HIZKUNTZAK
  • Eskolaz kanpoko ekintzak 2023-24: kontratazioa

    Xehetasunak eta eskaera-formularioa

2023-24 ikasturterako Ikastolako eskolaz kanpoko ekintzak kontratatzeko gunea duzu hau.

  • Ekainaren 2a da kontratazioak burutzeko azken eguna.
  • HH4tik LH6ra arteko haurrei zuzendutako ekintzak dira. Beherago dituzue eskaera egin ahal izateko lagungarri izango zaizkizuen xehetasunak: ordutegiak, prezioak…
  • Eskolaz kanpoko ekintzak urritik maiatzera eskaintzen dira.
  • 2023-24 ikasturtearen hasieran, irailean, jardueren aurkezpena egin eta funtzionamendua azaltzeko bilera egingo da. Aurrerago jakinaraziko dira bilkura horren eguna, ordua eta lekua.
  • Kontratazioa burutu duzuela ziurtatu ahal izango duzue, baita kontratatu duzuena zer den jakin ere, eskaera egiten duzuen momentuan bertan emailez. Horrez gain, udako oporren aurretik, Ikastolatik jakinarazpena jasoko duzue kontratatutakoaren berri emanez.
  • Jakin badakigu ikasturte berriaren hasierarako, edota ikasturtean zehar, orain kontratatutakoaren gainean aldaketak egon daitezkeela, beharrak alda daitezkeelako. Horiek hala dagokien unean kudeatuko ditugu.

2023-24 ikasturtea

Eskolaz kanpoko ekintzen kontratazioa

Kontratazio epea: apirilak 26 – ekainak 2

Xehetasunak

  • HH Tailerra (HH4-HH5)

    Tximeleta elkartea arduratzen da HHko Tailerreko saioez. Diziplina anitzeko jarduera da. Ikasturtean nahierara egiten diren hiru jarduera konbinatzen ditu, taldearen edota ikastetxearen ezaugarrien eta beharren arabera. Jardueren artean ondorengoak daude: musika eta mugimendua, gimnasia dibertigarria, sormen-tailerra, zirku-tailerra, yoga txiki, emozioekin jolasean, herri kirolak…

    Norentzako

    HH4 eta HH5eko ikasleak

    Ekintzaren egutegia eta ordutegia:
    HH4: asteazken eta ostiraletan, 13:30-14:30
    HH5: astearte eta ostegunetan, 12:30-13:30
    Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.
    Eskola-ordutegia:
    HH4 eta HH5 – Lino: 09:00-12:30 / 14:45-16:15

    Prezioa

    42,50 €/hil.

    Oharrak

    1. Tximeleta elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    2. 10-18 haurreko taldeak izaten dira. 
    3. Epez kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    4. Baja-eskaerak hilabeteka kudeatzen dira.
    5. Ikastolak egiten du kobraketa.
    6. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

    Informazio gehiagorako…

  • Psikomotrizitatea eta jolasak (LH1-LH2)

    Jolas ezberdinen bitartez, haurren garapen motor, kognitibo, afektibo eta sozialaren oinarriak eraikitzeko programa da Psikomotrizitatea eta jolasak. LH 3. mailatik aurrera eskaintzen den Eskola Kirola ekintzaren aurkezpena da, nolabait esateko.

    Norentzako

    LH1 eta LH2ko ikasleak

    Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
    Astelehenetan, 14:00-15:00 EDO 16:30-17:30
    Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.
    Eskola-ordutegia:
    LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

    Prezioa

    15,50 €/hil.

    Oharrak

    1. Arratsaldeko saioaren ondoren autobus-zerbitzua egoten da herrira (Errioxa plazara) jaisteko.
    2. Ikastolako bertako hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    3. Psikomotrizitatea eta jolasak ekintzan matrikula guztiak onartzen dira. Eguerdiko eta arratsaldeko txandek ikasle-kopuru maximoa dutenez, jardueran matrikulatzeak ez du bermatzen hautaketa (eguerdia edo arratsaldea) behin betikoa izango denik.
    4. Epez kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    5. Baja-eskaerak hilabeteka kudeatzen dira. Itzulketarik ez da egiten.
    6. Ikastolak berak egiten du kobraketa.
    7. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.
    8. Ikus hemen Ikastolako Psikomotrizitatea eta jolasak ekintzaren xehetasun gehiago eta araudia.

