baitu.
    2) Eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.
    Eskola-ordutegia:
    LH:
    DBHko ordutegia zatitua bada: 09:00-12:30 / 14:30-16:30
    DBHko ordutegia jarraia bada: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

    Prezioa

    12 €/hil.


    Oharrak

    1. Luzaro elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    2. 8-20 haurreko taldeak izango dira.
    3. Epez kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    4. Baja-eskaerak hilabeteka kudeatzen dira.
    5. Ikastolak egiten du kobraketa.
    6. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

    Informazio gehiagorako…

  • Gitarra (LH3-LH6)

    Jakintza elkartea arduratzen da gitarra-saioez.


    Norentzako

    LH3tik LH6ra arteko ikasleak

    Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
    LH3: ostegunetan, 13:30-14:30
    LH4: asteazkenetan, 13:30-14:30
    LH5: ostegunetan, 12:30-13:30
    LH6: asteazkenetan, 12:30-13:30
    Oharrak:
    1) Eguerdiko ekintzen ordutegia moldatu egingo da DBHko ordutegia jarraia izango bada, horrek LHko eskola-ordutegia ere aldatzea ekarriko baitu.
    2) Eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.
    Eskola-ordutegia:
    LH:
    DBHko ordutegia zatitua bada: 09:00-12:30 / 14:30-16:30
    DBHko ordutegia jarraia bada: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

    Prezioa

    28 €/hil.


    Oharrak

    1. Jakintza elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    2. 6-10 haurreko taldeak izango dira.
    3. Epez kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    4. Baja-eskaerak hilabeteka kudeatzen dira.
    5. Ikastolak egiten du kobraketa.
    6. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

    Informazio gehiagorako…

  • Antzerkia (LH3-LH6)

    Oiartzungo Antzerkizaleak elkartea arduratzen da antzerki-saioez. Antzerkia emanaldi bat baina askoz gehiago da: jolasaren bitartez ahotsa, gorputza eta adierazpena lantzen dira. Aske sentitzea eta gozatzea dira helburu nagusiak.


    Norentzako

    LH3tik LH6ra arteko ikasleak

    Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
    LH3: astearteetan, 13:30-14:30
    LH4: ostegunetan, 13:30-14:30
    LH5: astearteetan, 12:30-13:30
    LH6: ostegunetan, 12:30-13:30
    Oharrak:
    1) Eguerdiko ekintzen ordutegia moldatu egingo da DBHko ordutegia jarraia izango bada, horrek LHko eskola-ordutegia ere aldatzea ekarriko baitu.
    2) Eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.
    Eskola-ordutegia:
    LH:
    DBHko ordutegia zatitua bada: 09:00-12:30 / 14:30-16:30
    DBHko ordutegia jarraia bada: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

    Prezioa

    20 €/hil.


    Oharrak

    1. Oiartzungo Antzerkizaleak elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    2. 8-14 haurreko taldeak izango dira.
    3. Epez kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    4. Baja-eskaerak hilabeteka kudeatzen dira.
    5. Ikastolak egiten du kobraketa.
    6. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

    Informazio gehiagorako…

  • Hip Hop (LH3-LH6)

    Dantza modernoaren edota zumbaren helburu nagusia ondo pasatzea da, eta, aldi berean, gorputza modu bizian lantzea. Horrela, gorputzaren eta adimenaren arteko lotura, koordinazioa, malgutasuna, oreka, muskuluen garapena, erritmoaren zentzua, memoria, orientazio espaziala eta perzepzioa hobetzen dira. Hau da, norberaren gorputzaren kontzepzioa, beste ezaugarri eta gaitasun askoren artean.

    Besteak beste, Hip Hop, Funky, House, Dance Hall, Locking, Street Dance, Break Dance, Wacking, Hype, Popping eta SYMBOL estiloak lantzen dira.


    Norentzako

    LH3tik LH6ra arteko ikasleak

    Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
    LH3 eta LH4: astelehen eta asteazkenetan, 13:30-14:30
    LH5: astearte eta ostegunetan, 12:30-13:30
    LH6: astelehen eta asteazkenetan, 12:30-13:30
    Oharrak:
    1) Eguerdiko ekintzen ordutegia moldatu egingo da DBHko ordutegia jarraia izango bada, horrek LHko eskola-ordutegia ere aldatzea ekarriko baitu.
    2) Eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.
    Eskola-ordutegia:
    LH:
    DBHko ordutegia zatitua bada: 09:00-12:30 / 14:30-16:30
    DBHko ordutegia jarraia bada: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

    Prezioa

    98,70 €/hiruhilekoa


    Oharrak

    1. Tximeleta elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    2. 10-18 haurreko taldeak izango dira.
    3. Epez kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    4. Baja-eskaerak hiruhilabeteka kudeatzen dira.
    5. Tximeleta elkarteak egiten du kobraketa.
    6. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

    Informazio gehiagorako…

  • Mekanografia (LH4-LH6)

    KLUPPY Learn by playing erabiltzen da mekanografia saioetan. KLUPPY ideia argi batekin sortu zen: idazkera digitala iraultzea. Hori dela eta, mekanografia ikasteko aukera erabat berritzailea dakar.

    Ikasleek USB teklatu bat behar dute.

    Helburuak:

    • Eskuetako hatz guztiekin idazten ikastea, teklatuari begiratu gabe.
    • Mekanografia modu atseginean ikastea.
    • Mekanografiak mundu errealean duen erabilgarritasuna ezagutzea.
    • Ikasleen produktibitatea handitzea, irakurmena sustatu eta akats-kopurua murriztea.

    Metodologia:

    • Plataforma propio gamifikatua, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.
    • Puntuak, lorpenak… banatzea ikasleak motibatzeko.
    • Ikasketa prozesuan zehar lehentasuna ematea ondo idazteari; abiadura denborarekin lortzen da.

    Norentzako

    LH4tik LH6ra arteko ikasleak

    Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
    LH4: astelehenetan, 13:30-14:30
    LH5: ostegunetan, 12:30-13:30
    LH6: astelehenetan, 12:30-13:30
    Oharrak:
    1) Eguerdiko ekintzen ordutegia moldatu egingo da DBHko ordutegia jarraia izango bada, horrek LHko eskola-ordutegia ere aldatzea ekarriko baitu.
    2) Eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.
    Eskola-ordutegia:
    LH:
    DBHko ordutegia zatitua bada: 09:00-12:30 / 14:30-16:30
    DBHko ordutegia jarraia bada: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

    Prezioa

    25 €/hil.


    Oharrak

    1. KLUPPY-ko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    2. 13 haurreko taldeak izango dira.
    3. Epez kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    4. Baja-eskaerak hilabeteka kudeatzen dira.
    5. KLUPPY-k egiten du kobraketa.
    6. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

    Informazio gehiagorako…