HIZKUNTZAK

Zubiak Eraikiz egitasmoan bidelagun dugun Hendaiako Gure Ikastolatik aurten ere heldu zaigun proposamenaren berri eman nahi dizuegu. Iaz bezala, Eguberriko Egutegia egin dute. 24 txokolatez osatutako kutxa txiki bat da egutegia, abenduaren lehenetik Gabon Egunera arte bitarteko egunak goxatzeko egutegia; bertako txokolategile eta papergileekin egina. Maridomingi eta Olentzeroren etorrera prestatzeko jolas dibertigarria da. Ikastola aurrera ateratzeko pentsatutako ekimena denez, Eguberrietako Egutegi bat eskatzera gonbidatzen zaituztegu. 10 € balio ditu. Interesik izanez gero, hemen egin dezakezue eskaera.

Hendaiako Gure Ikastolako ikasle ohi den Amets Arzallus bertsolariaren bertsoa ekimenari:

Txokolate bat balitz bezala hartu
hitz bat egunero,
erantz ezazu, hunki ezazu, ta sartu
ahora gero,
elurra balitz bezala urtuz gorde
bihotzean bero…
goiz bakoitzean hitz bat ikasten
denak saiatu ezkero,
bere zakuan euskararekin pasako
da Olentzero.