    Informazio gehiagorako…

  • Zirko-tailerra (LH1-LH2)

    Xomorro taldea arduratzen da zirko-tailerreko saioez. Zirkoa diziplina ezberdinez osatzen da eta Ikastolako zirko-tailerrean, diziplina horietako hainbat ezagutzera ematen ahalegintzen gara: lurreko edota aireko akrobaziak, malabareen eta bestelako objektuen erabilera, oreka (oreka-oholak, slack-line-a, trikimakoak…)…

    Norentzako

    LH1 eta LH2ko ikasleak

    Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
    LH1: ostegunetan, 14:00-15:00
    LH2: asteazkenetan, 14:00-15:00
    Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.
    Eskola-ordutegia:
    LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

    Prezioa

    26 €/hil.

    Oharrak

    1. Xomorro elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    2. 10-18 haurreko taldeak izango dira.
    3. Epez kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    4. Baja-eskaerak hilabeteka kudeatzen dira.
    5. Ikastolak egiten du kobraketa.
    6. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

    Informazio gehiagorako…

  • Sormen-tailerra (LH1-LH6)

    Tximeleta elkartea arduratzen da sormen-tailerreko saioez. Eskolaz kanpoko ekintza honen helburua haurrek arte-jarduerez gozatzea da, irudimena erabiliz eta beren ideiak askatasunez adieraziz.

    Norentzako

    LH1etik LH6ra arteko ikasleak

    Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
    LH1-LH2: astelehen eta asteazkenetan, 14:00-15:00
    LH3-LH4: asteazken eta ostiraletan, 14:00-15:00
    LH5-LH6: asteazken eta ostiraletan, 13:00-14:00
    Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.
    Eskola-ordutegia:
    LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

    Prezioa

    42,50 €/hil.

    Oharrak

    1. Tximeleta elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    2. 10-18 haurreko taldeak izango dira.
    3. Epez kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    4. Baja-eskaerak hilabeteka kudeatzen dira.
    5. Ikastolak egiten du kobraketa.
    6. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

    Informazio gehiagorako…

  • Robotika eta teknologia jarduerak (LH1-LH6)

    GaurkoTek arduratzen da Robotika eta teknologia jarduerak ekintzako saioez. Espazio kontrolatu eta seguruan eta STEAM filosofiatik abiatuta, diziplina anitzeko lana egiten da, pentsamendu kritikoa eta sormena sustatuz. Proiektuen bidez ikasten dute haurrek, ondo pasatzen eta aurrera egiten laguntzen zaien bitartean. Talde txikiak izaten dira; eta lanean, nagusiki, binaka aritzen dira.

    Behar den material guztiaz GaurkoTek arduratzen da. Ikasleak USB bat (proiektuak gordetzen joateko), entzuteko kaskoak, eta koadernoa eta boligrafoa (errepikatzen diren prozesuak edota ohar txikiak apuntatzeko) ekartzea komeni da.

    Norentzako

    LH1etik LH6ra arteko ikasleak

    Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
    LH1: astearteetan, 14:00-15:00
    LH2: ostegunetan, 14:00-15:00
    LH3: ostegunetan, 13:00-14:00
    LH4: asteazkenetan, 14:00-15:00
    LH5: astearteetan, 13:00-14:00
    LH6: asteazkenetan, 13:00-14:00
    Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.
    Eskola-ordutegia:
    LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

    Prezioa

    38 €/hil.

    Oharrak

    1. Gaurkotek-eko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    2. Gehienez ere, taldeak 10-14 haurrekoak izaten dira.
    3. Epez kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    4. Baja-eskaerak hilabeteka kudeatzen dira. Itzulketarik ez da egiten.
    5. Ikastolak egiten du kobraketa.
    6. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

    Informazio gehiagorako…

  • Gimnasia akrobatikoa (LH2-LH6)

    Hiruki Biraka elkartea arduratzen da gimnasia akrobatikoko saioez. Norberak bere gorputza ezagutuz, mugimendu eta figura ezberdinak lantzen dira jarduera honetan.

    Norentzako

    LH2tik LH6ra arteko ikasleak

    Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
    LH2: astearte eta ostegunetan, 14:00-15:00
    LH3: astelehen eta asteazkenetan, 14:00-15:00
    LH4: astelehen eta asteazkenetan, 13:00-14:00
    LH5 eta LH6: astearte eta ostegunetan, 13:00-14:00
    Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.
    Eskola-ordutegia:
    LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

    Prezioa

    Matrikula: 5 € + 39,75 €/hil.

