HIZKUNTZAK
  • DBH: hautazko eta aukerako gaiak

Aukerako gaiak

(DBHko ikasle guztientzako)

Aukerako gaiak DBHko maila guztietan daude eta urtero bat egiten da. Ikasleari jakintza-eremu ezberdinak ezagutzeko edo lehendik daudenak indartzeko aukera ematea da helburua. Aukerako gaiak ez du zertan urtero eremu berekoa izan, alda daiteke ikasturte batetik bestera. Astean bi ordu izaten ditu aukerako gaiak.

Zein dira eta zeren baitan eskaintzen dira aukerako gaiak?

Pertsona ereduaAukerako gaia
Euskal kulturarekiko konprometitua– DBH1-DBH2: Komunikazio tailerra I, II
(Teknologia eta digitalizazio hastapenak)
– DBH3-DBH4: Komunikazio tailerra III, IV (Pentsamendu kritikoa eta autonomoa)
Lankidetzan ikaskidea– DBH1-DBH2: Ikaste teknikak I, II
– DBH3: ————-
– DBH4: Oinarrizko matematika III
Sortzailea– DBH1-DBH2: Sormen tailerra I, II
– DBH3: Adierazpen artistikorako hastapenak
– DBH4: Adierazpen artistikoa
Ikusmira zientifikoduna– DBH1-DBH2: Zientzia txokoa I, II
(Kultura zientifikoa I, II)
– DBH3: IKT (Kultura zientifikoa III)
– DBH4: Mekatronika (Kultura zientifikoa IV)
Euskaldun eleanitza– DBH1-DBH4: Frantsesa I, II, III, IV
Osasun orekaren zaintzailea– DBH1-DBH2: Jolasa eta kirola I, II
(Osasun fisikoa eta emozionala)
– DBH3-DBH4: OKE I, II
(Osasun fisikoa eta emozionala)
Ikusi zer eta nola lantzen den eremu bakoitzean >>

Hautazko gaiak

(DBH 4. maila egingo dutenentzako bakarrik)

Hautazko gaiak derrigorrezko ikas-etapa bukatu ondorengo ikasketen norabidea definitzen hasteko irakasgaiak dira. Ibilbide akademiko bakoitza bi hautazko gairi lotuta dago eta horietako bakoitzak hiru ordu izaten ditu astean. Hautazko gaiek astean sei ordu izaten dituzte, beraz.

Zein dira ibilbide akademikoak eta hautazko gaiak, eta etorkizuneko zein aukerari lotzen zaio bakoitza?

Ibilbide akademikoaHautazkoak Etorkizuneko aukerak
A ibilbideaFisika-Kimika
Biologia-Geologia
Batxilergoa: Zientziak
B ibilbideaLatina
Ekonomia
Batxilergoa: Letrak
C ibilbideaZientzia aplikatuak
Teknologia
Lanbide Heziketa

Zein dira ibilbide akademikoa aukeratzeko aholkuak?

  • Bakoitzak bere erabakiak hartu behar ditu: erne talde-presioarekin.
  • Ez dira atzera egin ezinezko erabakiak. Bide asko daude helburu berera iristeko.
  • Espektatibez gain, gaitasunak eta jarrerak ere kontuan izan behar dira. Galdera-test labur hau betetzea lagungarria izan daiteke.
  • Lasaitasuna ezinbestekoa da. Zalantzak izatea oso arrunta da; eta zalantzak argitzeko ongi informatzea, ezinbestekoa. Aukera guztiak ezagutu behar dira.
  • Zientzietatik letretarako jauzia errazagoa da alderantzizkoa baino.

Egin aukera! Zein mailatan egongo zarete 2022-23 ikasturtean?