HIZKUNTZAK

(Iturria: Osakidetza)

Ikastetxeetan COVID-19ari aurre egiteko neurriak eraginkorrak gertatu dira orain arte eta hain funtsezkoa den hezkuntza-jardueraren jarraipena ahalbidetu dute, hezkuntza-komunitatearen beraren egokitzapen-gaitasunari, pandemiaren une bakoitzean ezarritako neurriekiko konpromisoari eta denbora horretan metatutako ikaskuntzari
esker.

Hemendik aurrera, Ikasleak eta irakasleak ez dira behartuta egongo musukoa erabiltzera eta maila guztietan elkarreragin ahal izango dute; beraz, bizikidetza taldeak (burbuilak) desagertuko dira. Hala eta guztiz ere, eskola garraioan, musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da 6 urtetik gorako pertsona guztientzat.

Honetaz gain, gomendio eta argibide hauek jarraituko ditugu:

  • Ikastetxeetan ez da musukoa nahitaez erabili behar; oro har, ikasleek musukoa ez erabiltzea gomendatzen da. 
  • Ikasle kalteberek musukoa erabiltzea gomendatzen da.
  • Covid-19an positibo edo/eta bateragarri diren sintomak dituzten ikasleek musukoa erabiliko dute. Baita positibo diren pertsonen kontaktu-estuek ere. (Honekin zalantza dut, langileentzat agertzen baita Quironprevencion-en oharretan). 
  • Espazioak behar bezala aireztatzeak eta eskuen higieneak garratzitsua izaten jarraituko du.
  • Familiekin bilera guztiak aurrez-aurre egin ahal izango ditugu, betiere aireztapen- eta higiene-neurriak mantenduaz. 
  • Eskolaz kanpoko jarduerek, ikasleek gaua igarotzea dakarten jarduera osagarriak barne, protokoloan ezarritako prebentzio-neurriak errespetatuko dituzte. Airezabaleko jarduerak lehenetsiko dira.
  • Orokorrean, aire zabaleko espazioen erabilera sustatzen jarraituko dugu.  

Azkenik, Covi-19arekin bateragarri diren sintomen eta kasu positiboen aurrean honela jardungo dugu:

  • Ikasleek COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak dituztenean, edo COVID-19 proba batean positiboak direnean, ez da beharrezkoa izango isolamendu zorrotza egitea, baina, beste arnas prozesu eta gaixotasun batzuetan bezala, ez da ikastetxera joango sintoma akutuak dituzten bitartean, beren eta ingurukoen ongizateagatik.
  • Sintomak amaitzen direnean, ikastetxera berriz joan ahal izango du, COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak agertu eta hurrengo hamar egunetan, herritar guztiei gomendatutako neurriak jarraituz. Hezkuntza-ingurunean, honako hauek dira:

                    1. Maskara etengabe eta zorrotz erabiltzea.                   

2. Eskuen higiene egokia mantendu.                   

3. Pertsona zaurgarriekin kontakturik ez izatea.

  • Proba diagnostiko positiboa duten sintomarik gabeko ikasleek aurreko neurriak jarraitu beharko dituzte.
  • Ikasle batek COVID-19rekin bateragarriak diren sintomak garatzen baditu ikastetxean, maskara kirurgiko bat jarriko diogu eta familiari edo legezko tutoreei jakinaraziko diegu, kaltetutako pertsona adingabea bada.

21/22 Ikasturtean ikastetxeetan Covid-19aren aurreko prebentzio neurriak (.pdf)


Informazio gehiago: www.euskadi.eus/coronavirus