    Oharrak

    1. Hiruki Biraka elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    2. Gutxienez, 8 haur behar dira taldea osatzeko.
    3. Epez kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    4. Baja-eskaerak hilabeteka kudeatzen dira.
    5. Ikastolak egiten du kobraketa.
    6. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

    Informazio gehiagorako…

  • Eskola Kirola (LH3-LH6)

    Jolas eta ariketa ezberdinen bitartez, kirol ezberdinak ezagutzen dituzte haurrek. Bertan, talde-lana nahiz esfortzua lantzen dira, eta lehiatzen hasten dira modu dinamiko zein dibertigarrian.

    Norentzako

    LH3tik eta LH6ra arteko ikasleak

    Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
    LH3: asteazken eta ostiraletan, 14:00-15:00 EDO 16:30-17:30
    LH4: astearte eta ostegunetan, 14:00-15:00 EDO 16:30-17:30
    LH5: asteazken eta ostiraletan, 13:00-14:00 EDO 16:30-17:30
    LH6: astearte eta ostegunetan, 13:00-14:00 EDO 16:30-17:30
    Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.
    Larunbatetan jardunaldiak egoten dira eta joateko konpromisoa eskatzen da. Ordua eta lekua aldatzen joaten da (astean zehar ematen da horren berri).
    Eskola-ordutegia:
    LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

    Prezioa

    15,50 €/hil.

    Oharrak

    1. Larunbat goizetan jardunaldi edo topaketak egoten dira. Eskola Kirolean izena emateak horietan parte hartzeko konpromisoa dakar.
    2. Larunbatetako jardunaldirako elastikoa ematen zaie haurrei.
    3. Astean zeharreko arratsaldeko saioaren ondoren autobus-zerbitzua egoten da herrira (Errioxa plazara) jaisteko.
    4. Ikastolako bertako hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    5. Eskola Kirolean matrikula guztiak onartzen dira. Eguerdiko eta arratsaldeko txandek ikasle-kopuru maximoa dutenez, jardueran matrikulatzeak ez du bermatzen hautaketa (eguerdia edo arratsaldea) behin betikoa izango denik.
    6. Epez kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    7. Baja-eskaerak hilabeteka kudeatzen dira. Ez da itzulketarik egiten.
    8. Ikastola arduratzen da kobraketaz.
    9. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.
    10. Taldeak ez dira mistoak. Ikus hemen erabaki horren nondik norakoak azaltzen dituen txostena.
    11. Ikus hemen Ikastolako Eskola Kirolaren xehetasun gehiago eta araudia.

    Informazio gehiagorako…

  • Xakea (LH3-LH6)

    Luzaro elkartea arduratzen da xake-saioez.

    Norentzako

    LH3tik LH6ra arteko ikasleak

    Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
    LH3-LH4: astelehenetan, 14:00-15:00
    LH5-LH6: astelehenetan, 13:00-14:00
    Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.
    Eskola-ordutegia:
    LH: 09:00-13:00 / 14:30-16:30

    Prezioa

    15 €/hil.

    Oharrak

    1. Luzaro elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    2. 8-20 haurreko taldeak izango dira.
    3. Epez kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    4. Baja-eskaerak hilabeteka kudeatzen dira.
    5. Ikastolak egiten du kobraketa.
    6. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

    Informazio gehiagorako…

  • Gitarra (LH3-LH6)

    Jakintza elkartea arduratzen da gitarra-saioez.

    Norentzako

    LH3tik LH6ra arteko ikasleak

    Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
    LH3 eta LH4: asteazkenetan, 14:00-15:00
    LH5 eta LH6: asteazkenetan, 13:00-14:00
    Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.
    Eskola-ordutegia:
    LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

    Prezioa

    33 €/hil.

    Oharrak

    1. Jakintza elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    2. 6-10 haurreko taldeak izango dira.
    3. Epez kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    4. Baja-eskaerak hilabeteka kudeatzen dira.
    5. Ikastolak egiten du kobraketa.
    6. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

    Informazio gehiagorako…

  • Antzerkia (LH3-LH6)

    Oiartzungo Antzerkizaleak elkartea arduratzen da antzerki-saioez. Antzerkia emanaldi bat baina askoz gehiago da: jolasaren bitartez ahotsa, gorputza eta adierazpena lantzen dira. Aske sentitzea eta gozatzea dira helburu nagusiak.

    Norentzako

    LH3tik LH6ra arteko ikasleak

    Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
    LH3: ostegunetan, 14:00-15:00
    LH4: asteazkenetan, 14:00-15:00
    LH5: ostegunetan, 13:00-14:00
    LH6: asteazkenetan, 13:00-14:00
    Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.
    Eskola-ordutegia:
    LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

    Prezioa

    23 €/hil.

    Oharrak

    1. Oiartzungo Antzerkizaleak elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    2. 8-14 haurreko taldeak izango dira.