COVID-19: ikasgelan ez da kontaktu esturik egongo
(Iturria: Osakidetza)
Indarrean dauden protokoloen arabera, ikasgelako inor ez da kontaktu estutzat hartuko, hurrengo kasuan izan ezik: osasun-arrisku talderen bateko pertsonak direnean.
Nire seme-alaba osasun-arriskuzko talderen batekoa bada, zer egin?
Zure seme-alaba talde honetakoa izango da infekzioei aurre egiteko gaitasuna murriztua duen gaixotasun edo egoeraren bat pairatzen badu (minbizia, gaizki kontrolatutako diabetesa, desnutrizioa, giltzurruneko gaixotasuna, minbiziaren aurkako tratamenduak, transplantea, etab.).
- Kasu honetan, honako formularioa bete (telematikoki egiteko aukera izan ezean, osasun-zentrora deitu).
https://inkestagune.osakidetza.eus/index.php/773151 Formulario honetan inmunoeskasia duela zehaztu behar duzue.
(Galdera: Inmunoeskasia duen pertsona bat da? BAI) - Proba egiteko hitzordua jasoko duzue. Bestalde, zure seme-alabak 7 eguneko berrogeialdia bete beharko du,
kasu positiboarekin azkenezkoz egon zen azken eguna erreferentziatzat hartuz (ikastetxera joandako azken
eguna)